Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ababor eta istribor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:55, 5 urria 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ababor-Istribor-Branka-Popa_Amulak eta Hegalak itsasontzi batean

Ababor, itsasontzi batean edo uretatik mugitzen den beste edozein garraiobidetan, joanaren zentzuan, ezkerreko aldea da, edo, zehazkiago esanda, ezkerreko aldea txopatik brankara begira (azken hau ontziaren aurrealdea). Eskuin aldeari, istribor deritzo.[1]

Itsasontzietan, bi alboei, ezkerra eta eskuinari izen ezberdinak ematearen arrazoia, nahasketak eragoztea da, marinelak lasai mugi baitaitezke aurrera eta atzera, eta atzerantz begira ari den tripulatzaileak, eskuinaz hitz egin dezake ezkerrari erreferentzia eginez, eta alderantziz. Alboak, lehen deskribatu bezala izendatuz, ez dago nahasteko modurik.

Hitz honen jatorria batzuk, antzinako norvegiera edo eskandinabieran kokatzen duten arren (bak = bizkarra), benetan, bombordo portugesezko hitzetik dator, Portugalen garai kolonialetik. Hegoaldeko Afrikarantz hedatzen ari zenean, afrikar kostaldearen erreferentzia hegoalderantz nabigatzen ari zirela bom bordo zen, erreferentzia ona alegia, ezkerrerantz begiratzen zutenean.

Istribor hitza ere, portugesetik dator este-bordo-tik, estibordo-ra eboluzionatu zuena. Bombordoa ez bezala (erreferentzia bezala beti lurra edo kostaldea zuena) estibordoan, portugaldar marinelek ozeanoa baino ez zuten ikusten, eta hortik datorkio bere izen gutxiesgarria.[2]

Seinalizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ababorra, kolore gorriarekin seinalizatzen da, eta istriborra, berdearekin. Egunean zehar, kolore hauek dituzten plaka batzuk ikusten dira bi alboetan, eta gauez, dagozkien argiak pizten dira. Honela, beste itsasontzi batengandik distantzia batetara dagoen itsasontzi batek, hura hurbiltzen edo urruntzen ari den bereiz dezake.[3]

Itsasontzian zenbatu beharreko objektu guztiek, ababorrean aurkitzen badira, zenbaki bikoitiak daramatzate (su itzalgailu, larrialdi irteerak, etab... kasu).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nabigatzea indar-kontua da - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  2. Txantiloi:Pt-PT Samuel, David. (2010-03-28). «O que significa bombordo e estibordo» Dobrar Fronteiras (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Babor y estribor, cómo se diferencian estos términos» Visión Náutica 2018-01-08 (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]