Iraeta: berrikuspenen arteko aldeak
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.9.5 |
|||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
Iraeta lehen aldiz XIV. mendean dokumetatu da. Egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da Iraeta baina ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu. Iraetako jauna [[Ahaide Nagusia]] izan zen eta [[Leinu gerrak|Leinu gerretan]] parte hartu zuen; horregatik Gaztelako erregeak bere dorretxearen goialdea moztea agindu zuen. Bazen, bestetik, XIX. mendeko etxetzar bat, jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua; egun erorkinak bakarrik gelditzen dira. Aipatu behar da ere bai Santa Ines Baseliza, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa XVII. mendean eraikia. |
Iraeta lehen aldiz XIV. mendean dokumetatu da. Egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da Iraeta baina ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu. Iraetako jauna [[Ahaide Nagusia]] izan zen eta [[Leinu gerrak|Leinu gerretan]] parte hartu zuen; horregatik Gaztelako erregeak bere dorretxearen goialdea moztea agindu zuen. Bazen, bestetik, XIX. mendeko etxetzar bat, jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua; egun erorkinak bakarrik gelditzen dira. Aipatu behar da ere bai Santa Ines Baseliza, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa XVII. mendean eraikia. |
||
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. [[Burdinola]]k, [[fanderia]], zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.<ref>https://avpiop.com/es/patrimonio/colonia_de_la_fanderia_de_iraeta/78</ref> |
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. [[Burdinola]]k, [[fanderia]], zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.<ref>https://web.archive.org/web/20211214172255/https://avpiop.com/es/patrimonio/colonia_de_la_fanderia_de_iraeta/78</ref> |
||
== Demografia eta biztanleria == |
== Demografia eta biztanleria == |
||
55. lerroa: | 55. lerroa: | ||
* [https://web.archive.org/web/20081011103812/http://www.zestoa.net/iraetairaeta.php Iraetako informazioa Zestoako Udalaren webgune ofizialean] |
* [https://web.archive.org/web/20081011103812/http://www.zestoa.net/iraetairaeta.php Iraetako informazioa Zestoako Udalaren webgune ofizialean] |
||
* [http://www.youtube.com/iraetaTV Iraetako Telebista] |
* [http://www.youtube.com/iraetaTV Iraetako Telebista] |
||
* {{es}}:[https://avpiop.com/es/patrimonio/colonia_de_la_fanderia_de_iraeta/78 Iraetako fanderiaren koloniari buruzko informazioa.] |
* {{es}}:[https://web.archive.org/web/20211214172255/https://avpiop.com/es/patrimonio/colonia_de_la_fanderia_de_iraeta/78 Iraetako fanderiaren koloniari buruzko informazioa.] |
||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
||
15:36, 1 iraila 2023ko berrikusketa
Iraeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Iraetako hamasei baserri atxikiak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Zestoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′N 2°16′W / 43.26°N 2.26°W |
Garaiera | 43 metro |
Iraeta Zestoako auzoa da, Aizarnazabalerako bidean dagoena, Urola ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu.
Ingurua
Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da. Urolako urbazterretan landaredi autoktonoa aurki dezakegu, hots, haltzadia (haltza, lizarra), zenbait tokitan zurzuri eta alboen birpopulaketek ordezkatu badute ere.[1] Ondoan, Ertxin mendia dago.
Historia
Iraeta lehen aldiz XIV. mendean dokumetatu da. Egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da Iraeta baina ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu. Iraetako jauna Ahaide Nagusia izan zen eta Leinu gerretan parte hartu zuen; horregatik Gaztelako erregeak bere dorretxearen goialdea moztea agindu zuen. Bazen, bestetik, XIX. mendeko etxetzar bat, jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua; egun erorkinak bakarrik gelditzen dira. Aipatu behar da ere bai Santa Ines Baseliza, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa XVII. mendean eraikia.
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. Burdinolak, fanderia, zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.[2]
Demografia eta biztanleria
Poliki-poliki bizi lagunak galtzen joan da auzoa, nahiz eta azken urteetan errekuperazio bat ezagutu:
- 1960: 560 biztanle.
- 1970: 462 biztanle.[3]
- 2009: 189 biztanle.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
101 | 100 | 102 | 99 | 109 | 108 | 135 | 173 | 189 |
Ondasun nabarmenak
- Santa Ines baseliza, XVII. mendekoa.
- Koloniaren etxeak: etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua da, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatzen duena.
- Administratzailearen etxea.
- Nagusikua jauregiaren erorkinak.
- Latsagia.
- Urola Ibaiaren sabea.
- Urola ibaiaren meandroa.
Iraetar ospetsuak
- Francisco Larrañaga Albizu, Txikito Iraetakoa, esku huskako pilotaria.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Iraetako informazioa Zestoako Udalaren webgune ofizialean
- Iraetako Telebista
- (Gaztelaniaz):Iraetako fanderiaren koloniari buruzko informazioa.
Zestoako auzoak | ||
---|---|---|
Aizarna • Akua • Arroa behea • Arroa goia • Bedua • Endoia • Etorra • Ibañarrieta • Iraeta • Lasao • Txiriboga |