Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Carmen Moreno Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Moreno Pérez

(2016)

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1993ko irailaren 27a - 1995eko urtarrilaren 30a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Moreno Pérez
JaiotzaCádiz1974ko martxoaren 12a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCádizko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, poeta eta editorea
Izengoitia(k)Carmen Moreno

Carmen Moreno (Cadiz, 1974ko martxoaren 12a) espainiar idazlea eta editorea da. Emakumearen eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defentsagatik nabarmentzen da haren lana, Más que morir (Madril, 2006) poemategian islatzen den bezala, bertan indarkeria matxistari aurre egiten dio bere narratibaren bidez.[1]

Moreno 1974an jaio zen, Andaluzian. Filologia Hispanikoan lizentziatua da Cadizeko Unibertsitatean, eta Kontabilitate eta Finantza Masterra du CSEGITen International Business Schoolen. Edizio Masterra ere egin du Salamancako Unibertsitatean.

1996an, Fernando Quiñones idazle cadiztarrarekin lan egin zuen Crónicas Yugoslavas eta Y al Sur, Jimena liburuetan. Urte horietan hainbat antologiatan kolaboratu zuen, baita Diario de Cádizen eta Cadena SER irratian ere. 2006an, Madrilera joan zen bizitzera, eta Berdintasun Ministeriorako kultura aholkulari teknikari lan egin zuen eta Fondo de Cultura Económica de España eta Hotel Papel argitaletxeentzat zuzentzaile ortotipografiko gisa. 2009an, Espainiako Telebistako Cifras y letras programako gidoilari lana egin zuen aldi baterako. 2009 eta 2010 urteen artean, Madrilgo Gazteriaren Institutuko (INJUVE) Kulturako Aholkulari Teknikari eta Revista de Letras argitalpenaren kolaboratzailea izan zen.[2]

2011n, Colaterales kaleratu zuen, irakurketa eta arteak sustatzeko plataforma herritarra Cadizen, eta Pay Pay kultur aretoan izan zuen egoitza.[3] 2014an, Cazador de Ratas (gerora Cazador bihurtua) argitaletxearen buru hasi zen.[4] Zigilu horrekin Ultratumba saria jaso zuen 2017an, beldurrezko eta gotiko generoan egindako apustu editorialagatik.[5]

Cadizeko Udalerako eta Cadizko Diputazio Probintzialerako irakurketa eta idazketa sustatzeko hainbat jardueratan ere parte hartu du. Erakunde honekin probintzia osoa zeharkatu zuen "Poeta hilen kluba" programarekin. [6]Gainera, Andaluziako Letren Zentroarekin (CAL) kolaboratu ohi du PoetiCAL bezalako programetan.[7]

LGTB+ kolektiboaren defendatzaile sutsu agertu da literaturan, kolektibo ahulenei ahotsa emanez. Hala, idazle zein argitaletxeen aldetik, matxismoaren aurkako borrokak bere lan-eremuan duen eraginaren ikuspegi gogor eta irmoa eskaintzen du, emakumeak lanen protagonista direla aldarrikatuz.[8]

Carmen Morenok egindako idazle ibilbidean sari eta aintzatespen nazionalak jaso ditu:

  • Fernando Quiñones Kontakizun Laburren Sari Nazionala (2001).
  • Andaluzia Gaztea Saria Arte modalitatean (2002).
  • Pilar Paz Pasamar Kontakizun Laburren Sari Nazionala (2004).
  • “Juan José Maroto” Oroimenezko Zezen Poesiaren Sari Nazionala (2004).
  • Fernando Quiñones Kontakizun Laburren Sari Nazionaleko 3. saria (2005).
  • “Ciudad de Torrevieja” Poesia Sari Nazionalaren 3. edizioa (2009).
  • Quevedoko Ordenaren Nazioarteko Poesia Saria (2009).[9]
  • Luis del Val Kontakizun Laburren Lehiaketako finalista. (2010).

Kontakizunak eta saiakerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tocando el cielo (Quorum, Cádiz, 2002)
  • El temor inevitable (Ediciones En Huida, Sevilla, 2015)
  • De lo urbano y lo divino (Ediciones EmeGé, Algeciras, 2016)
  • Sin habitación propia (Fundación Novoneyra, Santiago de Compostela, ensayo, 2016)
  • Plano Urbano (Quorum, Cádiz, 1996)
  • Sombra mía (Sevilla, 2000)
  • La Tregua de la piel (Diputación de Cádiz, Cádiz, 2004)
  • Asfalto Bíblico (Aristas de Cobre, Córdoba, 2002)
  • Más que morir (Madrid, 2006), en la que se enfrenta a la violencia machista desde sus letras.[1]
  • Como el agua a tu cuerpo (Vitruvio, Madrid, 2009)
  • Cuando dios se equivoca (EH Editores, Jerez de la Frontera, 2010)
  • Moscú entre clavículas (Madrid, 2012)
  • Relámpagos (LVR, Madrid, 2013)
  • Irremediablemente. Deconstrucción (Ediciones En Huida, Sevilla, 2014)
  • Los ojos de Sara (Editorial Conexión Gráfica, México, 2011)
  • Hypatia. La contadora de estrellas (Editorial Conexión Gráfica, México, 2011)

Ipuin ilustratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lightning P38 (Monderno Arte Zentroa, Madril, 2012)
  • Principito debe Morir (Sportula, Gijon, 2013)
  • Principito debe Morir birralgitalpena (Lapsus Calami, Madril, 2013)
  • Una última cuestión (Cazador de Ratas, Cadiz, 2015)
  • Sherlock Holmes y las sombras de Whitechapel (Vidriera Lizentziatua, 2016)
  • Mala sangre (Apache, 2017)
  • Principito debe morir a cómic, komikira egokitzapena. (Unibertso komikia, 2016)


Agertzen den antologiak

  • 11 inicial. Última poesía en Cádiz (Cádiz, 2002)
  • La mirada íntima (Jerez, 2003)
  • Ilimitada voz. Antología de poetas españolas 1940-2002 (Cádiz, 2003)
  • Reinas de Tarifa. Antología de poetas gaditanas actuales (Huelva, 2004)
  • El placer de la escritura o Nuevo Retablo de Maese Pedro (Cádiz, 2005)
  • Aquí y Ahora (Madrid, 2008)
  • Y para qué + poetas (Centro Andaluz de las Letras, Sevilla, 2010)
  • Blanco nuclear (Sial, Madrid, 2011)
  • Lunta ( Finlandian egindako antologia, 2012)
  • Nube (Ediciones Enhuida, Sevilla, 2013)
  • 13 Puñaladas (Cádiz, Dosmil Locos, 2013)
  • Más allá de Némesis (Sportula, Gijón, 2013)
  • Aventureros (Montevideo, 2015)
  • Historia de Mujeres (MAR Editorial, Madrid, 2015)
  • Lecciones de asesinos expertos (La Esfera Cultural, 2016)
  • Onírica. Hijos de Iquelo[10] (James Crawford Publishing, 2016. Digital)

Egindako antologiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • César Vallejoren antologia poetikoa (Vitruvio, 2010)
  • Mujeres que aman a mujeres (Vitruvio, 2012)
  • Salitre 15. Cadizko poesia berria (Ediciones En Huida, 2015)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]