Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Adrian Nikomediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrian Nikomediakoa

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 278
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaNikomedia306ko martxoaren 4a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte)
Familia
AitaProbo
Ezkontidea(k)Natalia Nikomediakoa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Santutegia
Irailaren 8, Martxoaren 4 eta Abuztuaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Adrian Nikomediakoa edo Hadriano Nikomediakoa (Konstantinopla, c.278  – Nikomedia, 306ko martxoaren 4a) martiri kristaua izan zen, Diokleziano enperadoreak kristauen aurka egindako jazarpenetan martirioa jasan zuena.

Legenda aurea izeneko kondairaren arabera Probo sei urtez (277tik 282ra) enperadore izan zenaren semea izan zen. Agian hau beste Adrian izan zen.[1] Adrian ofizial militar erromatarra izan zen eta, ondorioz, Maximiano eta Galerioren agintaldietan kristauak jazarri zituen. Baina fededun haien kemen eta etsipenaren miresle, bere erlijiora bihurtu zen, eta ondoren Santa Natalia Nikomediakoarekin ezkondu zen, kristaua hura ere.

Lizinio enperadoreak jazarri egin zuen, eta preso hartu eta torturatu egin zuten bere fedeari uko egiteko. Nikomedian tortura izugarriak jasan zituen, eta azkenean burua moztu zioten.[2][3] Emazteak bere gorputza zaindu zuen Konstantinoplan hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Monks of Ramsgate. “Hadrian”. Book of Saints, 1921. CatholicSaints.Info. 22 May 2017
  2. Ercolano Marini, S. Adriano martire, protettore di Matelica: traduzione degli atti del suo martirio descritti dal Surio e brevi cenni storici del suo culto, Castelplanio 1921
  3. Matteo Parrini, Vita e origini del culto di S. Adriano martire di Nicomedia, (Questioni matelicesi di storia e di letteratura; 2) Matelica 1999

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Antzinako Erroma
Artikulu hau Antzinako Erromako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.