Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Claudette Colvin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudette Colvin

nursing assistant (en) Itzuli

1969 - 2004
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaudette Colvin
JaiotzaMontgomery1939ko irailaren 5a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Talde etnikoaEstatubatuarra
afro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaWashington High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskubide zibilen aldeko ekintzailea eta unlicensed assistive personnel (en) Itzuli
KidetzaNAACP

Claudette Colvin (1939ko irailaren 5a) Alabamako emakume afro-amerikarra eta erizain erretiratua da.[1][2] Historialari batzuen iritziz, Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren aitzindaria da.

Colvin Booker T. Washington High School-eko ikaslea zen Montgomery konderrian (Alabama) 1955eko martxoaren 2an. Egun horretan, 15 urte zituela, uko egin zion eserlekua uzteari autobusean emakume zuri bati, eta atxilo hartu zuten horregatik.

Gertaera hura bederatzi hilabete lehenago jazo zen Rosa Parks-ena baino. Arrazoi berberagatik atxilotu zuten Parks 1955eko abenduaren 1ean,[3] baina hari gertatutakoak oihartzun eta eragin handiagoak izan zituen ondoren piztuko zen eskubide zibilen aldeko borrokan. Izan ere, Colvin haurdun geratu zen berehala[4] eta, ama gazte eta ezkongabea izanda, NAACP mugimenduak zalantzan jarri zuen haren izen ona sinbolo gisa erabiltzeko eskubide zibilen alde, eta Rosa Parks langile heldua hobetsi zuen zeregin horretarako.[5][6][7][7][4]

Geroago, Colvin New York-era aldatu zen, beste seme bat izan zuen[8] eta erizain gisa jardun zuen lanean zahar egoitza batean hogeita hamabost urte, harik eta 2004an erretiratu zen arte. Ez da inoiz ezkondu.

Colvin amerikar kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rita Dove poeta estatubatuarrak "Claudette Colvin lanera doa" poema idatzi zuen, On the Bus with Rosa Parks[9] liburuan argitaratua 1999an. John McCutcheon folk kantariak musikalizatu egin zuen poema hori.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Martin, Ruth E.. (2018). Colvin, Claudette. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  2. (Ingelesez) Gordon, Ann D.. (1998). «Women's Struggle for Equality: The First Phase, 1828-1876 (review)» Civil War History 44 (2): 152–153.  doi:10.1353/cwh.1998.0012. ISSN 1533-6271. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  3. (Ingelesez) Marchalonis, Shirley. (2019). «Women Writers and the Assumption of Authority:» In Her Own Voice (Routledge): 3–26. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  4. a b Kramer, Sina. (2017-09-21). «Critical Models: Antigone, Rosa Parks and Claudette Colvin» Oxford Scholarship Online  doi:10.1093/oso/9780190625986.003.0006. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  5. (Ingelesez) Hoose, Phillip. (2009). Claudette Colvin: Twice Towards Justice. Melanie Kroupa Books ISBN 978-1429948210..
  6. (Ingelesez) Younge, Gary. (2021). «Reflections from an Editor-at-large» Capitalism's Conscience (Pluto Press): 41–55. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  7. a b Winn, Allan Kendal, (born 19 March 1950), Director, 2003–March 2018, and Chief Executive Officer, 2015–March 2018, Brooklands Museum. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  8. Younge, Gary. (2021-04-20). «Reflections from an Editor-at-large» Capitalism's Conscience (Pluto Press): 41–55. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  9. Kramer, Sina. (2017-09-21). «Critical Models: Antigone, Rosa Parks and Claudette Colvin» Oxford Scholarship Online  doi:10.1093/oso/9780190625986.003.0006. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  10. Martin, Ruth E.. (2013-03-15). Colvin, Claudette. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]