Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Joxe Ramon Zubimendi Imaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Ramon Zubimendi» orritik birbideratua)
Joxe Ramon Zubimendi Imaz

Bizitza
JaiotzaUsurbil1952ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2024ko abuztuaren 8a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: jose-ramon-zubimendi

Joxe Ramon Zubimendi Imaz[oh 1] (Usurbil, Gipuzkoa, 1952ko azaroaren 11 - 2024ko abuztuaren 8a) [1] euskal idazlea eta hizkuntza-aholkularia izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an.[2]

1980. urteaz geroztik lan handia egin zuen euskarazko hedabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari eta gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABEk eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen; sail horretan Bernardo Atxagaren nobelak irratirako egokitzen eta irratsaio horiek zuzentzen egindako lanagatik, 1990ean Argia Saria eskuratu zuen.

Irakasle-lanetan ere aritu zen, eta Idazkera liburua (1993) idatzi zuen. Euskaltzaindiko Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun izan zen.

2024ko abuztuan hil zen, 71 urte zituela.[3]

« Euskara egokia ulerterraza da; baina euskara ulerterraza ez da egiten erraza. Euskara ulerterraza argia da, eta oso landua izan ohi da. Euskara erraza, aldiz, oso pobrea izan daiteke. Hortaz, ez nahastu bata bestearekin. »

Joxe Ramon Zubimendi[3]


Euskaltzain urgazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an, eta Euskaltzaindiaren batzorde hauetan parte hartu zuen:[4]

  • Herri Literatura (1997-2017),
  • Jagon saila (1997-1999),
  • Corpusa (1999-2009),
  • Komunikabideen lantaldea (2001-2003)

Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduraduna izan zen. JAGONET hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzu bat da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuaren helburua da euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatzea, eta haren ardura hizkuntza-argibideak plazaratzea eta herritarrek hizkuntzari buruz bidalitako galderei erantzutea. Bi bide ditu erabiltzaileak hizkuntza-zalantzak argitzeko: horiek datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitu ezean, galdera egitea.[5]

Lau ataletan sailkatu daiteke Zubimendiren obra: liburuak, katalogoak, egokitu zituen obrak, eta bideo dokumentalak. [6]

Egokitzaile gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Zuzentasunak laguna behar du osagarri: egokitasuna »

Joxe Ramon Zubimendi[3]


Bideo eta dokumentalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Imaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Imatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre, Jon. (2024-8-9). «Joxe Ramon Zubimendi idazle eta hizkuntzalaria hil da» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-8-10).
  2. «Zubimendi Imaz, Joxe Ramon» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  3. a b c Iraola, Arantxa. (2024-08-08). «Joxe Ramon Zubimendi irakasle eta itzultzailea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. «Zubimendi Imaz, Joxe Ramon» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  5. «JAGONET» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  6. «Bilaketaren emaitzak - Zubimendi, Joxe Ramon, (1952-) :: Library Catalog» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]