Buriatia
Buriatia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Anthem of the Republic of Buryatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-BU | ||
Hiriburua | Ulan-Ude | ||
Head of the Republic of Buryatia (en) | Aleksey Tsydenov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°48′N 109°20′E / 53.8°N 109.33°E | ||
Azalera | 351.300 km² | ||
Mugakideak | Khövsgöl (en) , Bulgan Province (en) , Selenge Province (en) , Tuva, Irkutsk oblasta eta Zabaikalski kraia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 975.922 (2024) −9.509 (2021) | ||
Dentsitatea | 2,78 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Buriatera | ||
Ordu eremua | Irkutsk Time (en) , UTC+08:00 eta Asia/Irkutsk (en) | ||
Matrikula | 03 | ||
egov-buryatia.ru |
Buriatia edo Buriatiako Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Буря́тия, translit.: Respublika Buriatia; buriateraz: Буряад Улас, Buryaad Ulas) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki. Baikal aintziraren eta Jablonovy mendikatearen artean dago. Mongoliako errepublikak mugatzen du hegoaldetik. 351.300 km²ko eremua du eta 2010ean 972.021 biztanle zituen[2]. Hiriburua Ulan-Ude da.
Hiriburuaz gain, Babuxkin, Zakamensk, Kiakhta, Gusinooziorsk, Severobaikalsk dira hiri nagusiak[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buriatia Errusiaren mende egon zen XVII. mendetik aurrera. 1918an sobietar erregimena ezarri zen. Japoniarrek (1918) eta amerikarrek (1919) hartu zuten, baina boltxebikeek berreskuratu zuten 1920. urtean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buriatiako Errepublikak lurpeko aberastasun handiak ditu, burdina eta urrea, batez ere. Nekazaritzan laboreak, patata, azukre kanabera eta abere hazkuntza dira aipagarrienak. Metalurgia eta industria mekanikoa ere garrantzitsuak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Buriatia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |