Dentsitate (argipena)
Dentsitate hitza hainbat esanahi eta erabilera dituen terminoa da. Oro har, termino honek adierazten du zenbat elementu dauden espazioko luzera, azalera edo bolumen-unitate bakoitzeko. Baina jakintza-arlo bakoitzean ezaugarri bereziak hartzen dira kontuan zein dentsitate-motari buruz ari garen zehazteko.
Zientzia eta teknikan
Fisika
Fisikan, hainbat arlotan erabiltzen da “dentsitate” kontzeptua. Batetik, “dentsitate” hitz hutsa erabiltzen denean, "bolumen-unitateko masa" adierazteko izaten da —"dentsitate masikoa" edo "masa-dentsitatea" ere esaten zaio—. Bestetik, bestelako magnitude fisikoren dentsitateak ere erabiltzen dira, eta dentsitate horiek bereizteko, hitz elkartuak erabiltzen dira, dagokien magnitudearen izena espreski aipatuzrekin. Horiek guztiak ondoren datorren taula eskematikoan adierazi dira.
MAGNITUDE FISIKOA | KONTZEPTUA | SI sistemako unitatea |
dentsitatea, dentsitate masikoa | bolumen-unitateko masa | |
fluxu magnetikoaren dentsitatea | azalera-unitateko indukzio magnetikoa | |
energia-dentsitatea | bolumen-unitateko energia | |
bero-fluxuaren dentsitatea | azalera-unitateko potentzia | |
karga elektrikoaren dentsitatea | bolumen-unitateko karga elektrikoa | |
korronte elektrikoaren dentsitatea | azalera-unitateko korronte elektrikoa | |
dentsitate optikoa | distantzia-unitateko argiaren absortzioa | |
dentsitatea mekanika kuantikoan | partikula aurkitzeko probabilitatea |
Matematika
Matematikan, dentsitate kontzeptua hainbat arlotan erabiltzen da:
- Estatistikan, probabilitate-dentsitatea deritzon funtzioak gertaeren probabilitatea deskribatzen du espazio jakin batean.
- Topologian, kontzeptu hauek definitzen dira: multzo dentsoak eta inon dentso ez diren multzoak.
- Grafoen teorian, grafo baten dentsitatea esteka posible guztiekiko konparazioan grafo batek dauzkan esteken proportzioa.
Elektronikan eta telekomunikazioetan
- Material eroale bateko korronte elektrikoaren dentsitatea gainazal baten azalera-unitatea zeharkatzen duen korrontea da.
- Zarataren dentsitate espektrala sistema elektroniko baten zarata-maila definitzeko kontzeptu bat da.
Giza eta gizarte-zientzietan
Soziologian eta Geografian
Demografian eta populazioen biologian, populazioaren dentsitatea erabiltzen da, azalera-unitateko espezie bateko zenbat izaki edo banako dauden adierazteko.
Hirigintza edo urbanismoan dentsitate hitza azalera-unitateko zenbat elementu urbanistiko dauden adierazteko erabiltzen da hala nola zenbat egoitza, zerbitzu, enplegu… dauden kontabilizatzeko.
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |