Kanadako Zaldizko Polizia
Kanadako Zaldizko Polizia | |||
---|---|---|---|
Maintiens le droit | |||
Datuak | |||
Izen laburra | RCMP eta GRC | ||
Mota | Zaldizko polizia, polizia federala eta jendarmeria | ||
Herrialdea | Kanada | ||
Izengoitia | The Mounties | ||
Jarduera | |||
Kidetza | International Association of Anti-Corruption Authorities (en) | ||
Enplegatuak | 30.558 (2021eko apirilaren 1a) | ||
Agintea | |||
Egoitza nagusi | |||
Jabea | Public Safety Canada (en) | ||
Ekonomia | |||
Aurrekontua | 34.397.000.000 $ (2022) | ||
Historia | |||
Sorrera | 1873ko maiatzaren 23a | ||
Ordezkatzen du | North-West Mounted Police (en) eta Dominion Police (en) | ||
webgune ofiziala |
Kanadako Zaldizko Polizia (ingelesez Royal Canadian Mounted Police edo RCMP, eta frantsesez Gendarmerie royale du Canada edo GRC), herri hizkuntzan Mounties ezizenez deituak ("Zaldizkoak") Kanadako polizia federala eta nazionala da, hortaz lege federalen betetzearen bermatzailea da.
Ontario, Quebec eta Ternua eta Labrador probintziako zati batzuk ez beste(hauetan euren berezko poliziak baidituzte: Ontario Provincial Police, Sûreté du Québec, eta Royal Newfoundland Constabulary), Kanada herrialdeko lurralde ia guztian hedatuta dago. Horren ondorioz Zaldizko Polizia Kanadako polizia indar handiena da, 2005. urtean 23.466 kidek osatzen zutelarik.
Kanadako Zaldizko Polizia antzinako Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Polizia (North West Mounted Police edo NWMP) eta Eremuko Poliziaren (Dominion Police) ondorengoak dira, bakoitza 1868 eta 1873. urteetan sortuak. 1904. urtean Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Poliziak Errege edo Erret titulua eskuratu zuen, hortaz Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Errege Polizia izena izatera iragan zen (Royal North West Mounted Police edo RNWMP). Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Errege Polizia eta Eremuko Polizia elkartu ondoren ateratako polizia indar berriak 1920. urtean Kanadako Zaldizko Errege Polizia (Royal Canadian Mounted Police) izena jaso zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanadako Zaldizko Poliziaren webgunea (Ingelesez) (Frantsesez)