Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ezkutu Baltikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baltiar ezkutua» orritik birbideratua)

Artikulu hau eskualde geologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkutu».

Ezkutu Baltikoa (batzuetan Fennoskandiar ezkutua deitua) Fennoskandian dago; Norvegia, Suedia eta Finlandia osoa, Errusiaren ipar-mendebaldea eta Baltikoaren hondoa hartzen ditu. Ezkutu Baltikoa Europa ekialdeko kratoiaren ageriko kanbriaurreko segmentuaren ipar-mendebaldeko zatia bezala definitzen da. Nagusiki gneis arkaikoz eta proterozoikoz eta aktibitate tektoniko bidez deformazio ugarietatik pasa diren harri berdez osatua dago. Ezkutu Baltikoak Europar kontinenteko harkaitzik antzinakoenak ditu, 50 kilometro inguruko sendoera litosferikokoak. Pleistozeno garaian izotz geruza handiek ezkutuaren azala garbitu eta hondoratu zuten, eta han geratu ziren material glaziarreko estalki fin bat, eta ezin konta ahal laku eta korronte. Ezkutu Baltikoa, gaur egun oraindik ere errebote bat da glaziar sendoak laugarren aroan urtu ondoren.

Ezkutu Baltikoko probintzia geologikoak

Ezkutu Baltikoa bost probintziatan banatua dago: Svecofeniar eta Sveconorvegiar (edo Hego-mendebaldeko gneisa) probintziak Fenoskandian eta Karelia, Belomoriar eta Kola probintzia/kratoiak Errusian. Azken hirurak, euren aldetik, zenbait bloke eta multzotan banatuak daude, eta harkaitzik antzinakoenak dituzte, 2,5 eta 3,4 mila milioi urte artekoak. Vodlozero blokea hegoekialdeko Karelian 3,4 mila milioi urtetan datatua izan da. Harkaitzik gazteenak Sveconorvegiar probintzian daude, 900 eta 1700 milioi urte arteko adina dutenak. Batzuetan Ezkutu Baltikoaren zatitzat hartua, Ekialdeko europar plataforma (edo Plataforma errusiarra) dago, harkaitz sedimentariozko 3 kilometroz estalitako Errusia mendebaldeko eremu bat.

Suediako Historia Naturalaren Museoaren arabera (2006), Fenoskandiar ezkutuko harkaitzik antzinakoenak iparrekialdean daude, Kola penintsulan, Karelian eta Finlandia iparrekialdean. Harkaitz arkaiko hauek nagusiki gneisak eta gerriko berdeak dira, duela 1,9 eta 2,5 mila milioi urte bitartekoak, eta Laponiako granulitazko gerrikoa, duela 1,9 mila milioi urtekoa. Harkaitz arkaikoren batzuk Suediako iparraldeko muturrean ere badaude (Norrbotten konderria), eta azal arkaikoak ziuraski eremu hartako zati handi bat azpimarratzen du. Erdialdeko eta iparraldeko Suedia gehiena, alabaina, Svecofeniar probintziakoa da, Finlandiaren hegomendebaldeko zatiarekin batera. Hemengo harkaitz ohantzea duela 1,75 eta 1,9 mila milioi urte bitartean, Svecofeniar orogenian sortu zen (Svecokareliar ere deitua). Harkaitz ohantze honetan harkaitz metasedimentario, metabolkaniko eta zenbait granitoide belaunaldi daude, eta burnizko (burni eta sulfurozkoak) metaketak ditu, Skellefte (sulfurozkoa) eta Norrbotten (burni eta sulfurozkoa) barrutiak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]