Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Bilbo

Koordenatuak: 43°15′47″N 2°56′06″W / 43.2631°N 2.935°W / 43.2631; -2.935
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilbo (argipena)».
Bilbo
 Bizkaia, Euskal Herria
Bilboko bandera

Bilboko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Bilbao
AlkateaJuan Mari Aburto (EAJ)
Posta kodea48001–48015
INE kodea48020
Herritarrabilbotar
Kokapena
Koordenatuak43°15′47″N 2°56′06″W / 43.2631°N 2.935°W / 43.2631; -2.935
Map
Azalera41,26 km²
Garaiera16 metro
Distantzia0 km Bilbora
Demografia
Biztanleria346.096 (2023)
1.969 (2022)
alt_left 183.280 (%53) (%47,3) 163.563 alt_right
Dentsitatea83,2 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,19
Zahartze tasa[1]% 18,9
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,4
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,44 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,6 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 3.2 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 9.17 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1300eko ekainaren 15a. urtea
Webguneahttp://www.bilbao.net/

Bilbo[oh 1] (ofizialki Bilbao) Euskal Herriko udalerririk populatuena da, Bizkaiko hiriburua eta zentro ekonomikoa. Barrutitan banatuta badago ere, udalerrian nukleo bakartzat hartzen da. Azken zentsoaren arabera 346.096 biztanle zituen. Euskal Autonomia Erkidegoko hiririk populatuena da, eta Bilboaldearen burua da, Ibaizabalen bi alboetan milioi bat biztanle inguru biltzen dituen gunea[7].

Udalerriaren albo banatan bi mendikate daude, 400 metrotik beherako batez besteko altitudearekin, muga natural batzuk osatzen dituztenak. Ondokoak ditu mugakide: Erandio, Sondika, Zamudio, Galdakao, Etxebarri, Basauri, Arrigorriaga, Alonsotegi eta Barakaldo.

Lehen biztanleak noiz iritsi ziren ez dago argi, baina XIII. mendean eman zitzaion hiribildu titulua. Garai horretan merkataritza-gune garrantzitsua izan zen Kantauri aldean, Gaztelako Koroak emandako pribilegioei esker. Pribilegio horiei esker, portuko jarduera handia garatu zen, batez ere Gaztelatik zetorren artilea esportatzean eta, neurri txikiagoan, Bizkaiko harrobietatik ateratako burdina esportatzean oinarritzen zena. XIX. mendean eta XX.aren hasieran industrializazio handia izan zuen, eta Iberiar penintsulako bigarren eskualde industrializatuaren epizentro bihurtu zuen, Bartzelonaren atzetik[8]. Horrekin batera, demografia- eta hirigintza-leherketa handia izan zen, eta inguruko zenbait udalerri atxiki ziren. Gaur egun, zerbitzu-hiri indartsua da, eta Guggenheim Bilbao Museoa buru duen suspertze estetiko, sozial eta ekonomikoaren prozesuan dago[9]. Hainbat sari jaso ditu egindako hiri-eraldaketaren ondorioz[10][11][12].

Euskaltzaindiak hiri honetarako onartutako euskal izen bakarra Bilbo da.[13] Hala ere, Bilboko Udalbatzak izen ofizialtzat Bilbao onartu du, bai euskararako, bai gaztelaniarako.[4]

Euskaltzaindiak, Bilboko Udalak eskatutako txosten batean, euskarazko izen ofiziala Bilbo izan zedin eman zuen irizpena, eta horrela jasota dago Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 145. arauan (Bizkaiko herri izendegia).[13] Bilbo izena naro azaltzen da euskarazko dokumentu eta literatura lanetan. Bilbao, ordea, behin bakarrik ageri da euskaraz, XVI eta XVII. mendeetako Los refranes de Garibay lanean (Esteban Garibairen esaera zaharren bilduma). Horren aurrean, euskalariek zalantzak dituzte, ea garai horretan euskaldunek eskuarki Bilbao zerabilten, ala atsotitz horretarako bildutako erabilera zahar bat zen.[14] Edozelan ere, deklinatutako formetan Bilbo da erabiltzen den forma bakarra, baita udalaren beraren idazkietan ere (Bilboko, Bilbotik, Bilbora... eta ez Bilbaoko, Bilbaotik, Bilbaora...).[4]

Izen formal horiez gain, hiria mendiz inguratutako sakonune batean dagoenez, Botxo («zulo») izen herrikoia ere erabiltzen da.

Etimologia argirik ez den arren, zenbait hipotesi egin dira Bilbo/Bilbao izenaren jatorriaz. Humboldtek eta Tovarrek bil- edo pil- elementuekin lotzen zuten, hiria jende biltze edo pilatzea zela adierazi nahiz. Gorostiagak eta Irigoienek aldiz, bilbe edo bilbatu proposatzen zuten jatorritzat[15].

Biztanleria era homogeneoan banaturik dago ibaiaren bi aldeetan. Ezkerraldean Basurtu-Zorrotza, Abando eta Errekalde barrutiak daude. Eskuinaldean, berriz, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña barrutiak. Ibaiondo barrutia, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatuta dago. Barrutiaren gehiena ezkerraldean dago; Alde Zaharra, berriz, eskuinaldean.

Bilboren ikuspegia Artxandatik, 2019an.

Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, Ganekogorta mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, garaiera handia da. Hala ere, Artxanda mendia Bilboko mendirik adierazgarriena da, Pagasarrirekin batera. Bilboko iparraldean kokaturik dago eta Txorierrirekin egiten du muga.

Kokaleku horrek eman dio Bilbori duen izaera eta hiri-egitura: eremu lauak urriak dira, Abando eta Deustu barrutietan daude gehienbat. Hori dela eta, hazkunde industrialak eragindako immigrazio-oldeak mendien maldetan hedarazi zuen Bilbo. Gaur egun, Bilbo inguruan dauden mendiek hiriko "gerriko berdea" osatzen dute eta aisialdirako gune bilakatu dira.

Hiria Ibaizabal ibaiak zeharkatzen du; Abusu auzotik aurrera itsasadar bihurtzen da.

Antzina, Bilbo hainbat errekak zeharkatzen zuten, mendietatik jaisten ziren itsasadarrera, Elgera ibaia adibidez, baina lurperatu egin zituzten hiriaren garapena zela eta.

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko klima»
Bilboren ikuspegia.

Bilboko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina eta urte osoan zehar tenperatura lasaia dituena. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira; negua, berriz, eztia, eta uda ez oso beroa. Dena dela, bai udan bai neguan, egun oso hotzak eta termometroa 40º-tik gora igotzen den egunak daude.

Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7 neguan. Bilboko datu meteorologiko ofizialak Loiuko aireportuan jasotzen dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Euskalmet zerbitzu meteorologikoa sortu eta gero, ikerlekuak ezarri ziren Deustuko Doneperiaga auzoan dagoen Zorrotzaurreko puntan, Abusu auzoan Arrigorriagako mugatik gertu, eta Basurtu auzoan. Dena den, Basurtuko ikerlekua 2005. urtetik zerbitzutik kanpo dago.

Urteko euriak 1.200mm ingurukoak dira, urtean zehar era berdintsuan banatuta, baina, normalean, neguan udan baino euri gehiago egiten du. Historian zehar muturreko gertakari meteorologiko batzuk izan dira, 1983ko uholdeak esaterako. Orduan 24 ordutan metro koadroko 250 litro baino gehiago bota zuen Bilboko aireportuan, hiriko estazio meteorologikoa dagoen puntuan. Are gehiago, Larraskitun zegoen Telefonicako estazioak metro koadroko 503 litro neurtu zituen egun hartan.


    Datu klimatikoak (Bilboko aireportua: 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.4 26.8 29.8 33.1 36.0 41.2 42.0 41.9 41.7 33.4 27.6 24.6 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.2 14.5 15.9 16.8 20.1 22.6 25.2 25.5 24.4 20.8 16.4 14.0 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.0 9.8 10.8 11.9 15.1 17.6 20.0 20.3 18.8 15.8 12.0 10.0 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.7 5.1 5.7 7.1 10.1 12.6 14.8 15.2 13.2 10.8 7.6 6.0 9.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.6 -8.6 -5.0 -1.2 0.4 3.6 6.6 6.8 3.8 0.6 -6.2 -7.4 -8.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Elur egunak (≥ 1 mm) 1 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 2
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Hezetasuna (%) 72 70 70 71 71 72 73 74 73 73 74 73 72
Iturria (1): Agencia Estatal de Meteorología[16]
Iturria (2): Aena[17]
Bilbo (Abusu, 2021)
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
141
 
 
11
5
 
 
102
 
 
16
8
 
 
40
 
 
16
6
 
 
71
 
 
17
7
 
 
50
 
 
19
9
 
 
115
 
 
22
13
 
 
31
 
 
23
14
 
 
24
 
 
23
15
 
 
94
 
 
24
15
 
 
47
 
 
20
10
 
 
382
 
 
12
7
 
 
243
 
 
15
7
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan


Ezohiko balio klimatikoak[18]
Kontzeptua Datua Data
Euri kantitate handiena egun batean 252,6 l/m2 1983ko abuztuak 26
Tenperatura minimo absolutua -8,6 °C 1963ko otsailak 3
Tenperatura maximo absolutua 42,0 °C 1947ko uztailak 26

Ipar-mendebaldean, Bilbok Barakaldorekin egiten du muga; ipar-ekialdean, Erandiorekin; ekialdean, Sondikarekin; hego-ekialdean, Etxebarri, Basauri eta Arrigorriagarekin; eta mendebaldean, berriz, Alonsotegirekin.

Barrutiak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko banaketa administratiboa»
Barrutiak

Bilbok zortzi barruti dauzka.[19] Egungo banaketa administratiboa 1983an ezarri zen, Bilborenak izandako Txorierriko herriak banandutakoan.

Auzo ez diren beste gune garrantzitsu batzuk:

Abandoibarra, Etxetxu, Garellano, Kobeta.

Bilboren airetiko ikuspegia, 2018an.
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko historia»
Franz Hohemberg belgikarrak 1575ean egindako Bilboko irudia.
Bilboko Areatzako ikuspegia, Luis Paret y Alcázar (c. 1783-1784). Bilboko Arte Ederren Museoa.
San Anton elizaren eta zubiaren ikuspegia España artística y monumental-en hirugarren liburukian (1850). Genaro Pérez de Villaamilek egina.

Diego Lopez Harokoak, orduko Bizkaiko jaurerriko jaunak, hiribildu titulua eman zion ordu arte herria zen Bilbori, 1300eko ekainaren 15ean. Hiribilduari Logroñoko Foruak ezarri zitzaizkion.

Hasieran hiru kale bakarrik izan ziren, Goienkale, Artekale eta Dendarikale, Done Jakue katedralarekin batera. Pixkanaka, biztanleria handituz joan ahala, gaur egungo Zazpikaleak eratu ziren.

Bilbo beti egon da bere errekari oso loturik, antzinako portuaren jarduerak San Anton Elizaren aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportua sortu arte. Bere kokalekua zela eta, hiria berehala hasi zen garrantzitsuago bihurtzen, Gaztelako produktuen igarobide nagusia baitzen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, eta bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoen.

XV. mendean, Bizkaian eta euskal probintzietan gertaturiko familien arteko gerrateek eragina izan zuten hirian. XVI. mendean zehar, berriz, sute batek eta bi uholdek arriskuan jarri zuten hiriaren etorkizuna. Gainera, mende honetan izurrite garrantzitsuak izan ziren hirian eta Bizkaian ere. Ezagutzen ditugun garrantzitsuenak urte hauten gertatu ziren; 1517, 1530, 1564-68 eta 1597-1601. Orduan bilbotarrek Begoñako Andra Mariaren basilikara jo zuten babes eske. Bilboren historian, ohikoak izan dira uholdeak. Ordurako, hiria babesten zuten hormak pixkanaka eraitsiz joan ziren, eta horrela, Erronda kalea sortu zen. 1511n Bilboko Kontsulatuak eskumena lortu zuen Espainiako koroatik, Gaztelan sortzen zen ardi merinoen artilea Europako iparraldeko herrietara esportatzeko, Anberesera esaterako. Horrela, Bilbo Iberiar Penintsulako iparraldeko porturik garrantzitsuena bilakatu zen. Momentu honetan, Barrenetxea familia garrantzia handia hartu zuen hirian; Juan Barrenetxea Kontsula izan zen 1588tik 1608-ra (gutxienez). Bere semea, Andres Barrenetxea Ibañez Arbolantza, Bilboko alkatea izan zen, 1616. urtean. Honen biloba, Fernando Barrenetxea Muxika Ortiz de Allende Aperribai Bilboko alkatea izan zen baita ere eta, gainera, Bizkaiko Ahaldun nagusia bilakatu zen, 1666. urtean.

1602. urtean, Bilbo Bizkaiko hiriburua izendatua izan zen (Bermeo zen lehen). 1631 eta 1634. urteen artean, zenbait produkturen prezioaren gorakada Gatzaren matxinadan bukatu zen. San Anton elizan matxinadaren buruzagiak hil egin zituzten, 1634ko maiatzaren 24ean.

XVIII. mendean, San Nikolas baseliza txikia egon zen tokian, gaur egungo eliza eraiki zen, eta horren aurrean zegoen Areatzan, Bilboko parkea. Horrela, berez Bilboko «hondartza» zen lekuan, zuhaitzak landatu ziren eta hiriarentzat aisialdi-gune bilakatu zen. San Anton elizatik hurbil, garai hartarako oso modernoa zen ospitale bat eraiki zen (Atxurikoa), gizonak emakumeetatik bereizten zituena.

Zazpikaleetatik iparraldera, kale berriak sortu ziren, Posta eta Bidebarrieta horien artean. Eta Plaza Barria, horixe jotzen da hiriaren lehen zabalgunetzat, Zingira (Sendeja) eta Itxaropen kaleetan zehar egindakoarekin batera (gaur egun Udaletxearen eraikina ezartzen den gunean alegia).

Bilboko Zazpikaleen ikuspegi orokorra


Bilboko planoa Francisco Coello geografoak egina 1857an. Zazpi kaleek osatzen duten hiribildua eta plaza berria ikus daitezke, ipar eta hegoaldeko errebalekin batera.
Espainiako tropen karga 1911ko greba batean

Ibaizabal ondoko lurraldea txiki geratu zitzaion Bilbori eta horregatik hiria zabaltzeko plan baten beharra aztertzen hasi zen. Izan ere, biztanleria erabat pilatuta bizi zen Alde Zahar eta Bilbo Zaharrean, osasunarentzat kaltegarria zen modu batean. Egitasmoaren atzean, industriak eta merkataritzak aberasturiko burgesia zegoen. Burgesia hori izan zen Abandoko lur berriak populatu zituena. Alde Zaharrean jende pilaketa handiegia zegoen ordurako, eta horrek higiene egoera txarra eta gaixotasunak kutsatzea ekartzen zuen.

Zabalgune baterako lehen plana hamazortzigarren mendearen amaieran egin zen, baina ez zuen Bilbok egin. Historian zehar Bilboren arerio izandako Abando elizateak egin zuen plana. Dena dela, Espainia eta Frantziaren arteko gerraren eraginez ezereztu egin zen plan hori, Zamakolada deritzana gertatzerakoan.

Gaixotasunei dagokienez, 1834ko abuztutik urrira arte kolerak 778 pertsona hil zituen (hiriak 15.000 biztanle zituen). Bakteria horren bigarren pandemia izan zen, 1830ean Errusiatik Euskal Herrira iritsi zena. Lehen Gerra Karlistaren garaiak ziren, eta horrek eragina eduki zuen izurritea zabaltzeko. Madoz-ek, 1842. urtean, bilboko biztanleak 10.243 zirela bermatu zuen[20].

Administratiboki, beste hirurogeita hamar urte igaro behar izan ziren gauzak aldatzen hasteko. Horretarako, Abando elizatea anexionatu zuen Bilbok, 1872. urtean, eta han abiatu zen Bilboko zabalgunearen proiektua. Proiektu hori Severino Atxukarro arkitektoak, eta Pablo Altzola eta Ernesto Hoffmeyer ingeniariek sinatu zuten.

Zabalgunearen prozesua gauzatzeko, hamarkada asko behar izan ziren. Proiektuaren ardatza San Mames bide nagusia izeneko kalea zen (gaur egun, On Diego Lopez Haroko kale nagusia), 30 metroko zabalerarekin. Proiektuaren mugak, berriz, Urkixo zumarkalea mendebaldetik, eta Mazarredo Zumarkalea ekialdetik ziren. Hasieran, Moyua plazarainoko tartea baino ez zen garatu; izan ere, Moyuatik Jesusen Bihotza plazarainoko tartea 1920. urtetik aurrera egin zen.

Industria Iraultza eta garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-iraultzaren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko handia eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta beste gune batzuekin batera. Bilbo enpresa askoren sorburua izan zen, Iberduero, Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya, Seguros Bilbao, Altos Hornos de Vizcaya eta ontzigintza inguruko hainbat enpresarena.

Francoren erregimenaren armarria. Ogasun eraikuntza. Moyua plazan.
Barku bat, itsasadarrean sartzen

Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean, Deustu eta Begoña. 1940an Francoren diktaduraren garaian Erandio, eta urte batzuk geroago, Sondika, Loiu, Lezama, Zamudio eta Derio (Asua haran osoa). Herri horiek 1981ean lortu zuten Bilbotik banatzea eta gaur egun Bilbotik bananduta jarraitzen dute. Hiriko biztanleria izugarri hazi zen eta Bilbo Espainiako pertsona askoren jomuga bilakatu zen, lana erraz lortzen zelakoan.

Abando eta Alde Zaharraren inguruan, langile auzo berriak eraiki ziren. Etxe-sail asko eta asko inolako plangintzarik gabe eraiki zituzten, Errekalde, Santutxu, Zorrotza eta beste hainbat auzo osatu arte. Prozesu horri Garapen desordenatua deritzo. Dena dela, salbuespenak ere baziren, hala nola San Ignazio auzoa, han kale zuzenak eta eraikin ordenatuak baitira nagusi. Urbanismo kaotikoaz gain, txabolismoa zabaldu zen Bilbo inguruko mendietan: San Ignazio, La Peña-Abusu eta Errekaldeberri auzoetan, esaterako.

Bizitzeko duinak ez ziren etxebizitza horiek ordezkatzeko ahaleginak egin zituzten garai hartako gobernuak eta udalak, horretarako txaboletako biztanleak Otxarkoaga auzoan eraiki zen «etxe merkeen» auzo berrira eraman zituzten 1960. urtean. Dena dela, etxe horien kalitatea eta zerbitzu falta ikaragarria zen, eta horrez gain, hirigunetik oso urruti zeuden. Horregatik, ondorengo hamarkadetan, auzo horietako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat ekimen egingo ziren.

Krisialdia eta gainbehera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «1983ko uholdeak»

Hazkunde ekonomikoak muga izan zuen, eta petrolioaren krisialdia eta industria astunarekin batera, hiriak gainbehera hasi zuen 1980ko hamarkadan inguruko eskualde guztiek bezala. Aurreko urteetan ez bezala, kontrako prozesua gertatu zen, enpresek ez zuten behar horrenbeste langile eta produkzioa beheraka joan zen. Enpresa askok ateak itxi zituzten eta Bilborako immigrazio itzela emigrazio bihurtu zen. Horri gehitu behar zaizkio heroinak eragindako hondamendi soziala eta euskal gatazka politikoak ekarritakoa.

Halaber, 1983an Bizkai osoan baina bereziki Bilbon izandako uholde larriak aipatu behar dira. Hildako eta kalte material ugari sortu zituztenak. Bilboko Alde Zaharra oso kalteturik gertatu zen. Baina askok diote uholde horiek izan zirela Bilboren eraberritzea hastea ahalbidetu zutenak, pixkanaka eraikinak berritzen joan zirelako eta nolabaiteko «erreakzio» edo erantzun bat gertatzea posible egin zutelako. Iñaki Barrenetxea, Bilboko udaletxean egon zen bolondresen kuadrilak antolatzen eta Zazpi Kaleak suspertzeko asmoarekin S.C. Casco Viejo txirrindulari elkartea sortu zuen. Hurrengo lau hamarkadetan elkarteko lehendakaria izan zen eta Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma antolatu zuen.

Aldi berean, krisialdietan normalean gertatu bezala, eztanda kulturala gertatu zen hirian. Bereziki, Euskal Rock Erradikalak astindu zituen bazterrak, eta bertako taldeak izan ziren Vulpess eta M.C.D.. Eraikin bat okupatu zuten Zazpi Kaleetan halaber, gaztetxe moduan, Loteria kalean. Punk eta rock enbataren erdian, bestelako musika taldeak zebiltzan, adibidez Doctor Deseo, edo aurretik arrakasta lortua zuen Mocedades. La Otxoa kabaret giroa ezarri zuen hirian ere bai, bestela. Aste Nagusiaren sorrera ere urte hauetan izan zen.

Honek guztiak bat egin zuen, kirol arloan, Athletic Club Bilbaok edukitako bolada historikorik hoberenetarikoarekin, 2 Liga eta Kopa 1 irabaziz.

Berritzea eta azken urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bilboren berritzea»
On Diego Lopez Haroko kale nagusia edo Etorbide Nagusia.

Eraberritzeko proiektuak dozenaka dira Bilbo guztian. 1995eko Metro berria, Loiuko aireportua, Guggenheim Museoa (1997), Euskalduna jauregia... Nazioarteko hainbat arkitekto kontratatuta eta Guggenheim Museoaren mundu famaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta gehiago dauka herri turistiko baten antza, antzinako itxura industriala atzean utzita.

Isozaki Atea.

Horrez gain, gune degradatuak berreskuratzen ari dira, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko esaterako. Etxebizitza berriak eraiki dira, zaharren ordez, eta jarduera kulturalak sustatu, ingurune "bohemio" bat eratu nahian. Bilboko alderdi horiek berritzeko lanak 1998an hasi zirenean, etxebizitza askok ez zeukaten ez komunik ezta ur berorik ere.

Abandoibarreko gunea eraberritzeko lanetan ari dira orain, eta errekaren inguruan lehen industrialak ziren lurrak biztanleriarentzat berreskuratzen. Uribitarten Arata Isozaki arkitekto japoniarrak bi dorre eraiki ditu, Isozaki Atea. Eta Abandoibarean César Pellik 165 metroko dorre bat egin du, Iberdrola argindar konpainiarentzat: Iberdrola dorrea.

Etorkizunera begira hainbat erronkari aurre egin beharko dio Bilbok. Leku faltaren arazoa gero eta handiagoa da, eta horrekin batera etxebizitzen prezioa goraka doa. Bilbok hazteko daukan aukera bakarra antzinako gune industrial zaharkituak eraberritzea da. Horretarako, udalak bi gune industrial berreskuratzeko planak egin ditu, Olabeaga eta Zorrotzaurre. Garrantzitsuena Zorrotzaurre auzo berria izango da, 5.300 etxebizitza berrirekin. Hamabost urteko epean 10.000 etxebizitzatik gora eraikiko dira, horietako asko babes ofizialekoak.

Aldiz, 2013ko irailaren 16an San Mames Barria futbol estadioa inauguratu zen, aurreko Bilboko Athletic Klubaren San Mames estadio mitiko eta erautsi berria ordezkatuz, 2015eko udaberrian eraikin osoa amaitua egongo delarik.

Sakontzeko, irakurri: «Demografia Bilbon»
Bilboko auzoetako biztanleria, 2021ean.

Bilboko gizarte egituran aldaketa ugari egon dira azken bi mendeotan, industriaren muina izatetik zerbitzuetan zentraturiko gizartea izatera igaro da. Bilbok gaur egun 342.484 biztanle dauzka, 2023ko urtarrileko datuen arabera.[21] 1980 inguruan biztanleriak mailarik gorena jo zuen, 430.000 biztanle inguru[22], baina orduz geroztik beherantz egin du etengabe. Hala ere, oraindik ere Euskal Herriko hiririk handiena izaten jarraitzen du.

XX. mende osoan zehar Bilbora eta inguruko herrietara milaka eta milaka etorkin hurbildu ziren, bai Bizkaitik bai Espainiako hainbat tokitatik bizi-maila hobearen bila. Hori dela eta, biztanleriaren hazkunde oso handia izan zen mendean zehar. Bi hazkunde garai bereiz daitezke: bata, Gerra Zibilaren aurretik, eta bestea, horren ondoren [23].

1970etik aurrera, ordea, krisialdia zabaldu zen hirian, Industriaren gainbeherak eta ingurunearen andeatzeak biztanlerian kontra egin zuten. Aurretik milaka pertsona etorri bezala, orduan milaka pertsona izan ziren Bilbo utzi zutenak;. askok bila joan ziren lan aukerak desagertu zirela ikusita, beren sorterrietara bueltatzea erabaki baitzuten edo periferiako herrietara jo baitzuten[24].

2000ko hamarkadan mundu osotik Euskal Herrira etorritako milaka etorkinek biztanleria galera eten egin zuten, eta, ondorioz, hiriko biztanleria 355.000 biztanle ingurutan egonkortu zen.[22]

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

1887tik 1900ra arteko hazkundean kontuan hartu behar da Abando batu zitzaiola Bilbori. Antzeko zerbait gertatu zen 1940tik aurrera: Erandio, Deustu eta Begoña erantsi zitzaizkion. 1970ean, berriz, Derio, Loiu, Sondika eta Zamudio batu zitzaizkion. Azkenik, 1991eko erroldatik aurrera ez dira kontuan hartzen Derio, Erandio, Loiu, Sondika eta Zamudio.[25]

XXI. mendeko immigrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendeko lehen hamarkadan, globalizazio prozesuaren markoan, Espainiaz besteko immigrazioa agertu zen Bilbon. 2005ean 20.308 immigrante zeuden Bilbon, biztanleriaren ia % 6; mende honetako lehen hamarkadan atzerritarren kopurua Bilbon bederatzi aldiz handitu zen.[26] Immigrazio horrek ez zuen biztanleriaren hazkunderik eragin, ordezkatze prozesu bat gertatu baitzen: etorkin berri horiek Bilbotik krisialdiaren eraginez beste herri eta eskualde batzuetara alde egin zuen jendea ordezkatu zuen. Esate baterako, 2008-2009 urteen artean gertatzen dira migrazio-prozesu handienak eta 2022an heldu zen immigrazio tasa bere gorenera [27].

Hala ere, Bilbok ez zituen beste hiri batzuek beste etorkin erakarri. Batetik, hiriak ez zuelako eskaintzen etxebizitza-prezio merkerik horretarako, eta bestetik, hirian, Bizkaian, oro har, ez zeudelako langile hauek nagusiki baliatzen zituzten lanbideak: nekazaritzakoak edo lehen sektorekoak eta eraikuntzakoak.

Biztanleriaren egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
INEko (Forociudad) datuak; elaborazio propioa.

Denbora tarte txiki batean trantsizio demografikoaren eraginak sumatu dira Bilboko biztanleriaren egituran. Egun, hiriaren biztanleria piramideak forma errezesiboa hartzen du, jaiotzak zahartzen ari den jendea ordezkatzeko aski ez direla adierazten duena. Halaber, bizitza itxaropen luzea dagoela ikusten da, 85 urtetik gorako populazioak oso proportzio adierazgarria duelako. Helduak, grafikoaren erdialdean kokatzen direnak, populazio talderik handiena dira; baby boom delako garaiaren emaitza.

Sexu arrazoiari erreparatzen badiogu, lehen bost bizitza urteetan 106,65 da eta ehunetik gora mantentzen da 40-45 tartera arte. Datu hau bereziki esanguratsua da, gizonezkoen kopurua jaiotzezko sexu arrazoiaren arabera mantentzen dela erakusten baitu, aurreko garaietan ez bezala, non gizonezkoen hilkortasuna handia zen behin haurtzaroa gaindituta. Antzinako datuekiko gizonen bizitza-itxaropen handituak patroi kulturalen eta ohituren aldaketen berri eman lezake; izan ere, grafikoan bertan islatzen den bezala, 65 urtetik gorakoen artean sexu arrazoiak gizonezkoen kopurua txikiagoa dela adierazten du. [22]

Bilboren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektoreari dagokio gaur egun, hau da, zerbitzuen sektoreari. Orain dela gutxi arte, hala ere, industria izan da hirian langile gehien hartu dituena. Meatzaritza, metalurgia eta portuko merkataritzarekin loturiko jarduerak izan ziren garrantzitsuenak Bilbon. Hiria sortu zenetik itsas merkataritzak garrantzi handia izan zuen. Horrek ontzigintza bultzatu zuen.

Industria gehienak Ibaizabal ibaiaren bi bazterretan ezarri ziren, horrez gain, hiriko beste hainbat gunetan, tailerrak eta bestelako industria txikiak ezarri ziren, esaterako, Deustuko Doneperiagan, Ametzolan, Basurtun... 1970eko hamarkadako krisialdiaren ostean ordea, enpresa horietako askok porrot egin zuten. Langabeziak gora egin zuen nabarmen, eta 1990erako % 25 ingurura igo zen.

Iberdrola dorrea eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Ordutik, hiriaren egoera hobetu eta jarduera ekonomiko berriak topatzeko ahalegina egin du udalak. Bilbo zerbitzu-hiri bilakatu da, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaltzeak turismoa bultzatu du, eta horrekin batera, hotel eta jatetxe ugari zabaldu dira. 1992an hirian hiru izarretik gorako 11 hotel zeuden; gaur egun, berriz, 21 hotel dira maila horretatik gora daudenak. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gorak egiten dute lan hotel horietan, eta beste hainbestek turismoarekin lotutako gainontzeko jardueretan.

Gaur egun, Bilboko langabezi tasa Euskal Autonomia Erkidegoaren batezbestekoaren gainetik dago. Hiriak eta Bilbo Handiak zeukaten industriarekiko menpekotasunak 1970eko hamarkadan hasitako krisialdi ekonomikoak eragin handiagoa izatea ekarri zuen. Horrela, 2005. urtearen amaieran, 15.688 langabetu zeuden hirian (urte hasieran kopuru hori 15.227koa zen).

Langabeziaren eragina nabarmenagoa da emakumeengan, lurraldeko beste leku gehienetan gertatu bezala: 8.654 emakume eta 7.034 gizon langabetu.

Langabezia adinaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • <20 urte: 238 langabetu;
  • 20-24 urte: 1.068 langabetu;
  • 25-54 urte: 11.415 langabetu;
  • >54 urte: 2.967 langabetu.

Politika eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bilbon», «Bilboko alkateen zerrenda» eta «Bilboko Udala»

Juan Mari Aburto (EAJ) da Bilboko alkatea 2015eko ekainaren 13tik, Ibon Aresoren (EAJ) agintaldiaren ondotik. Aburtok alkatetza lortu zuen EAJ eta PSE-EEren baiezko botoei esker.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13 / 29
63.637 (% 39,32)
14 / 29
71.822 (% 43,07)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 29
19.344 (% 11,95)
5 / 29
26.783 (% 16,06)
Euskal Herria Bildu
4 / 29
22.705 (% 14,03)
4 / 29
25.138 (% 15,08)
Alderdi Popularra (PP)
4 / 29
19.185 (% 11,85)
3 / 29
15.441 (% 9,26)
Udalberri -> Ahal Dugu
2 / 29
13.790 (% 8,52)
3 / 29
17.661 (% 10,59)
Ganemos
2 / 29
10.471 (% 6,47)
0 / 29
376 (% 0,23)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Hauek izan dira Bilboko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[28]
Jon Castañares Larreategi 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Robles Kanibe 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Gorordo Bilbao 1987 1990 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesús María Duñabeitia Vidal 1990 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Josu Ortuondo Larrea 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Josu Ortuondo Larrea 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Azkuna Urreta 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Azkuna Urreta 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Azkuna Urreta 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Azkuna Urreta 2011 2014 b Euzko Alderdi Jeltzalea
Ibon Areso Mendiguren 2014 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Mari Aburto Rike 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Mari Aburto Rike 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2014. urtean Iñaki Azkuna Urreta zendu zen.

Hiriko bi aldeak batzen dituzten 14 zubi dauzka Bilbok. Eraiki den azkena Frank Gehry zubia da.

Zubizuri
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Ibaizabalgo itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Ezkerraldea eta Eskuinaldea azpieskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru komunikatzen du. Geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.

Metroa 1995ean hasi zen abian. Gaur egun 51,65 kilometroko luzera eta 92 sarbide dauka, 48 geltokitan banatuta; geltoki horietatik 32 lurrazpikoak dira. Sareak hiru linea ditu: alde batetik 1. linea (Etxebarri – Plentzia) eta 2. linea (Basauri – Kabiezes) Y itxurako ibilbidearekin itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte amankomun batean batzen dira, San Ignazioko geltokian. Geltoki horretatik Etxebarriko geltoki arte bi lineak batera doaz. Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, 2. lineak baino ez du egiten. Bestalde, 2. linearen mendebaldean Mamarigako anezka dago Santurtzi eta Mamariga geltokien artean. Azkenik, 3. linea (Kukullaga – Matiko) Bilboko iparraldeko auzo garaiak lotzen ditu, eta Zazpikaleetako geltokian hiru lineen arteko lotura dagoela.

2016. urtean Metroak 87.105.288 bidaiari garraiatu zituen.[29] Horrek esan nahi du estatu osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.

Etorkizunean 4. linea eta 5. lineak ere sarearen zati izango dira, 2008ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz plazaratu zituela linea hauen eraikitze asmoak.

Abandoko geltokia
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»
Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»
Renferen trena, Olabeagatik San Mamesera

Aldirietako zerbitzua bi konpainiak eskaintzen dute. Batetik, Espainiar Estatuaren menpe dagoen Renfe Operadora enpresa, Renfe Aldiriak eta Renfe Feve marka komertzialen bitartez. Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Eusko Trenbideak enpresa, Euskotren Trena markaren bidez.

Renfeko aldirien sareak hiru linea dauzka:

Euskotren Trenak lau linea ustiatzen ditu:

  • E1 Bilbo – Donostia (Matiko – Amara) eta E1 linearen parte den 1D Durangaldea linea (Matiko – Traña),
  • E3 Txorierri (Kukullaga – Lezama),
  • E4 Urdaibai (Atxuri – Bermeo),
  • L3 Bilboko metroaren 3. linea (Kukullaga – Matiko).

Renfe Fevek lau linea ustiatzen ditu:

  • C1f (Bilbo-Concordia – La Calzada),
  • R3b (Bilbo-Concordia – Karrantza),
  • R3 (Bilbo-Concordia – Santander),
  • R4 (Bilbo-Concordia – León).
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko tranbia»
Bilboko tranbia, Abandoibarrean.

Tranbia betidanik izan da Bilboren parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik, XX. mendearen erdialdean, kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean, berriz, berreskuratu egin zen zerbitzua.

Gaur egungo Bilboko tranbia Eusko Trenbideak sozietateak ustiatzen du, Euskotren Tranbia markarekin, eta Atxuri eta La Casilla lotzen ditu, 14 geltokidun linearekin.

Bilbobus hiri-barruko zerbitzuak 43 linea ditu guztira. Horietatik 8 gautxoriak dira, ostiral eta larunbat gauetan baino ez direnak eskaintzen, eta beste linea bat berezia da eta soilik ibiltzen da Bilbao Arena pabilioian ekitaldiak eskaintzen direnean.

Herrialde mailan, Bizkaibus zerbitzuak 122 linea ditu, gehienak Bilbo eta herrialdeko gainontzeko udalerriak lotzen dituztenak.

Sakontzeko, irakurri: «Artxandako funikularra»

Campo Volantin eta Artxanda mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo. 1915eko urriaren 7an Artxandako funikularrak lehenengo bidaia egin zuen, Gazteleku auzoa Artxanda mendiarekin lotu zuena.

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko igogailuak»

Azken urteotan Udalak hainbat igogailu eraiki ditu, gehien bat auzo garaietan irisgarritasuna hobetzeko. Horien jabetza eta kudeaketa Artxandako Funikularra S.A. udal enpresarena da. 2018ko abenduaren 1.tik Udalaren menpeko igogailuak 24 orduz daude zerbitzuan.[30] Udal igogailuez gain, Euskal Trenbide Sareak Euskotrenen geltokiei lotutako bi igogailu kudeatzen ditu: Zumalakarregikoa eta Matikokoa, Uribarriko eta Matikoko geltokiei lotutakoak, hurrenez hurren. Metro Bilbao S.A. enpresa publikoak, bestalde, Zazpikaleetako geltokian dagoen Mallonako igogailua kudeatzen du. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Begoñako igogailua zerbitzuz kanpo dago. Azkenik, enpresa pribatuek kudeatutako igogailu bakarra dago, Solokoetxekoa, alegia.

Igogailua Geralekuak Mota Irekiera Jabetza
Solokoetxe Iturribide kalea – Solokoetxe kalea Bertikala 1935/06/22[31] Ascensores de Solocoeche, S.A.
Begoña Itxaropena kalea – Etxebarria parkea Bertikala 1947

2014/07/08an itxita

Eusko Jaurlaritza
Salbe (2 igogailu) Unibertsitateen etorbideaSalbe zubia Bertikala 1972/01/09 Artxandako Funikularra, S.A.
Zazpikaleak (Mallona) Zazpikaleetako geltokia (Unamuno sarbidetik) – Mallona zeharkalea Bertikala 1995/11/11 Metro Bilbao S.A.
Zumalakarregi Zumalakarregi – Harritxo Bertikala 2000[32] Artxandako Funikularra, S.A.
2019ko martxoaren 5a arte Euskal Trenbide Sarea[33]
Pedro Arrupe zubia Unibertsitateen etorbideaDeustuko Unibertsitatea Bertikala 2003/03[34] Artxandako Funikularra, S.A.
Prim (2 igogailu) Prim kalea – Jose Miguel de Barandiaran Ayerbe Makurra 2004/09/13[35] Artxandako Funikularra, S.A.
Betolatza Ingurubidea errepidea – Betolatza Bertikala 2007/10/30[36] Artxandako Funikularra, S.A.
Ametzola Trenbideko etorbidea – Padurako Gudua Bertikala 2008/02/11[37] Artxandako Funikularra, S.A.
Bizikidetasun plaza-Isozaki Bizikidetasun plaza – Mazarredo Bertikala 2009/02/16[38] Artxandako Funikularra, S.A.
Uretamendi Leon de Uruñuela – Ingurubidea errepidea Bertikala 2009/04/03[39] Artxandako Funikularra, S.A.
Zurbaranbarri Iturriondo plaza – Begoñako Andramari auzoa – Zurbaranbarri auzoa Makurra 2010/06/25[40] Artxandako Funikularra, S.A.
Errekalde plaza Errekalde plaza – Artazubekoa Bertikala 2010/09/27[41] Artxandako Funikularra, S.A.
Mazarredo Abandoibarra – Mazarredo Bertikala 2011/03/21[42] Artxandako Funikularra, S.A.
Iturribide zeharkalea Iturribide zeharkalea – Maristak Bertikala 2011/05/26[43] Artxandako Funikularra, S.A.
Tutulu Tutulu – Bakio Bertikala 2011/07/14[44] Artxandako Funikularra, S.A.
Prim Dolaretxe Tomas Meabe plaza – Dolaretxe Bertikala 2011/09/30[45] Artxandako Funikularra, S.A.
Bilboko Begiratokia Maurice Ravel etorbidea – Etxezuri Bertikala 2014/02/12[46] Artxandako Funikularra, S.A.
Funikularreko plaza Funikularreko plaza – Moraza plaza Bertikala 2014/05/15[47] Artxandako Funikularra, S.A.
Otxarkoagako anbulatorioa Zizeruena – Ugarte plaza Bertikala 2014/06/20[46] Artxandako Funikularra, S.A.
Basurtubekoa (2 igogailu) Basurtubekoa – Bentazarra pasabidea Bertikala 2015/01/02[48] Artxandako Funikularra, S.A.
Iturribide-Zabalbide Iturribide kalea 91 – Iturribide kalea 93 – Zabalbide kalea 41-43 Makurra 2015/05/15[49] Artxandako Funikularra, S.A.
Zazpilanda Ikastalde – Bidegain – Zazpilanda Makurra 2015/06/26[50] Artxandako Funikularra, S.A.
Arangoiti Ramón y Cajal kalea – Elorriaga mendia – Garro baserria – Arane kalea Makurra 2016/07/07[51] Artxandako Funikularra, S.A.
Zorrotza Usanditzaga musikaria – Ikastalde Bertikala 2016/01/22[52] Artxandako Funikularra, S.A.
Matiko Tiboli kalea – Matikoko geltokia Bertikala 2016/06/10[53] Euskal Trenbide Sarea
Luzarra-Deustu Luzarra kalea – Ramón y Cajal kalea Bertikala 2016/12/05[54] Artxandako Funikularra, S.A.
Atxuri Enkarnazio parkea – Begoñako errepublika Bertikala 2016/12/07[55] Artxandako Funikularra, S.A.
Gordoniz (2 igogailu) Diaz Emparanza doktorea kalea – Gordoniz kalea Bertikala 2016/12/23[56] Artxandako Funikularra, S.A.
Jardintxikerra Jardintxikerra kalea – Elexabarri kalea Bertikala 2016/12/23[56] Artxandako Funikularra, S.A.
Ollerietagoiena Atxuri – Ollerietagoiena Makurra 2017/03/02[57] Artxandako Funikularra, S.A.
Uribarri "C" Zeharkalea (2 igogailu) Uribarri «C» zeharkalea – Maurice Ravel Bertikala 2017/06/07[58] Artxandako Funikularra, S.A.
George Steer-Atxuri (2 igogailu) Enkarnazio plaza – George Steer kalea Bertikala 2017/10/25[59] Artxandako Funikularra, S.A.
Basobidea Basobidea – Zabalbide kalea Bertikala 2018/11/12[60] Artxandako Funikularra, S.A.
Laurencin Markesa (2 igogailu) Cocherito de Bilbao kalea – Anselmo Guinea margolaria kalea – Haurtzaindegia – Iturriaga kalea Makurra 2018/12/12[61] Artxandako Funikularra, S.A.
Miribilla Askatasuna kalea – Juan Carlos de Gortazar kalea Makurra 2018/12/18[62] Artxandako Funikularra, S.A.
Tiboli Tiboli kalea – Damián González maisua kalea Bertikala Eraikitzen[63] Artxandako Funikularra, S.A.
Maurice Ravel Damián González maisua kalea – Loruri etxaldea – Maurice Ravel etorbidea Bertikala Eraikitzen[63] Artxandako Funikularra, S.A.
Abasolo Etxezuri – Abasolo Bertikala Eraikitzen[63] Artxandako Funikularra, S.A.
Urgozo - Montevideo (2 igogailu) Urgozo kalea – Montevideo etorbidea Bertikala Lizitatzen[64] Artxandako Funikularra, S.A.
Zabala Bruno Mauricio Zabala kalea 35 – Bruno Mauricio Zabala kalea 37 – Tenor Constantino kalea Bertikala Lizitatzen[64] Artxandako Funikularra, S.A.
Basurtu Montevideo etorbidea – Basurtu Kastrexana errepidea Bertikala Lizitatzen[64] Artxandako Funikularra, S.A.
Sakontzeko, irakurri: «Bilbaobizi»

2018ko urriaren 27an Bilbaobizi Bilboko Udalaren bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa sortu zen, aurretik martxan zegoen Bilbonbizi zerbitzua ordeztuz. Zerbitzua 24 ordutan erabilgarri da eta pedalei eragiteko laguntza sistemaz hornituta dauden 450 bizikletaz osatzen da, 40 geltokitan banatuta.

Euskal Irrati Telebistaren egoitza, Basurtu auzoan.

Prentsa idatzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedapen handieneko tokiko, herrialdeko, nazio eta nazioarteko egunkariak eskuratu daitezke hirian, eta horietariko batzuk tokiko informazioa ere eskaintzen dute. Salduenak tokiko argitalpenak dituzten lau egunkari dira: El Correo, Deia, Gara eta Berria. Horietatik El Correo eta Deia ia osorik gaztelaniaz idatzitakoak dira eta Bilbon argitaratzen dira; Gara elebiduna da eta Berria euskaraz baino ez dago idatzita.

Udal mailan, Bilboko Udalak Bilbao Aldizkaria argitaratzen du hilero. Auzo aldizkarien artean, berriz, «Berton» (Mahatserri), «Prest!» (Deustu) eta «Zorrotz-Morrotz» (Zorrotza) ditugu, denak osorik euskaraz idatziak.

Hirian tokiko eta Estatu mailako irrati kate nagusi guztiak entzun daitezke, eta horietariko batzuk tokiko berriak eskaintzeko deskonexioak eskaintzen dituzte, hala nola Radio Nacional de España, Radio Bilbao Cadena SER, Onda Cero, COPE edota Onda Vasca Irratia. Bestalde, Euskal Irrati Telebistaren taldeko kateak ere entzun daitezke: Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea eta EiTB Musika, Radio Euskadi Bilbotik igortzen dela. Tokiko irrati kate txikiagoak ere badira, adibidez, Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratia, euskarazkoak eta Bilbotik herrialde osorako igortzen dutenak. Musikari lotutako Estatu mailako kateak ere entzun daitezke.

Lurreko Telebista Digitala (LTD) martxan jartzearekin batera Bilbon ikus daitezken telebista kate kopurua handitu zen, bai kate orokorrei zein tematikoei dagokienez, doakoak zein ordainpekoak.​ Euskal Irrati Telebistak Bilbon du egoitza nagusia, Bami eraikinean, alegia. Radiotelevisión Españolak hirian du Euskal Autonomia Erkidegoko herrialdeko zentroetariko bat. Tokiko kateei dagokienez Bilbotik igortzen dira TeleBilbao eta Hamaika Telebista, gazteleraz eta euskaraz hurrenez hurren.

Udalaren web orrialdean informazio instituzionala eskaintzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko euskera»
Bilboko Karmele Kortajarena hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[65][66] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko. Bilboko euskararen testigantza bakarrenetako bat.

Hiriko bertako hizkera jatorrizkoa mendebaleko euskararen aldaera bat da, oraindik ere Mahatserrian, Errekaldeko mendialdean eta Buian bizirik dagoena. Bilboko euskara mendebaldeko hizkeraren barnean dagoen sartaldeko hizkeran dago katalogatuta, zehatzago Nerbioi Ibarreko euskaran.[67][68]

« Bilboko hiria Begoñako elizateko errebal batean sortu zen 1.300. urtean, eta portuko jarduerari zegokion giro eleaniztasunaren gainetik, euskarak bizi-bizirik iraun zuen bilbotarren ahoan, harik eta XIX. mende amaieraz geroko immigrazioaren ondorioz, gaztelania nagusitzen hasi zen arte. [...] Duela 37 urte, Korrikaren lehen edizioa egin zenean, Bilboko biztanleen %6,4 baino ez ziren euskaldunak, eta gaur egun portzentaje hori ia-ia laukoiztu egin da.

[...] Duela 37 urte, euskara hilzoritik atera eta hizkuntzaren ezagutza zabaltzea zen helburu nagusia; orain, ezagutzatik erabilerarako saltoa egin behar dugu euskarak hizkuntza bizia izaten jarrai dezan.

»

Juan Mari Aburto (2017-06-06)[69]


2006ko erroldako datuen arabera, biztanleen % 24,20 ziren euskaldunak. 2001eko datuen arabera, berriz, % 15,32 ziren euskaldunak. Euskaraz hitz egiteko gaitasuna asko handitu da hirian azken urteotan, euskarazko hezkuntza zabalduz joan den heinean. 1981ean % 6,38 baino ez zen euskaraz zekiten pertsonen ehunekoa. Dena den, adina zein den, alde handiak daude, 15 urtetik beherako gaztetxoen artean euskaldunen kopurua % 40 ingurukoa da, baina 40 eta 60 urte bitarteko euskaldunena ez da % 5 ere.

Euskararen jakintza maila
2001eko ikerlana
2006ko errolda
Elebidunak(1)
51.302
83.354
Elebidun hartzaileak(2)
71.189
82.339
Erdaldun elebakarrak(3)
212.485
177.379

(1) Euskaraz ondo hitz egin eta ulertzen dutenak.

(2) Euskaraz nekez ulertu eta nekez hitz egiten dutenak.

(3) Euskaraz batere ulertu ez eta hitz egiten ez dutenak.

Biztanleria, ama-hizkuntzaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gaztelania: 304.443 lagun
  • Euskara: 15.303 lagun
  • Euskara eta gaztelania: 8.353 lagun
  • Besterik: 6.877 lagun

Euskara elkarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko euskara elkarteak hauek dira:

Urtean zehar ekitaldi kultural ugari antolatzen dira Bilbon. Horrez gain, hainbat antzoki daude hirian, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Ayala antzokia esaterako.

Arriaga antzokia, Areatzako zubiaren ondoan
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko idazleen zerrenda» eta «Bilbo literaturan»

Gabriel Aresti idazlea eta poeta XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.

Xabier Kintana (1946-). euskaltzaina eta poliglotak hainbat liburu idatzi eta itzuli ditu. Bilbok euskararen garapenean izan duen garrantzia izan zen Euskaltzaindian sartzeko bere hitzaldiko gaia ("Bilbao, euskararen bizitzan. Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia", 1994)[70]

Aipatzekoak dira euskarazko beste idazle garaikide hauek: Manu Ertzilla (1953), Luigi Anselmi (1954), Andres Urrutia (1954-). Juan Ramon Madariaga (1962-). Paddy Rekalde (1964-). Lutxo Egia (1969-). Goizalde Landabaso (1970-). Asel Luzarraga (1971-). David Tijero (1974-). Urtzi Urrutikoetxea (1977-)...

Miguel Unamuno bilbotarra gaztelaniazko literaturaren idazle nagusien artean egon zen XX. mendearen lehenengo herenean. Blas Otero, bestela, nabarmendu zen erdal poeten artean XX. mendearen bigarren erdialdean. Garai hartan, euskarazko poeta nagusia Gabriel Aresti izan zen.

Idazle garaikideen artean, Elias Amezaga, Ramiro Pinilla, Fernando Marías, Juan Bas, Jon Juaristi, Manu Ertzilla, Espido Freire eta Lutxo Egia nabarmentzekoak dira.

Bilbon guztira sei museo daude, egin den azkena, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoa. Unamuno plazan, zientzia gaiak jorratuko dituen museo baten proiektua darabil esku artean Bilboko udalak.

Guggenheim Bilbao Museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Guggenheim Bilbao Museoa»
Bilboko Guggenheim museoa

1997. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu. Bai kanpokoak bai Euskal Herrikoak bertakoak ere. Txillida eta Oteizaren lanak erakutsi izan dira museoan. Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistak bisitatu dute museoa, hiriaren ikur berria bihurtuz. 2005. urtean 900.000 bisitari izan zituen.

Arte Ederretako Museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Arte Eder Museoa»

1945. urtean zabaldua, Bilbok estatu mailako arte eder museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin gehitu zaizkio museoari. Azken zabaltzea 2001. urtean egin zen.

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiekturen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.

Itsas Museoko garabia

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa»

Bilboren itsasoarekiko tradizioari lotuta, 2002. urtean Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa zabaldu zuten museoa, Euskalduna zubiaren azpialdean, Bilboko itsasadarraren mendebaldeko aldean. Museoak Bilboko itsasadarraren historia eta nabigazioan izandako berrikuntza eta tresnei buruzko informazioa eskaintzen du. Horrez gain, denbora baterako diren erakusketak ere izaten dira, esaterako 2005. urtean Titanic ontziari buruz eginiko erakusketa.

Beste museo batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian kirolean aritzeko instalazio ugari daude. Guztira sei kiroldegi daude auzoetan, Errekalden, Zorrotzan, San Ignazion, Deustun, Artxandan eta Txurdinagan. Zorrotzakoak eta Errekaldekoak atletismo pista bana daukate gainera. Bi frontoi ere badaude: Errekalde Zumarkaleko Club Deportivo frontoia eta Itxaropen kaleko frontoia. Era berean, 2011n Bizkaia frontoia inauguratu zuten Miribilla auzoan, eta kiroldegi eta saskibaloi-areto den konplexu bat ere dago leku horretan.

Hiriko kirol talde nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Mames futbol zelaia

San Mames futbol zelaian jokatzen du 1912. urteaz geroztik. Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da lehenengo mailan.

San Mames, 1982ko munduko txapelketarako berriztu zen.

2010 eta 2013. urteen artean, San Mames Barria futbol zelaia eraiki zen.

Txirrindularitza elkarte garrantzitsua izan da sortu zenetik. Alde Zaharreko Kriteriuma antolatzen hasi zen eta, urte batzuk geroago, Bilboko Aste Nagusiko Kriterium-a antolatu zuen elkarteak. Iñaki Barrenetxea Espiga eta beste pertsona batzuek sortu zuten Bilboko uholdeen ostean. Iñakik, 4 hamarkadetan lehendakaria izan zen hil zen arte. Gainera, Bizkaiko Federazioaren Lehendakaria ere izan zen. Bere semeak, Iñaki eta Asier taldean hasi ziren. Iñakik errepidean profesionala izan zen Bizkaiko txapelduna izan ostean. Asier, berriz, mendiko bizikletan aritu zen. Taldean, Unai Elorriaga txirrindulari profesionala ere hazi zen.

La Casillako udal kiroldegian jokatzen du. 2001. urtean sorturiko proiektua da. Aurrerago hirian Caja Bilbao saskibaloi taldea izan zen, baina arazo ekonomikoek desagerrarazi egin zuten. Normalean, La Casillako udal kiroldegian jokatzen du baina lantzean behin, BECen antolatzen dira partidak, Tau Baskonia edo Real Madril taldeen aurkako partidetan esaterako.

  • GSI Bilbao (areto futbol taldea).

1984ean Bilboko Aurrezki Kutxaren baitan sorturiko areto futbol taldea da. La Casillako udal kiroldegian jokatzen du.

Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jai egiten dira Bizkaiko hiriburuan.

Auzoetako jaiak:

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Done Jakue plaza

Hirian barreiatuta hainbat artelan dago, izan ere, bereziki azken urteetan hiriko plaza eta parkeetan eskulturak ezartzeko joera nagusitu da. Hiriko gune berrietan, Abandoibarra gunean esaterako, hamar eskulturatik gora jarri dira 2001. urtetik.

Bilboko Guggenheim museoa: Jeff Koons' Puppy

Horrez gain, hirian eraikin askok monumentu izendatuta daude, eta udalak babestuta. Oro har, XIX. mendean zehar egindako eraikinak dira, eta duten izaera bereziagatik udalak hainbat babes maila ezarri die, A, B eta C hizkiak erabilita. Babesturik dauden eraikinetako batzuk honakoak dira:

Bilbotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Bilbotar ospetsuak»

Bilbotar ospetsuen artean dira Juan Crisostomo Arriaga musikagilea; Miguel de Unamuno idazle eta filosofoa; Ramon Rubial politikaria; Pedro Arrupe eta Jon Sobrino jesuitak; Gabriel Aresti, Angela Figuera Aymerich eta Blas de Otero olerkariak; Xabier Kintana eta Andres Urrutia euskaltzainak; Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoa; Juanjo San Sebastian alpinista; Fernando Barrenetxea eta Sabin Arana Goiri politikariak; Natxo de Felipe, Anton Latxa, Kepa Junkera, Amaia Uranga, Naroa Gaintza eta Fito Cabrales musikariak; eta Alex de la Iglesia zinemagilea, beste hainbaten artean.

  • Txileko hiriburuan, Santiagon, San Miguel komunaren barruan bada auzo bat Bilbao izena duena.
  • Txileko Talca probintzian, Maule eskualdean, bada Constitución izeneko hiri bat. 1794an sortu zenean Villa de Nueva Bilbao de Gardoqui izena hartu zuen, harik eta 1828an, konstituzioa bertan sinatu zela eta, hiriari izena aldatu zioten arte. Hiri hartako armarriko goiko ezkerraldeko laurdena Bilboko armarria bera da oraindik.

Atzerriko diplomazia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdean dagoen atzerriko diplomazia gehiena Bilbon dago kokatuta. Halaber, Euskal Autonomia Erkidego osoko atzerriko diplomaziaren gehiengoa. Egun hirian dauden kontsulatuak honakoak dira:

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c Joxe Ramon Zubimendi: «Bilbo/Bilbao, Areatza/*Arenala», Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzua, 2012-09-05.
  5. Mikel Gorrotxategi Nieto. «Bilbo ala Bilbao».
  6. Ander Ros. «Bilbao idatzi beharko litzateke, nahiz eta Bilbo esan».
  7. Eustat. «Euskal AEko biztanleria lurralde-eremuaren arabera, sexuari eta aldaketen osagaiei jarraiki. 2023/01/01» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  8. Gómez Piñeiro, Francisco J., ed. (1979). Geografia de Euskal Herria. 2: Vizcaya / [Gómez Piñeiro, Francisco J.. ] Haranburu ISBN 978-84-7407-068-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  9. «Bilbao: el efecto Guggenheim» web.archive.org 2008-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  10. (Gaztelaniaz) ESPECIAL, ZIGOR ALDAMA ENVIADO. (2010-06-30). «Bilbao, un ejemplo urbanístico para el mundo» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  11. «World Mayor: The 2012 results» www.worldmayor.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  12. «Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk onena» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  13. a b Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
  14. Mitxelena, Koldo. (1983). Bilbo. Euskaltzaindiaren Toponimia Batzordea.
  15. (Gaztelaniaz) «Bilbao» Auñamendi Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  16. AEMET. Balio klimatologiko normalak. Bilbao Aeropuerto. (Noiz kontsultatua: 2013-08-21).
  17. Aena. Monthly Weather Averages for Bilbao Airport. (Noiz kontsultatua: 2010-10-20).
  18. AEMET. Muturreko balioak. Bilbao Aeropuerto. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  19. «Bilbaopedia - Gaikako Indizea» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  20. (Gaztelaniaz) eblancooliva. (2016-12-16). «BILBAO.» "otropunto" de vista sobre el territorio (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  21. «Resultado de búsquedas en el servidor» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  22. a b c «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  23. (Gaztelaniaz) Vázquez, Solange. (2019-12-04). «La 'avalancha' que dobló la población de Euskadi en la década de los 50» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  24. «BilbaoIzan, Hiribilduaren historia laburra» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  25. «Bilbaopedia - Anexiones territoriales» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  26. Bilboko Udala (2008): “Estudio y diagnóstico sobre la población extranjera residente en Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala” (11. orrialdea).
  27. «Migrazio mugimenduak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  28. «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  29. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-06-30).
  30. «Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDAL IGOGAILUAK GAU ETA EGUN EGONGO DIRA ZABALIK ABENDUAREN 1ETIK AURRERA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  31. (Ingelesez) Bilbaopedia - Ascensor de Solokoetxe. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  32. (Gaztelaniaz) El ascensor de Zumalakarregi dejará de ser de pago este año. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  33. Eusko Jaurlaritzak amaiera eman dio Zumalakarregiko igogailua bilboko udalari lagatzeko prozesua (Gobernu Bilera 2019-02-26). (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  34. Cinco años de paseos peatonales por la ribera de Abandoibarra. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  35. (Ingelesez) Bilbao | Ascensor de la Calle Prim (Sir Norman Foster) - SkyscraperCity. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  36. El ascensor de Betolaza se inauguró sin papeles en regla. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  37. (Gaztelaniaz) (PDF) [www.bilbaoria2000.org/ria2000/doc/rev_17/rev_17_03.pdf Bilbao Ría 2000 - Dos barrios enlazados. ].
  38. Un ascensor conecta Mazarredo con la plaza Convivencia -- Qué.es --. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  39. Entra en servicio un ascensor que conectará Rekalde con Uretamendi y Betolaza. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  40. Bravo, Unai. (2017-06-29). Transportesdeuskadi: Ascensor inclinado de Zurbaranbarri. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  41. Bilbao.eus, 07 Barrutia: Errekalde, Albisteak, Igogailu berri bat rekalde plaza eta artazubekoa, filomena baldezate eta xalbador auzoak lotzeko. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  42. (Gaztelaniaz) «Bilbao: un ascensor une Abandoibarra con Mazarredo, desde hoy» EITB 2011-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  43. Bilbao.eus, InfoBilbao, ITURRIBIDEKO PARTIKULARRA KALEAN JARRITAKO IGOGAILUAK ZAZPI KALEEN ETA SANTUTXUREN ARTEKO IRISGARRITASUNA HOBETZEN DU. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  44. Bilbao.eus, Albisteak, UDALAK URIBARRI GOIKOA AUZOKO IRISGARRITASUNA HOBETU DU TUTULU KALEAN IGOGAILUA INSTALATUZ. IGOGAILU HORREK 15 METRO INGURU IGOKO DITU. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  45. Bilbao.eus, , BIZKAIKO ARKEOLOGI MUSEOA ETA DOLARETXE LOTUKO DITUEN IGOGAILU PANORAMIKOA BIHAR JARRIKO DA MARTXAN. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  46. a b Artxandako Funikularra - Albisteak. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  47. (Gaztelaniaz) «Mañana se abre el nuevo ascensor de la Plaza del Funicular» Bilbao 2014-05-14 (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).[Betiko hautsitako esteka]
  48. Bilbao.eus, Albisteak, BASURTUKO IGOGAILU BERRIEK HOBETU EGINGO DUTE BASURTUBEKOAREN ETA BENTAZARRA PASABIDEAREN ARTEKO KONEXIOA. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  49. (Gaztelaniaz) «Un ascensor conecta ya Zabalbide e Iturribide» Bizkaia - El Correo.com 20150515222015 (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  50. Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK ZORROTZAKO GOIALDEA ETA AUZOKO BIHOTZA LOTZEN DITUEN IGOGAILUA MARTXAN JARRI DU. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  51. Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, HASI DA ZERBITZUA EMATEN ARANGOITIKO IGOGAILU BERRIA. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  52. (Gaztelaniaz) Un elevador facilita la vida a 2.500 vecinos en Zazpilanda. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  53. Irekia. Irekia - Zabaldu da jendearentzat Artasamina eta Tiboli kaleen arteko maila aldaketa gainditzen duen Matikoko igogailua. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  54. Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK DEUSTUKO IRISGARRITASUNA HOBETU DU LUZARRAKO IGOGAILUA ZERBITZUAN JARTZEAN. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  55. Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU ATXURIRI IRISGARRITASUN UNIBERTSALA EKARRIKO DION IGOGAILUETAKO BAT. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  56. a b Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK AMAITU DITU ERREKALDE ETA ERDIALDEA LOTZEKO LANAK. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  57. Bilbao.eus, Albisteak, BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU ATXURI ETA OLLERIETAGOIENA LOTUKO DITUEN IGOGAILU INKLINATUA. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  58. Fekoor. EL AYUNTAMIENTO INAUGURA LOS ASCENSORES DE URIBARRI. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  59. Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK ELEMENTU ELEKTROMEKANIKO BI INAUGURATU DITU ATXURIKO GEORGE STEER KALEAN ETA ENKARNAZIO PLAZAN. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  60. (Gaztelaniaz) «Bilbao conecta con un nuevo ascensor Atxuri y Solokoetxe. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  61. (Gaztelaniaz) «Dos nuevos ascensores conectan el polideportivo de Txurdinaga y Basarrate. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  62. (Gaztelaniaz) «Un nuevo ascensor mejorará la accesibilidad en el barrio de Miribilla. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  63. a b c Bilbao.eus, InfoBilbao, BILBOKO UDALAK IRISGARRITASUNA HOBETUKO DU URIBARRIN ETA LORURIN. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  64. a b c (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, InfoBilbao, Noticias, EL AYUNTAMIENTO DE BILBAO CONECTA CON ACCESIBILIDAD UNIVERSAL OLABEAGA Y LA AVENIDA MONTEVIDEO, Y ZABALA CON EL CENTRO» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  65. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  66. «Bilbon esnea saltzen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  67. «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  68. «Bilbo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  69. Aburto, Juan Mari. «Euskara, bilbotarren hizkuntza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  70. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  71. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-08-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo



Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found