Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Henry de Montherlant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry de Montherlant

seat 29 of the Académie française (en) Itzuli

1960ko martxoaren 24a - 1972ko irailaren 21a
André Siegfried (mul) Itzuli - Claude Lévi-Strauss
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenry Marie Joseph Frédéric Expédite Millon de Montherlant
JaiotzaParisko 7. barrutia1895eko apirilaren 20a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue Lauriston (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia1972ko irailaren 21a (77 urte)
Hobiratze lekuaforo (Antzinako Erroma)
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Hezkuntza
HeziketaLycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, eleberrigilea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Izengoitia(k)François Lazergue
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
IMDB: nm0210414 Edit the value on Wikidata

Henry Marie Joseph Frédéric Expedite Millon de Montherlant (Paris, 1895eko apirilaren 20a - ibidem, 1972ko irailaren 21a) frantses idazlea izan zen. Aristokraziako familia katoliko batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Espainian, Afrikan eta Italian izan zen. Montherlanten lanean nabarmenak dira iragandako urteen nostalgia eta munduaren ikuspegi heroikoa eta indibidualista. Barrèsen ikasle eta Nietzscheren jarraitzaile izan zen. 1920an idatzi zuen lehen eleberria La relève du matin (Goizeko erreleboa), Barrèsen eragin nabarmena duena. Geroago idatzi zituen eleberri aipagarrienak: Le songe (1922, Ametsa), Les bestiaires (1926, Bestiarioak), Les célibataires (1934, Ezkongabeak), Les jeunes filles (1936-1939, Neska gazteak). 1941ean argitaratu zuen Solstice de juin eleberriaren ondorioz, arazoak izan zituen bai alemaniarrekin eta baita erresistentziarekin ere. Ondorengo urteetan antzerki lanak idatzi zituen, La Maître de Santiago (1947), Port-Royal (1954) eta Le cardinal d´Espagne (1960), besteak beste. Antzerki lan horien ondoren atzera eleberriak idatzi zituen berriro, Le chaos et la nuit (1963, Kaosa eta gaua) bere eleberririk hoberena tarteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]