Espainiako geografia
Espainiako geografiak estatuaren azalera aztertzen du, batez ere orografia, hidrografia eta klimatologia.
Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Alhucemetako haitza, Vélez de la Gomera haitza eta Perejil uhartea).
Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko golkoa.
Lehorreko mugak 1.920 km. luze dira:
Azaleraren gehiengoa goi ordokiak hartzen du (gaztelaniaz meseta), estatuaren erdialdean kokatua eta mendilerroz inguratua. Espainia penintsularreko mendi garaiena Mulhacen da ( 3482 m.) hegoaldean kokatua Sierra Nevada mendilerroan. Estatu osoa hartzen baldin badugu kontuan, ordea, mendi garaiena Teide da ( 3718 m.), Tenerifen kokaturik dagoena. Kostaldean, iparraldean bereziki, ibarrak estuak eta laburrak dira, mendi arteko ibaiak direlako. Ordoki edo lur lauak hegoaldean daude batez ere, Guadalquivir ibaiaren inguruan.
- Espainiako mendilerroak:
|
- Balearrak :
- Mallorca : Serra de Tramuntana ; Serras de Levant
- Kanariak :
- Tenerife : Teide (3.718 m.)
- La Palma : Roque de los Muchachos (2.456 m.)
- Kanaria Handia : Pico del Pozo de las Nieves (1.800 m.)
Kostaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako alde penintsularrak 3.167 kilometroko ertzea du. Portugalek dituen 956 gehituta, Iberiar penintsulakoak lortzen dira. Kostaldeak hiru itsasoek sortua da:
- Mediterraneo itsasoa, Espainiako ekialdean eta hego-ekialdean dagoena.
- Ozeano Atlantikoa, Espainiako mendebaldean eta hego-mendebaldean dagoena. Kostaldeak Portugalen dagoen zatia barne, 800 km ditu.
- Bizkaiko golkoa, Espainiako iparraldean dagoena. Kostaldeak, Espainian, 770 km ditu Frantziako mugatik Estaca de Baresera arte.
Kostak koskatua da oso, lurmuturrez eta badiez beteta.
Gainera, Espainiak bi uhartedi nagusi bi ditu:
- Kanariak, Afrikako uhartedi atlantikoa dena.
- Balear Uharteak, uhartedi mediterraneoa dena.
Afrikako iparraldean ere, zenbait uharte ere baditu, tartean, (Chafarinak, Alhucemetako haitza, Vélez de la Gomera haitza eta Perejil uhartea).
Lurmuturrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Higer lurmuturra (Gipuzkoa)
- Matxitxako lurmuturra (Bizkaia)
- Ajo lurmuturra (Kantabria)
- Peñas lurmuturra (Asturias)
- Ortegal lurmuturra (A Coruña)
- Touriñan lurmuturra (A Coruña)
- Fisterra lurmuturra (A Coruña)
- Gatako lurmuturra (Almería)
- Creuseko lurmuturra (Girona)
- Palos lurmuturra (Murtzia)
- Estaca de Bares (A Coruña)
- Nau lurmuturra (Valentzia)
Golkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibai handiek Espainia zeharkatzen dute:
Izena | Nora | Luzera guztira (km) |
---|---|---|
Tajo | Atlantikoa | 1006 |
Ebro | Mediterraneoa | 928 |
Duero | Atlantikoa | 850 |
Guadiana | Atlantikoa | 744 |
Guadalquivir | Atlantikoa | 657 |
Jucar | Mediterraneoa | 498 |
Segura | Mediterraneoa | 325 |
Espainiak zenbait laku inportanteak ere baditu, nahiz eta Europa mailan txikiak izan. Hona hemen nagusiak: