Gazta-tarta: berrikuspenen arteko aldeak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[file:Torta de queso o Cheescake de frutos rojos.jpg|thumb|Gazta-tarta [[fruitu gorri]]zko kremarekin.]] |
[[file:Torta de queso o Cheescake de frutos rojos.jpg|thumb|Gazta-tarta [[fruitu gorri]]zko kremarekin.]] |
||
Gazta-tartak oinarrizko bi motatan sailka daitezke: [[labe]]an erreak ala ez. Batzuek ez dute azalik, ezta oinarririk ere. Gazta-tartak estilo desberdinetakoak dira eskualdearen arabera: |
Gazta-tartak oinarrizko bi motatan sailka daitezke: [[labe]]an erreak ala ez. Batzuek ez dute azalik, ezta oinarririk ere. Gazta-tartak estilo desberdinetakoak dira eskualdearen arabera: |
||
<!--Antzeko errezeta europarretatik eratorrita, Estatu Batuetako bi gazta-tarta errezeten jatorria etorkin alemaniar eta ingelesen auzoetan dago, bereziki New Yorkeko Filadelfian, juduen eta italiarren artean. Gaur egun amerikarrek New Yorkeko gazta-tarta deitzen dutena gazta industrial batekin egina dago3, gazta fresko gazi bat, quark alemaniarraren ordez (Käsekuchen-etan erabilia).--> |
|||
==Errezetak== |
==Errezetak== |
19:32, 17 azaroa 2024ko berrikusketa
Gazta-tarta | |
---|---|
flan, tarta, pastel bete eta torte | |
Materialak | irina arrautza gazta freskoa azukrea gozopil azala |
Osagaiak | arrautza, esnea, azukrea eta krema |
Gazta-tarta[1] osagai nagusia gazta duen gozopila da, halaber azukrea eta arrautzak dituena. Azal edo oinarri sendo bat izan dezake: galleta birrinduak, hostorea edo, batzuetan, bizkotxoa. Gazta-tarta labean edo gabe egiten da eta, normalean, hotza zerbitzatzen da.
Euskal Herrian ohiko azkenburukoa da jatetxeetan, eta bada aldaera bat, Donostiakoa, mundu osoan ezaguna egin dena Basque cheesecake edo San Sebastian cheesecake ingeleszko izenarekin[2].
Historia
Aspaldiko gazta-opil mota bat oso plater ezaguna izan zen Antzinako Grezian, erromatarrek errezeta bereganatu baino lehen Grezia konkistatu ondoren[3]. Gazta-opil baten lehen aipamen idatzia Aegimo mediku greziarrak egin zuen, gazta egiteko arteari buruzko liburuan (πλακουντοποιικόν σύγγραμμα, plakountopoiikon syngramma)[4][5]. Katon Maior erromatarrak De agri cultura eskuliburuan, hiru opilen errezetak ditu, erlijio-erabileretarako: libum, savillum eta placenta[6][7].
Orduko tarta, pasta baten gainean edo barruan egositako gazta fresko bat da. Erromatar Inperioak gazta-tartaren erabilera sartu eta orokortu zuen Europako mendebaldean, Ingalaterraraino, eta gero Eskandinaviara eta Ekialdeko Europako herrialdeetara.
Gazta-tarta modernoa XVIII. mendean sortu zen Europan, errezeta zahar horietan legamiaren ordez arrautza jarri zenean, eta azkenburu baterako testura egokiagoa baita.
1872an, Estatu Batuetako gaztagile batek, jatorri frantseseko Neufchâtel gazta biguna kopiatzen saiatzean, gazta krematsu berri bat sortu zuen, denborarekin krema gazta ospetsua bihurtu zena. Krema gazta hau da hotzean prestatzen den gazta-tartaren osagai nagusia.
1989ko hamarkadan, Donostiako Alde Zaharreko taberna batean, gazta-tarta egosi baten errezeta birpentsatu eta saltzen hasi zen. Arrakasta izan zuen eta 2000-2010 urteetan mundu guztira hedatu, Donostiako gastronomiaren goraldiak akuilatuta[2].
Motak
Gazta-tartak oinarrizko bi motatan sailka daitezke: labean erreak ala ez. Batzuek ez dute azalik, ezta oinarririk ere. Gazta-tartak estilo desberdinetakoak dira eskualdearen arabera:
Errezetak
Moussezko gazta-tarta
Euskal Herriko jatetxetan zerbitzatzen den azkenburuko nagusia da. Gazta moussez dago eginda eta gainetik mugurdizko marmeladarekin apainduta egoten da.
Osagaiak:
- 200 ml igurzteko gazta
- 200 ml esne-gain likidoa
- 1,5 dezilitro esne (baso erdi)
- 3 arrain buztanak (poltsatxo gelatinak ere)
- 80 gr azukre
- gurina
- gailetak
Gailetak txikitu irabiagailuan, bota gurina eta oratu eskuekin. Moldea estaltzeko gaina egin.
Moussezko gazta-tarta prestaketa:
- Berotu gazta, azukrea eta esnea eta hagatxoarekin ondo nahastu nahastura homogeneoa lortu arte.
- Gelatina egin: arrain buztanak busti eta bigun daudenean kendu ura eta bota nahasturari bero dagoela.
- Erdi harrotu esne-gaina
- Nahastu dena eta bota gailetazko orea duen moldera.
- Utzi hozten 6 ordutik gora
- Apaindu mugurdizko marmeladarekin.
Gazta-tarta
Arroz-tartaren antzeko itxura du. Osagaiak:
- 200 ml igurzteko gazta
- 200 ml esnegain likidoa
- Jogurt natural bat
- Baso arrunt bat irin
- Baso bat eta erdi azukre
- Baso arrunt bi esne irin
- 3 arrautza
Prestaketa:
- Dena nahastu, pasta homogeneoa geratu arte
- Labean 180-200 °C 25 minututan
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ a b (Ingelesez) Marti Buckley, The story behind Basque burnt cheesecake artikulua National Geographic aldizkarian, 2023-09-01 (noiz kontsultatua: 2024-11-16)
- ↑ (Ingelesez) Dana Bovbjerg, Jeremy Iggers, The Joy of Cheesecake, Barron's Educational Series, 1989
- ↑ Kalimako, ap. Athen, XIV. 643 or., e
- ↑ (Ingelesez) πλακουντοποιικός, Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, on Perseus
- ↑ (Ingelesez) Katon Maior, De Agri Cultura, 75 eta 76 paragrafoak. University of Chicago: Penelope
- ↑ Cato's 'De Agricultura': Recipes. www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2008-10-12).