Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Calar Altoko Behatokia

Koordenatuak: 37°13′25″N 2°32′46″W / 37.2236°N 2.5461°W / 37.2236; -2.5461
Wikipedia, Entziklopedia askea
Calar Altoko Behatokia
Unique Scientific and Technical Infrastructures
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
UdalerriaGérgal
Koordenatuak37°13′25″N 2°32′46″W / 37.2236°N 2.5461°W / 37.2236; -2.5461
Map
Altitudea2.168 m, itsas mailaren gainetik

Calar Altoko Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio de Calar Alto) Europa kontinental osoko behatoki astronomikorik handiena da. Filabres mendilerroko Calar Alto mendian dago, 2.168 metroko garaiera duen goi-ordokian.[1] 2019tik, bere izen ofiziala Andaluziako Zentro Astronomiko Hispanoa (gaztelaniaz: Centro Astronómico Hispano en Andalucía, CAHA) da. 2018ra arte, Zentro Astronomiko Hispano-Alemaniarra (gaztelaniaz: Centro Astronómico Hispano-Alemán; alemanez: Deutsch-Spanisches Astronomisches Zentrum) zen. Alemaniako eta Espainiako gobernuen arteko akordio baten ondoren 1973an sortu zuten. 2005. urtera arte behatokia Max-Planck Astronomiarako Institutuarena zen esklusiboki, eta astronomo espainiarrek behaketa-denboraren % 10 baino ez zuten eskura. Urte hartan Andaluziako Astrofisika Institutuak (CSIC erakundekoa) eta Max-Planck Astronomiarako Institutuak behatokia batera jarduteko akordio bat sinatu zuten, bakoitzak % 50eko proportzioan. 2019tik, bazkide alemaniarra irten eta Andaluziako Juntak erakundean sartu zenetik, behatokia % 100 espainiarra da ( % 50 CSIC, % 50 Andaluziako Junta).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]