Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Akwasi Afrifa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akwasi Afrifa

Ghanako presidente

1969ko apirilaren 2a - 1970eko abuztuaren 7a
Joseph Arthur Ankrah - Nii Amaa Ollennu
Minister for Defence (en) Itzuli

1968 - 1969
Minister for Finance and Economic Planning (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMampong (en) Itzuli1936ko apirilaren 24a
Herrialdea Ghana
HeriotzaAkkra1979ko ekainaren 26a (43 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Adisadel College (en) Itzuli
Mons Officer Cadet School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduateniente jeneral
soldadu
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoaUnited National Convention (en) Itzuli

Akwasi Amankwaa Afrifa (Mampong, 1936ko apirilaren 24a - Akkra, 1979ko ekainaren 26a) ghanatar militar eta politikaria izan zen, Ghanako Errepublikako estatuburua 19691970 bitartean.[1]

Akwasi Afrifa Mampongen jaio zen, 1936ko apirilaren 24an. 1957an sartu zen Armadan, eta Ingalaterran osatu zituen ikasketa militarrak. 1960ko hamarkadan Kongoko krisialdian parte hartu zuen, Nazio Batuen bake indarren barnean. 1966ko otsailaren 24an, estatu kolpe bat eman zuen, Emmanuel Kwasi Kotokarekin batera, Kwame Nkrumah presidentea kargutik kentzeko. 1966tik 1969ra, Askapen Nazionalerako Kontseiluko kide izan zen, Joseph Arthur Ankrah buru zelarik. 1969ko apirilaren 2an, Ankrah ordeztu zuen presidentetzan. 1970eko abuztuaren 7an, berriz, Nii Amaa Ollennuren esku utzi zuen kargua.[2][3]

1972ko urtarrilean, Ignatius Kutu Acheampongen estatu kolpearen ondoren, atxilotu zuten, eta abendura arte egon zen preso.[2] 1978an, bide demokratikora itzultzeko eskatzen zuen Askatasun eta Justiziarako Herri Mugimendua zuzendu zuen.[3] 1979ko ekainaren 18ko hauteskundeetan diputatu aukeratu bazuten ere, orduko atxiloturik zegoen, Jerry Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat emana baitzuen. Ekainaren 26an, fusilamendu-pelotoi batek Akwasi Afrifa hil zuen, Fred Akuffo presidente ohiarekin batera.[4][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ghana: Heads of State: 1960-2020. archontology.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. a b Lt. Gen Akwasi Amankwa Afrifa. ghanaweb.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  3. a b c Leaders of Ghana: Lt. Gen Akwasi Amankwa Afrifa. Ghana 50, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  4. Rockson, Adolfo. An Innocent Soul, Lt. General Afrifa, was Taken out of Envy – Rawlings Confesses. modernghana.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Ghana
Artikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.