Herpes birus soil
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herpes birus soil | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Heunggongvirae |
Filuma | Peploviricota (en) |
Klasea | Herviviricetes (en) |
Ordena | Herpesvirales |
Familia | Herpesviridae |
Generoa | Simplexvirus |
Espeziea | Human herpesvirus 1 [[|]] |
Herpes birus soila Simplexvirus generoko eta Herpesviridae familiako birusa da, 1 eta 2 tipokoa izan daitekeena. Herpes birus soilak iraun egiten du organismoan (gongoil sentsiboetan), lozorroan balego bezala, eta baldintza jakin batzuetan berraktibatu egiten da. Garai batean bi birus-tipoen tropismoa desberdina bazen ere (1 tipoko birusak begi, aho nahiz azaleko infekzioak eta infekzio neurologikoak soilik eragiten zituen; 2 tipoko herpes birusak, aldiz, genitaletako eta beheko gorputz-adarretako infekzio kutaneomukosoak sortzen zituen) gaur egun 1 tipoko birusak eragindako gero eta infekzio genital gehiago ikusten dira. 2 tipoko herpes birusa hilgarria gerta daiteke jaiotza-unean ama infektatu batek kutsatu duen jaioberriarentzat.[1]
Hasierako infekzioaren ondoren, infektatutako pertsona batzuek birusa berraktibatzeko noizbehinkako agerraldiak izaten dituzte. Agerraldi batean, nerbio-zelula bateko birusa aktibatu egiten da eta axoi neuronaren bidez garraiatzen da larruazalera, non birusaren erreplikazioa gerta daitekeen eta lesio berriak eragin.[2]
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- ↑ (Ingelesez) «Herpes simplex» DermNet NZ (New Zealand Dermatological Society) 2006-9-16.