Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Cozzo Collura

Koordenatuak: 37°06′05″N 15°07′54″E / 37.101508°N 15.131536°E / 37.101508; 15.131536
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cozzo Collura
Cozzo Collura, Pozzo di San Paolo.
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSolarino
EskualdeaSolarino, Sirakusa Sizilia
Koordenatuak37°06′05″N 15°07′54″E / 37.101508°N 15.131536°E / 37.101508; 15.131536
Map
Historia
Garaia(k)K.a. IV.-III. mendekoa eta K.o. II. IV. mendekoa
KulturaCastelluccioko kultura
Indusketa
ZuzendariakPaolo Orsi
Bisitagarriabai

Cozzo Collura auzo bat da Solarino herritik 2 km-ra dagoena. Horren gune arkeologikoan bi periodo ezberdinetako materialak agertu dira (K.a. IV.-III. mendekoa eta K.o. II.-IV. mendekoa) baita Masseriako kokalekua ere, hau da, Sirakusaren aldean ohikoa zen XVI. mendeko herri arkitekturaren eredu bat, Platamon eta, geroago, Requesens edo Requisenz jauntxoen egoitza izan zena.

Paolo Orsik guneko lehenengo indusketak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieraren artean egin zituen. Horrek K.a. IV.-III. mendeko hilobiak aurkitu zituen baita material berriago (eskeleto bat eta Konstantinoren garaiko bi txanpon) hilobi batean. Horrek adierazten du tokian bizi izan zirela zela K.a. IV. mendetik K.o. XI. mendera arte.

Sirakusako Superintendentzia Arkeologikoak 1978an egindako indusketetan, zeramikazko buru bat topatu zuen, Demeter eta Kore jainkosen estilokoa, hots, K.a. IV.-III. mendeetan Sirakusan egiten zituztenen antzekoa[1]; K.a. IV. mendeko pintura beltzezko zeramika zatiak, eta Erromatar Aroko eta Erdi Aroko aurkikuntzak, esaterako, edalontzi-atalak, zeramikazko edukiontzi bat, eta burdinezko labana baten punta bat.

Hondakinen artean honako hauek aurkitu dira:

  • San Pabloren koba, berezko hipogeoa-barrunbea dena, 15 metro diametroko oinplano ia zirkularra eta 4 metro sakonera duena. Horren barruan, ur iturri txiki bat aurkitu zen, non kondairaren arabera, Giuseppe Pitrèren esanetan, San Pablok atsedena hartu baitzuen. Hor ere santuaren irudi bat aurkitu zen -gaur egun San Pablo apostoluaren eliza nagusian gordetzen da- kaiku bat, zurezko goilara bat eta eltze txiki bat.
  • San Pabloren putzua edo Elizaren putzua, hau 8 metro sakonera duen iturriko ur-putzu bat da, harri-horma batez zaindurik, marka batekin, herri-sinesmenen arabera San Pabloren aztarna zen[2]. Horren ondoan, kareharrizko bi bokle zulatu dira urez betetzeko animaliak edaten emateko. Kondairaren arabera, berriro, ura mirarigarria zen, inoz ez delako agortu[3]. Izatez, utzu horrek ez zuen bakarrik solarinotarrak hornitu 1927 arte, ur-sarea inauguratu zen urtean, baizik eta gaur indarrean dago.
  • San Pablo eliza paleokristauak ipar-mendebaldean du sarrera. Notoko 1693ko lurrikararen ostean, bakarrik zorua eta iparraldeko eta mendebaldeko harresien oinarriek iraun zuten. Ikerketen arabera, eliza 13x7 m gela batez eta 3,6x3,7 metroko presbiterio batez osatuta zegoen. Zoruaren azpian, beste nibel bat zegoen, eta honen azpian, gelatik presbiteriorako mailan, horma-egitura batek gorpuak hilobiratzeko hilobi komuna mugatzen zuen.

Berriki, Paolo Liistro historialariari esker, berriro indusketak hasi dira[4].

  • ALBANESE, Rosa Maria (2003): Sicani, Siculi, Elimi: forme di identità, modi di contatto e processi di trasformazione, Longanesi, Milano, 48. or. ISBN:88-304-1684-3
  • FICHERA, Giuseppe (1997): Solarino, ieri e oggi, nei ricordi di un suo vecchio figlio
  • FORMOSA, Aldo (2003 urtarrila-otsaila): A proposito della sosta di San Paolo a Siracusa, I Siracusani aldizkaria, 41. liburukia, 37 orria.
  • Padre Serafino M. (Paolo)GOZZO O.F.M. (1963): San Paolo da Cesarea a Roma, Editrice Marietti, Torino, kapitulua: L'Apostolo Paolo da Malta a Reggio - Atti 28, 11-13a, Bonaventura Mariani arduraduna, 41-69 or.
  • Padre Serafino M. (Paolo)|GOZZO O.F.M. (1979): L'Apostolo Paolo nella tradizione, nell'archeologia e nel culto del Comune e della Chiesa di San Paolo Solarino.
  • PITRÈ, Giuseppe (2000): Feste patronali nella Sicilia orientale, Brancato Editore, Catania.
  • SUDANO, Giovanni (1997): Il culto di San Paolo a Solarino, storia - arte - tradizioni popolari, Edizioni Signorello, Catania, Luigi Lombardo egilekidea.
  • TRINGALI, Salvatore (1993): Territorio Siracusa, L.C.T. Edizioni, Ragusa, Rosanna La Rosa egilekide eta arduraduna.
  • TRINGALI, Salvatore (1993): Siracusa e la sua Provincia, L.C.T. Edizioni, Ragusa, Rosanna La Rosa egilekide eta arduraduna.
  • VITTORIO, Antonino (1990): Contrade Solarinesi, Siracusa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. SPIGO, Umberto: Investigación en Monte San Mauro, Francavilla di Sicilia, Acireale, Adrano, Lentini, Solarino, Kokalos aldizkaria, 26, 27 liburukiak, 1980-1981, 794-795 or.
  2. SUDANO, Orazio (2004ko urtarrila-otsaila): San Pabloren putzua, kobaren barneko baptisterio bat?, I Siracusani aldizkaria, 47. liburukia, 54 or.
  3. A LAPIDE, Kornelio: Commentaria in Acta Apostolorum , 1717, Venezia, 275 or.
  4. MANGIAFICO, Paolo: Una chiesa nel pozzo, La Sicilia argitalpena, 2002. 01.20, 17 or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]