Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Annemarie Jacir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annemarie Jacir

Bizitza
JaiotzaKiryat Shmona (en) Itzuli1974ko urtarrilaren 17a (50 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, poeta eta idazlea
Enplegatzailea(k)Birzeiteko Unibertsitatea
Jasotako sariak

IMDB: nm1486975 Allocine: 215003 Allmovie: p433345
Twitter: AnnemarieJacir Edit the value on Wikidata

Annemarie Jacir (arabieraz: آن ماري جاسر‎; Betleem, Palestina, 1974ko urtarrilaren 17a ) palestinar zinemagilea eta poeta da.[1] 2008an " The Salt of Sea " filmarekin, filma bat filmatu zuen lehen emakume zuzendari palestinarra bihurtu zen.[2] Azterketa politiko-sozial sakona eskaini beharrean, Annemarie Jacir idazleak bere filmetan bere inguruko pertsonaia jakin batzuen eguneroko errealitatea kontatzen du. Eguneroko indarkeria erakustea interesatzen zaio, eguneroko umiliazioa, baita gatazken erdian modu bakezalan dihardutenen itxaropena ere.[3]

Betleemgo kristau-arabiar familia zaharrenetariko batean jaio zen, Zisjordanian, Jacir jauregian (gaur egun hotel bihurtua), hiriko jauregirik inportanteenetariko bat. Bere familia 1930eko hamarkadako krisian porrot egin zuen, eta aita ingurune apalean hazi zen. Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzian, UNRWArentzat, lan egin zuen eta bere familiarekin Riadera joan zen, Saudi Arabiara . Annemariek hamasei urte zituenean, gurasoek, Ameriketako Estatu Batuetako Dallasko emakumeentzako institutuko pribatu batera bidali zuten. Gero Kalifornian egin zituen unibertsitateko ikasketak. Zinemako prestakuntza jaso baino lehenago, politikan eta literaturan espezializatu zen Claremont College-n. Ondoren New Yorkera joan zen zinema ikastera Columbia Unibertsitatean. Telefono-operadore, DJ irrati eta ingeles-tutore gisa lan egin zuen, antzerkirako eszenatokiak, albiste-kameralaria eta antolatzaile sindikala eraikitzen eta antzezlanak zuzentzen, zineman bere ahotsa aurkitu zuen arte. Ikasketak amaitu ondoren Palestinara itzuli zen. [4] Ammanen, Jordanian, bizi da, 2007an Israelgo agintariek Zisjordanian sartu eta etxera itzultzea debekatu ondoren.[5][6]

1994. urtetik zinema independentean lan egin du eta saritutako hainbat film idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu. Filmmaker aldizkariak zinema independenteko 25 pertsona garrantzitsuenen artean kokatu zuen. 2007an, Jacir-ek emakume palestinar batek filmatutako lehen film luzea egin zuen, Salt of this Sea ( Itsaso honen gatza ), bere herrialdera itzultzen den emakume errefuxiatu baten istorioa kontatuz,. Nakbaren biktimen eta Dawayirako hilketen omenezko filma da eta memoria historikoa, identitatea eta sustraiak berreskuratzea zuen helburu.[2] Filma, 2008an estreinatu zen eta Palestinako Aginteak urte hartako Oscarretara aurkeztutako filma izan zen Atzerriko Hizkuntza Film Onenerako hautagai gisa. [4] Bere hurrengo filma ere, When I saw you (Zu ikustean) (2012), Palestinaren 2013ko Oscar ediziorako proposamena izan zen. NETPAC saria jaso zuen Berlinalen, baita 2012. urteko Abu Dhabi zinemaldiko film arabiar onenaren saria ere. [7] [8] 2018ko Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian saria jaso zuen.[9] [10]

Wajib (2017) filmean, Jacirrek aita eta semearen harremanak aztertzen ditu. [11] Filma honekin hainbat sari eskuratu zituen, tartean Mar Del Plata, Dubala, Amiens eta Keralako film onenaren saria.[12]

Poeta eta gidoilari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Annemarie Jacir Cannes Film Jaialdian 2003

Jacirren obra poetikoak, baita bere ipuinak ere, ingelesez idatzitako argitalpen eta antologia ugaritan eta The Poetry of English Women liburuan argitaratuak izan dira. Amiri Baraka poetarekin batera irakurri du. Gidoigintzako hainbat sari irabazi ditu eta 2007ko Parisko Grand Prix du Meilleur Scénariste Sari Nagusian finalista izan zen Salt of the Sea gidoiarekin.

Bestelako proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Philistine Films ekoiztetxearen sortzaileetariko bat da. Arabiar munduarekin erlazionatutako filmen produkzio lanetara bideratua dago, baita Palestinako zinema kontserbatzeko eta sustatzeko "Dreams of a Nation" proiektuarena. [13][14][15] Izan ere, 60ko hamarkadatik aurrera, artxibo-ikerketan, dokumentazioan eta Palestinako zinemaren zaintzan jardun du. Galdutako zinema palestinarra berreskuratu du, datu-baseak egin eta material hori guztia mundu osoko nazioarteko zinema jaialdietan eta zinema palestinarraren emanaldietan ezagutera eman du.[5] Halaber, muntatzaile eta kameralari gisa lan egiten du, eta zinema-ikastaroak eman ditu hainbat unibertsitatetan: Columbiako Unibertsitatean, Barnard Ikastetxean eta Birzeit Unibertsitatean eman ditu eskolak, besteak beste.[6][16] 2020ko Berlinalean nazioarteko epaimahaiaren kide izateko aukeratua izan da.[17]

  • A Post Oslo History (2001)
  • The Satellite Shooters (2001)
  • like twenty impossibles (2003)
  • Quelques miettes pour les oiseaux (2005)
  • An Explanation – And Then Burn the Ashes (2006)
  • Salt of this Sea (2008)
  • When I Saw You (2012)
  • Wajib (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Annemarie Jacir» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  2. a b (Gaztelaniaz) Martínez, Beatriz. (2019-02-14). «Cómo ser mujer y cineasta árabe» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  3. «Annemarie Jacir: 'Quiero mostrar la violencia de cada día, la humillación de personas concretas'» palestinalibre.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  4. a b (Ingelesez) Blincoe, Nicholas. (2014-06-05). «Annemarie Jacir: an auteur in exile» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  5. a b Sohier, Estelle eta Lehec, Clémence. Cinema and Palestinian History. Interview with Annemarie Jacir. Revue du Ciné-club universitaire. 2015, p. pp.44-49.
  6. a b (Ingelesez) IMEU. «Annemarie Jacir: Artist and Filmmaker | IMEU» imeu.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  7. «When I Saw You | Institute of Contemporary Arts» web.archive.org 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  8. (Ingelesez) «Annemarie Jacir's When I Saw You gets Ramadan cinema release» The National (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  9. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-28). «La palestina Annemarie Jacir, premio del 17 Festival de Cine y DDHH de Donostia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  10. «Annemarie Jacir sarituko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  11. (Ingelesez) «Film Review: ‘Wajib’ — a father and son bond on a road trip» Arab News 2019-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  12. (Gaztelaniaz) Jacir, Annemarie. Cannesko zinemaldia. .
  13. «With Philistine Films (Sorted by Popularity Ascending)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  14. (Ingelesez) Armes, Roy. (2015-01-29). New Voices in Arab Cinema. Indiana University Press ISBN 978-0-253-01528-0. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  15. (Ingelesez) «Dreams of a Nation» Center for Palestine Studies | Columbia University (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  16. (Gaztelaniaz) Annemarie Jacir en Filmin. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  17. (Ingelesez) «Berlin International Film Festival: Palestinian director Annemarie Jacir joins international jury» The National (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]