Amparo Rivelles
Amparo Rivelles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Amparo Rivelles y Ladrón de Guevara, María Amparo Rivelles Ladrón de Guevara |
Jaiotza | Madril, 1925eko otsailaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2013ko azaroaren 7a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Sacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) |
Heriotza modua | : osteoporosia |
Familia | |
Aita | Rafael Rivelles |
Ama | María Fernanda Ladrón de Guevara |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
María Amparo Rivelles Ladrón de Guevara (Madril, 1925eko otsailaren 11a - Madril, 2013ko azaroaren 7a[1]) espainiar antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezle-familia batean hazi zen. Izan ere, Rafael Rivelles eta María Fernanda Ladrón de Guevararen alaba, Carlos Larrañagaren arreba eta Amparo Larrañaga eta Luis Merloren izeba izan zen[1]. Hamahiru urterekin egin zuen debuta antzerkian, gurasoekin batera. Zineman, berriz, hamabost urte zituela egin zuen lehen filma: Mari Juana (1940). Bere edertasun, estilo eta prestutasunagatik nabarmendu zen batez ere. Antzerkian, 1940 eta 1950eko hamarraldietan egin zituen paperik inportanteenak. Nazioarteko entzutea lortu zuen, eta Orson Welles eta Tulio Demicheli bezalako zuzendarien esanetara lan egin zuen, Mister Arkadin (1954) eta Zauri argitsua (1957) filmetan, hurrenez hurren. 1950eko hamarraldiaren bukaeran Mexikora joan zen, eta arrakasta handiko filmetan lan egin zuen.
Espainiara itzuli zenean, zineman eta antzerkian ez ezik telebistan ere lan egin zuen, Gonzalo Torrente Ballesterren eleberri-trilogian oinarrituta zegoen Los gozos y las sombras telesailean. Antzerkian arrakasta handia izan zuen Hay que deshacer la casa obrarekin, 1980ko hamarraldian, eta obra horren zinemarako bertsioaren protagonista izan zen (1986). Film horretan egindako lanarengatik antzezle onenaren Goya saria irabazi zuen.
Film aipagarrienak Malvaloca (1942), Eloísa está debajo de un almendro (1943); La calle sin sol (1948), La duquesa de Benamejí (1949), Alba de América (1951), La leona de Castilla (1951), Soldados de plomo (1983) eta Una mujer bajo la lluvia (1992) dira. 1996an Antzerki Nazionaleko saria jaso zuen, eta 2001ean Pepe Isbert saria. Antzerkia utzi zuen 2006an.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El olor de las manzanas (1999)
- Sombras y luces. Cien años de cine español (1996)
- Mar de luna (1995)
- El día que nací yo (1991)
- Esquilache (1989)
- Hay que deshacer la casa (1986)
- Soldados de plomo (1983)
- La coquito (1977)
- La madrastra (1974)
- ¿Quién mató al abuelo? (1972)
- El juicio de los hijos (1971)
- Una vez, un hombre... (1971)
- La viuda blanca (1970)
- Los novios de mis hijas (1964)
- Un ángel tuvo la culpa (1960)
- El amor que yo te di (1959)
- El batallón de las sombras (1957)
- La herida luminosa (1956)
- Mister Arkadin (1955)
- El indiano (1955)
- Tres citas con el destino(1954)
- Alba de América(1951)
- La leona de Castilla (1951)
- La duquesa de Benamejí (1949)
- La calle sin sol (1948)
- Si te hubieses casado conmigo, Viktor Tourjanskyrena (1948)
- Fuenteovejuna, Antonio Románena (1947)
Antzezlan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La duda (2006)
- La brisa de la vida (2004)
- Paseando a Miss Daisy (2001)
- Los árboles mueren de pie (1999)
- El abanico de Lady Windermere (1992-93)
- La importancia de llamarse Wilde (1992)
- Rosas de otoño (1990)
- La loca de Chaillot (1989)
- La Celestina (1988)
- Hay que deshacer la casa (1985)
- El caso de la mujer asesinadita (1983)
- El hombre del atardecer (1981)
- La voz humana (1981)
- Salvar a los delfines (1979)
- Una mujer cualquiera (1953)
- Huis Clos (A puerta cerrada) (1947)
- A las seis en la esquina del bulevar (1946)
- El amor del gato y del perro (1945)
- Don Juan Tenorio (1945)
- Campo de armiño (1945)
- Nuestra Natacha (1936)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Una de dos (1998-1999)
- La Regenta (1995)
- Los gozos y las sombras (1982)
- Pasiones encendidas (1978)
- Lo imperdonable (1977)
- La cruz de Marisa Cruces (1969)
- Anita de Montemar (1966)
- La Leona (1961)
- Pecado mortal (1960)
- Angustia (1947)
- La fe (1947)
- El clavo (1944)
- Eugenia de Montijo (1944)
- Eloísa está debajo de un almendro (1943)
- Deliciosamente tontos (1943)
- Un caballero famoso (1942)
- Los ladrones somos gente honrada (1942)
- Malvaloca (1942)
- Alma de Dios (1941)
- Mary Juana (1940)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Muere la actriz Amparo Rivelles Elmundo.es