Filo Braccio herrixka
Filo Braccio herrixka | |
---|---|
Filo Braccio, airetik ikusita | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Lipari |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 38°33′25″N 14°34′51″E / 38.556853°N 14.580721°E |
Historia | |
Garaia(k) | Antzinako Brontzea |
Kultura | Capo Grazianokoa |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1959-2009 |
Zuzendariak | Luici Bernabò Brea |
Filo Braccio herrixka Antzinako Brontze Aroko kokalekua da, Siziliako Filicudi irlan kokatutakoa. Luici Bernabò Break aurkitu zuen 1959an, eta berraztertua izan zen 2009an. Herrixka Capo Grazianoko kulturaren lehen faseari dagokio. Herrixka txabolez, kortez eta biltegiz osatuta zegoen. Hauen oinplanoa obalatua zen, harriz eta uharriz egindakoa. Gaur egun, kostaren higadura dela eta, herrixkaren zati bat desagertzen ari da. Dirudienez, kokalekua bi aldiz populatu eta zaharberritu zen. Txabolen luzera 5 metroraino heltzen zen. Iparraldeko harresiak lurrari eusten zion. Txabolen barrualdeko espazioa banatuta zegoen, lurzoruak buztinez eginda zegoen, uharri eta zeramika geruza baten gainean, lurzoruari isolamendua emateko. Aurkitutakoaren artean, zeramika puxkak daude, lapikoak, uharriak eta hainbat tamainatako edalontzi. Biztanleak, defentsarako egoera hobeen bila, Capo Graziano herrixkara mugitu ziren.
Filo Braccioko katilua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filo Braccioko herrixkatik dator Capo Grazianoko kulturaren aurkikuntzarik interesgarrienetako bat, hau da, grabazioekin apaindutako katilu bat, “F” txabolaren inguruan aurkitu zena. Katilu honen garrantzia datza Italiako historiaurreko adibiderik antzinena izatean (I. Graziano). Hala ere, arras ezberdina da erkatuz gero, Capo Grazianoko kulturaren ohiko aurkikuntzekin. Diseinuan gizaki bat agertzen da beso zabalik dituena. Nabari denez, irudikatutakoa estilizatua da. Itsas uhinak, adibidez, sigi-sagazko lerroak dira; eta itsasontziak adierazten dira marra horizontalak beste bertikal batzuekin. Gizakia ez dago argi pertsona edo jainko bat denentz, eta ez dago jakiterik itsasontziak datozen edo joaten diren. Edonola ere, irudikapen konplexu bakarra da, konparatzen badudu II. faseko zeramikaren lerro bakunekin.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Capo Grazianoko katilua. Grabazioak: gizaki bat, itsasontzi bat eta itsasoa -
Filo Braccio herrixkaren ezarpena
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MARTINELLI, Maria Clara (2015): Filicudi nell'età del bronzo|Regione Siciliana argitalpena http://www.regione.sicilia.it/beniculturali/dirbenicult/info/pubblicazioni/Lipari/Guida_Filicudi_ITA.pdf 2019.05.23an kontsultatutakoa.
- MARTINELLI, Maria Clara; FIORENTINO, Girolamo; PROSDOCIMI, Benedetta; D’ORONZO, Cosimo; LEVI, Sara T.; MANGANO, Gabriella; STELLATI, Angela; WOLFF, Nicholas: Nuove ricerche nell’insediamento sull’istmo di Filo Braccio a Filicudi. Nota preliminare sugli scavi 2009|Origini aldizkaria, |XXII liburukia, Nuova Serie IV, 2010: 285-31
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FILICUDI. LENTICCHIE PREISTORICHE A FILO BRACCIO|sito=www.filicudisaloon.it|accesso=2018-01-06