José Sanjurjo
José Sanjurjo Sacanell (Iruñea, 1872ko martxoaren 28 – Estoril, Portugal, 1936ko uztailaren 20a) nafar militarra izan zen. 1936ko uztailaren 17 eta 18an Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka altxatu zirenetako bat izan zen.
Afrikanista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karrera Kuban hasi zuen teniente bezala, non kapitain gradura igoa izan zen. Kubako Gerra amaitu ondoren Espainiara itzuli zen eta Marokon zenbait kanpainatan parte hartu zuen 1909an. Erregularren komandante postuarekin San Fernandoren ordenako gurutze ereinoztunarekin saritua izan zen 1914ko otsailaren 1ean Tetuango Beni Zaiemeko guduko bere ekintzagatik.
1921eko Annualeko desastrearen ondoren Melillan galdutako lurraldearen errekonkistan jeneral gradua lortu zuen. 1922an, Laracheko komandantzia militarraren arduradun Intendentzia eta Interbentzio Militarrean ustelkeria kasuak ikertu zituen.
Babesa Estatu kolpe bati
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923ko irailean Miguel Primo de Riveraren kolpe militarra gertatzen denean, Sanjurjo Gobernari Militarra da Zaragozan, eta erabat babesten du altxamendua eta honek ondoren dakarren diktadura.
1925ean Alhucemasko lehorreratzean parte hartu zuen, eta 1927an, Rifeko gerra amaitu ondoren, Alfontso XIII.a Espainiakoa erregeak Rifeko markes titulua eman zion.
1928an Guardia Zibilaren Zuzendari Orokor izendatua izan zen, aldi berean Marokon Espainiaren Goi Komisarioa zelarik. 1931n Alfontso XIII.a erregeak Karlos III.a Espainiakoaren Gurutze Handia eman zion.
Babesa II. Errepublikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregeak aurretik adierazi zion konfiantza gora-behera, 1931ko apirilak 12ko hauteskundeek Espainiako Bigarren Errepublika ekarri zuten, eta Sanjurjo, inongo baldintzarik gabe, Komite Iraultzaile Errepublikanoaren aginduetara jarri zen, honela erregimen berriaren iritsiera sendotuz eta Guardia Zibilaren Zuzendari Jeneral karguan berretsia izanez. Sanjurjoren leialtasunean aldaketa hau, dirudienez, diktadura 1929an erori ondoren erregeak Primo de Rivera alde batera utzi izanak eragindako gorrotoaren ondorio izan zen.
Manuel Azañaren erreforma militarrak ez ziren Sanjurjoren gustukoak izan, bereziki armadaren soldadu kopurua murriztea eta López Ferrer, zibil bat, Marokon Goi Komisario bezala izendatu izana, eta, ondorioz, bere disgustua erakutsi zuen.
Bigarren estatu kolpea (Sanjurjada)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931 amaieran Castilblancoko gertaerak (Badajoz) gertatu ziren, non manifestarien esku lau guardia zibil hil ziren. Handik gutxira, Errioxako Arnedo hirian, bost zibil hil ziren Guardia Zibilak langile kontzentrazio baten aurka tiro egin ondoren (Arnedoko gertaerak). Bi gertaera hauen ikerketa hastean, Sanjurjok bere desadostasuna erakutsi zuen, honen ondorioz, eta erreforma militarrenganako kritikekin batera, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Jeneralean Miguel Cabanellasgatik ordezkatua izatea suposatu zuelarik, bera Karabineroen Zuzendaritzara pasatuz.
Gobernuarekin konfrontazio honek Azañaren erreforma militarren ondorioz, Kataluniarentzako autonomia estatuaren proiektuarekin batera, Manuel Fal Conde eta Rodeznoko kondearen jarraitzaileak ziren karlista batzuekin, beste militar ofizial batzuez gain, 1932ko abuztuak 10ean Sevillan matxinada bat prestatzera eraman zuten.
Matxinada honek, Sanjurjada bezala ezagutzen denak, arrakasta izan zuen, hasiera batean, Sevillan, baina erabat huts egin zuen Madrilen eta beranduago baita andaluziar hiriburuan ere greba orokor baten ondoren, eta, beraz, amore eman eta Portugalera ihes egiten saiatu zen, Huelvan bere seme batekin batera atxilotua izan zelarik.
Hiltzera zigortua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaitua eta hiltzera zigortua, errepublikako gobernuak ez zuen Diktadurak Jakako matxinatuekin egin zuen gauza bera errepikatzerik nahi izan, eta, beraz, heriotza zigorra biziarteko kartzela zigorragatik aldatu zioten, El Duesoko espetxean kartzelatua izan zelarik. Beranduago, Cádizko Castillo de Santa Catalinako Presondegi Militarrera eraman zuten, non balizko amnistia bati buruzko informazioa jaso zuen, azkenean amnistia hau jasoz.
Amnistia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1933ko hauteskundeen ondoren, garaipena koalizio erradikal-zedistari eman ziona, Alejandro Lerroux buru zuen gobernu berria eratu zenean, honek amnistia bat ematea proposatu zuen, bai Sanjurjori, baita altxamenduan parte hartu zuten gainontzeko militarrei ere. Errepublikako presidentea zen Niceto Alcalá-Zamorak ez zuen dekretua sinatu nahi, eta azkenean legezko epearen azken egunean onartu zuen arren, Sanjurjo armadara itzultzea eragozten zuen aldaketa bat behartu zuen. Atzerapen hauek eta dekretuaren aldaketak Lerroux dimititzera eraman zuen gobernu krisi bat eragin zuten, Ricardo Sampergatik aldatua izan zena, jarraian Sanjurjo erbestera Estorilera (Portugal) joanez.
Hirugarren estatu kolpea (Gerra Zibilaren hasiera)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko maiatzean Niceto Alcalá-Zamora Errepublikako presidente bezala Manuel Azañagatik aldatua izan zenean, Sanjurjo, Emilio Mola, Francisco Franco eta Gonzalo Queipo de Llano jeneralekin batera, Fronte Popularraren gobernua botatzeko planak prestatzen hasi zen. Karlisten eta falangisten arteko aliantza zaila zen, alde nahiko handiak baitzeuden ideologikoki. Militarrekin bat eginik bi joerak ezkontzeko, erabakigarria izan zen Sanjurjok Molari Sanfermin amaiturik igorri zion gutuna:
« | Matxinadatik sortzen den gobernuak apolitikoa izan behar du argi eta garbi, militarrek eratutakoa (...). Berehala, ordura arte egindako legeak aztertu behar ditu, eta, bereziki, erlijio -eta gizarte- gaiei buruzkoak. Herria lasaituko bada, beharrezkoa da alderdi politikoen jarduna bertan behera gelditzea (...), eta, herria egituratzeko, alde batera utzi behar da egungo sistema liberal parlamentarioa. Aipatutatako arauen bidez herria bideratzeko behar bezainbat iraun behar du kabinete militarrak agintean. | » |
—Sanjurjo jeneralaren gutuna Mola jeneralari, 1936ko uztailaren 11koa. |
Plan hauek 1936ko uztailak 17ko arratsaldean Maroko iparraldean abiatu zen altxamenduan zehaztu ziren, berehalako batean Espainia osoan arrakastarik izan ez zuenez, Gerra Zibila eragin zuena. Altxatuen organigraman Sanjurjo estatu buru izatea zegoen aurreikusita.
Hegazkin istripua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailak 20an, Juan Antonio Ansaldo hegazkin gidaria Estorilera joan zen bere hegazkinarekin Sanjurjo hartzera Burgosera eramateko. Hegazkinak aireratzean izan zuen istripua, eta Sanjurjo, bere eserlekuan ondo eutsia ez zihoana, istripuan hil zen. Pilotuaren arabera, istripua gehiegizko ekipajearen ondorioz gertatu zen, abiatu aurretik Sanjurjori abisu hori eman ziolarik. Pilotua onik irten zen.
Molak, altxatutakoen organigraman Estatu kolpearen zuzendaria zenak, Francisco Franco izendatu zuen altxamenduaren lider bezala. Honek zenbait zurrumurru sortu zituen, Francok altxamenduaren liderraren heriotzan zerikusirik izan zuela ziotenak, argudio hau babesten duen frogarik sekula agertu ez den arren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Ricardo Burguete Lana |
Guardia Zibilaren Zuzendari Orokorra 1928-1932 |
Ondorengoa Miguel Cabanellas Ferrer |