Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Peru Abendañokoaren kanta

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aramaioko kantua» orritik birbideratua)

Peru Abendañokoaren kanta
Jatorria
Sorrera-urtea1443
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Peru Abendañokoaren kanta, Aramaioko kanta edo Peru Abendañokoaren deitorea Erdi Aroaren bukaeran euskaraz sorturiko eresi bat da,[1] 1443. urtean leinu gerretan izandako gertaera batzuei eta horiek eragindako emozioei buruzkoa. Kontatzen du Peru Abendañokoaren (Legutioko jauna) ihesa, Aramaioko hainbat baserri erre ondoren. Zehazki, adierazten du Peru Abendañokoa beldur dela eta hala gorputzean nola lurrean ikara sentitzen duela, eta dio ihes egitea lortuz gero ez dela berriz Aramaiora itzuliko. Joanes Mendiolakoari leporatzen dio Gasto Apala hil duela, beste askorekin batera.

Kanta honetan erabilitako euskalkia Erdi Aroko mendebaleko euskara da. Kanta hau ahoz aho gorde zen, herri tradizioan, eta Frantzisko Mendietak XVI. mendean idatziz jaso zuen Quarta parte de los Annales de Vizcaya que Francisco de Mendieta, vecino de Vilbao, recopiló por mandado del Señorio lanean. Lan hori plazaratu gabe egon zen, harik eta Juan Karlos Gerrak Donostian 1915ean argitaratu zuen arte.[2]

«

Yzarragati gora elcian joeala
Jaun Peru Abendañococ esala:
Oñetaco lurrau jauil<t> ycara,
Gorpuceco lau araguioc berala.
Oi aldioneri albanegui empara,
Barriz enendorque Aramaioco contrara.
Mendiola, yl deustac Gasto Apala,
Bere lagunzat beste asco ditubala.

»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «balada» Literatura Terminoen Hiztegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) Irigoyen, Alfonso. (1970). «Estudio de un texto arcaico del vizcaíno antiguo» Separata de: Estudios de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]