Egurrezko hanka
Itxura
Egurrezko hanka giza-zango osoa edo zati bat ordezkatzen duten soin atal artifiziala edo protesia da. Literaturan, askotan, egurrezko hanka piraten irudiarekin lotu izan da. Izenak berak dioenez, zurez egina izaten zen; gaur egun, ordea, beste material batzuekin egiten dira eta, eskuarki, artikulatuak dira.
Pertsonaia historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira historikoki horrelako protesiak erabili dituzten pertsonak. Hona hemen batzuk:
- François Le Clerc (~1554), nabigatzailea.
- Cornelius Jol, (1597-1641), nabigatzailea eta amirala.
- Peter Stuyvesant (1612-1672), herbeheretarra, Amsterdam Berriaren zuzendari orokorra.
- Blas de Lezo (1687-1741), almirantea.
- Józef Sowiński (1777–1831), XIX. mendeko general poloniarra.
- Alberto Chmielowski (1846-1916), erlijioso poloniarra.
Fikziozko egurrezko hankadunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pete (Disney), Disneyko egurrezko hankadun pertsonaiarik zaharrena.
- Ahab kapitaina, Moby-Dick liburuaren protagonista.
- Silas Wegg, Charles Dickensen pertsonaia.
- Alastor Mad-Eye Moody, Harry Potteren unibertsoaren pertsonaia.
- Barbossa kapitainak Pirates of the Caribbean film-saileko pertsonaia.
- John Silver Luzea, Robert Louis Stevensonen Altxor uhartearen "gaiztoa" ospetsua. Ez zuen benetako egurrezko hanka, makulu bat baizik.
Trenbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbideetan lehen zura oso erabilia izaten zen. Badira bi ibilbide Egurrezko Hanka izenez ezagutzen direnak:
- Fulton Chain Railroad, zureko errailak direla eta Pegleg izenarekin ezagutzen da.
- Bradford and Foster Brook Railway, Pegleg izenez ezaguna, bere egurrezko piloteak direla eta.