Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Antzezle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aktore» orritik birbideratua)
Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias antzezleak antzezlan batean.

Antzezlea, antzezlaria, aktorea edo, soilik antzerkian, antzerkilaria drama batean pertsonaia bat antzezten duen pertsona da, filman, telebistan, antzerkian, edo irratian. Antzinako Grezian antzezleak deitzeko ὑποκριτής (hypokrites) hitza erabiltzen zen, hitzez hitz "antzezlea" esan nahi zuena.

Antzezle bi antzezten

Miaketa berrien bidez jakinarazi da lehenengo ekitaldiak antzinako Egipton sortu zirela. Bertako apaizek haien jainkoen irudikapenak egiten zituztenean, herriari azaltzen zioten erlijioaren irakaskuntza eta arauak.

Ezagutzen den adimen idatzitako lehenengo antzezlea Tespo grekoa izan zen, k.a. 534. urtean Dionisio antzerkian antzeztu zuena. Agertokian Tespok lehenengo pertsonan hitz egin zuen, pertsonaia bat antzeztuz. Ordura arte, entzuleen aurrean istorioak kontatu zituzten soilik, baina beti hirugarren pertsonan eta abesti moduan. Beraz, izugarrizko aurrerapena ekarri zuen.

Antzezleen lanbidea Europan hasi zen, XVI. mendean: Italian, Commedia dell'Arte izeneko lehenengo lanbide-taldea; Ingalaterran, Elisabet erreginaren sasoian, aitoren seme-alabek antzezleen taldeak babesten zituzten, hala nola Lord Chamberlain's Men, William Shakespeare, geroago, King's Men deituko zena; Frantzian, Comédie-Françaiserekin.

XVII. mendera arte antzezleek gizonak bakarrik izan ahal ziren. Emakumeek antzeztea txarto ikusita zegoen. Horregatik, Shakespeareren garaian gizonek emakumeak antzezten zituzten. Veneziako antzokian izan zen lehenengo emakumeen antzezpena.

Antzezleen ordezkoak antzezleek egin behar dituzten agerraldi arriskutsuak edo zailak egiten dituzten pertsonak dira. Agerraldi hauetan antzezleen segurtasun fisikoa arriskuan egon daiteke. Kasu batzuetan, antzezleak ez dira gai haien pertsonaiek egin behar duten egitekoa betetzeko, orduan, adituek gauzatzen dituzte. Beste kasu batzuetan, antzezleak pertsonaien mailara daude, halaber, haien segurtasunagatik espezialistak kontratatzen dituzte.

Antzezleen sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]