Iraeta: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
|altuera=43 |
|altuera=43 |
||
}} |
}} |
||
[[Fitxategi:Urola Zestona 2004.jpg|thumb|250px|Urola ibaia Iraeta auzoan.]] |
|||
'''Iraeta''' [[Zestoa]]ko auzoa da, [[Aizarnazabal]]erako bidean dagoena, [[Urola]] ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu. |
'''Iraeta''' [[Zestoa]]ko auzoa da, [[Aizarnazabal]]erako bidean dagoena, [[Urola]] ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu. |
||
21:39, 14 abendua 2021ko berrikusketa
Iraeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Iraetako hamasei baserri atxikiak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Zestoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′N 2°16′W / 43.26°N 2.26°W |
Garaiera | 43 metro |
Iraeta Zestoako auzoa da, Aizarnazabalerako bidean dagoena, Urola ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu.
Biztanleria
Poliki-poliki bizi lagunak galtzen joan da auzoa:
- 1960: 560 b.
- 1970: 462 b.[1]
- 2007: 173 b.
Ingurua
Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da. Urolako urbazterretan landaredi autoktonoa aurki dezakegu, hots, haltzadia (haltza, lizarra), zenbait tokitan zurzuri eta alboen birpopulaketek ordezkatu badute ere.[2] Ondoan, Ertxin mendia dago.
Historia
Iraeta lehen aldiz XIV. mendean dokumetatu da. Egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da Iraeta baina ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu; bai ordea XIX. mendeko etxetzar bat,jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua. Alde honetan bertan Santa Ines Baseliza topatzen dugu, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa.
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. Burdinolak, fanderia, zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.[3]
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
101 | 100 | 102 | 99 | 109 | 108 | 135 | 173 |
Ondasun nabarmenak
- Santa Ines baseliza, XVII. mendekoa.
- Koloniaren etxeak: etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua da, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatzen duena.
- Administratzailearen etxea.
- Nagusikua jauregiaren erorkinak.
- Latsagia.
- Urola Ibaiaren sabea.
- Urola ibaiaren meandroa.
Iraetar ospetsuak
- Francisco Larrañaga Albizu, Txikito Iraetakoa, esku huskako pilotaria.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Iraetako informazioa Zestoako Udalaren webgune ofizialean
- Iraetako Telebista
- (Gaztelaniaz):Iraetako fanderiaren koloniari buruzko informazioa.
Zestoako auzoak | ||
---|---|---|
Aizarna • Akua • Arroa behea • Arroa goia • Bedua • Endoia • Etorra • Ibañarrieta • Iraeta • Lasao • Txiriboga |