Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Collybia cookei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Collybia cookei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaCollybia
Espeziea Collybia cookei
BasionimoaCollybia cirrhata var. cookei
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Collybia cookei Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus cirratus, Collybia cirrhata var. prolifera, Collybia cirrhata var. cookei (Basionimoa), Microcollybia cookei, Collybia tuberosa var. cookei.

Kapela: 2 eta 10 mm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, amaieran laua, gardentasunagatik ildaskatua, zuri-krema antzeko kolorekoa, titi ilunagoarekin.

Orriak: Itsatsiak, zabal, estuak, kapelaren kolorea baino apur bat argiagoa dute.

Hanka: Zilindrikoa, okre antzeko argi kolorekoa, goian loditua, kolore okre antzeko erdi lurperatutako esklerozio batetik hazten da.

Haragia: Urria, zurixka, usain eta zapore gutxirekin.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Cookei epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia tuberosa, Collybia cirrhata eta Dendrocollybia racemosa onddo txikien taldekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen basoetan. Urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  5. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  6. Collybia cookei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]