Azpibeltz tintausain argi
Azpibeltz tintausain argia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus xanthodermus Genev., 1876 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpibeltz tintausain argia (Agaricus xanthodermus) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Digeritzen zaila edo apur bat toxikoa.
Sinonimoak: Pratella campestris var. sylvicolas, Pratella xanthoderma, Psalliota xanthoderma, Pratella cretacea, Psalliota flavescens var. xanthoderma, Fungus xanthodermus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm. arteko diametrokoa, kanpai forma trapezoidala du, eta, sarritan, tolesturak edo ildoak ditu ertzean; zeta-antzekoa, leuna, zuria eta grisez edo horiz tindatua. Azala hori biziz zikintzen da igurzten bada.
Orriak: Libreak, zabalak, sabeldunak, estu, argiak edo gris-haragi kolorekoak luzaroan, zahartzean ere gutxi iluntzen dira.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, zetaduna, zilindriko-luzanga, oinarrian loditua eta erraboil baztertu batekin. Oinarria hori biziz zikintzen da igurtzita. Eraztuna zuria eta iraunkorra da.
Haragia: Lodia, zuria, iodo, tinta edo fenol usain gogor eta desatseginekoa; inoiz ez du anis usainik. Batzuetan usaina ahula da, egosi ondoren bakarrik hauteman daiteke. Zaporea ere desatsegina du.[2]
Etimologia: Agaricus hitza grezierazko “agarikon” hitzetik dator, perretxikoa, onddo-mota jakin batekoa, Dioscorides-en garaitik erabilitako izena. Xantoderma epitetoa berriz grezieratik dator, “xanthos” = horia, eta baita grezierazko “derma” = azala. Horitzeagatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau baztertu egin behar da, zapore ona ez izateaz gain, batzuentzat pozoitsua da eta beste batzuentzat digeritzeko zaila.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horitu egiten diren taldeko gainerako Agaricus-ekin. Agaricus sylvicola-rekin nahas liteke, baina hau ez da hain hori biziz zikintzen, eta anis usaina du, tinta edo fenolaren ordez.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean zirkuluetan edo taldeka, belardietan, lorategietan eta bide ertzetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Ekuador, Txile, Argentina, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Israel, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Uzbekistan, Hego Korea, Australia, Hegoafrika, Tanzania, Etiopia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 337 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 198 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 888 or. ISBN 84-282-0541-6X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 316 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Agaricus xanthodermus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1876. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Agaricus
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Txileko onddoak
- Argentinako onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Uzbekistango onddoak
- Irango onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Australiako onddoak
- Tanzaniako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Etiopiako onddoak