Katy Perry
Katheryn Elizabeth Hudson, Katy Perry artista izenaz ezaguna (Santa Barbara, Kalifornia, 1984ko urriaren 25a) pop abeslari eta abesti-idazle estatubatuarra da. Bi kristau-artzainen alaba gisan hazi zen, musika ebanjelikoa entzuten, eta elizan abesten zuen. Haren lehen urtean Bigarren Hezkuntzako eskola utzi zuen eta musika ikasketak egiten hasi. 2007an arrakasta lortu zuen Interneteko "Ur So Gay" abestiarekin, eta geroago, 2008an, "I Kissed a Girl" eta "Hot N Cold" abestiekin.
2001ean lehen albuma atera zuen, bere jaiotza izenarekin: Katy Hudson. Kristau motatakoa zen. Geroago, 2004an Island Def Jam records diskografikarekin sinatu zuen. Katy Glend Ballardekin elkartu zen eta beste album bat idatzi zuten, Katyrekin bakarlari gisan: Katy Perry deitu zioten, baina diskoa deuseztatu zen. Urte bat geroago, Columbia Recordsekin sinatu zuen eta The Matrix albuma grabatzen hasi, The Matrix ekoizpen musikal taldearekin; haiek Britney Spearsekin, Avril Lavignerekin eta Korn taldearekin lan egin zuten. "Broken" abestiaren bideoa atera zuten, baina albuma ez zuten argitaratu. Azkenik, Let's hear it disko-etxeak 2009an atera zuen.
Bere musika karreraren arrakasta 2007an eman zuen hasiera, Capitol Recordsekin kontratu bat sinatzean. Katy bere albuma grabatzen eta idazten hasi zen, bere lehen LPa atera baino lehen; Ur So Gay, han abeslariak bere mutilagun-ohiaren emo estiloaz trufa egiten zuen, eta Interneten arrakasta handia izan zuen.Geroago, 2008an, ospetsua egin zen bere bigarren abesti bakuna ateratzean, I Kissed a Girl deitua. Hainbat herrialdetako musika zerrenden lehen postuan egonez. Urte berean, lehen album One Of the Boys merkatura atera zuen eta urtearen amaieran, IFPIak jakinarazi zuen urte hartako gehien erositako 33. diskoa izan zela. Album hori Katy Perry pop musikaren ikono bihurtu zuen, bere bi abesti handiekin: I Kissed a Girl eta Hot n Cold. Bi abestiak platino hirukoitz egiaztapena jaso zuten RIAAren partez. Legezko-deskargetan hiru milioi dolarretan salmentak balioztatuta daude.
2009a eta 2010aren artean, bere bigarren estudioko albumean lan egin zuen: Teenage Dream. Merkatura 2010aren abuztuaren 30ean atera zen. Arrakasta handikoa izan zen, lehen Billboard 200ean eta hainbat herrialdetan lehen postura iritsi baitzen. Haren kanta batzuk California Gurls, Teenage Dream, Firework, E.T. eta Last Friday Night (T.G.I.F.) dira. Billboard hot 100ean, herrialde batzuetan, lehen postua lortu zuten.
Katy Perry 2000-2009 hamarkadaren 51. artistatzat hartuta izan zen, Billboard aldizkariaren eta web orrien arabera, baita munduko emakume politentzat ere, 2010ean, Maxim aldizkarian. Bere arrakasta handienak "I Kissed a Girl", "Hot N Cold", "Teenage Dream", "California Gurls", «Firework», "E.T.", "Last Friday Night" (T.G.I.F.)» «Roar», «Unconditionally», «Dark horse» eta «This is How We Do» dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984-2006: Lehen urteak eta musika-karreraren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katy Perry, Katheryn Elizabeth Hudson izenarekin jaio zen, Santa Barbara hirian, Californian.Bi kristau-artzainen bigarren alaba da,anai txiki bat eta ahizpa bat,handiagoa dauzka.Bere ama, Mary Hudson, ebanjelikoa da, eta Mary Perry bezala jaio izan zen. Kaliforniako hegoaldean hazi zen eta "Zimbabwen lehen ezkontza ekaitsua" izan zuen. Perryren aita, Keith Hudson, antzezlea zen mendebaldeko itsasaldean, 1960ean. Perry Eleanor Perryren (gidoilaria) eta Frank Perryren iloba da (gidoilaria, zuzendaria eta produktorea). Perry abizena Portugaletik eta Alemaniatik dator.
Elizan abestu zuen, 9 urte zituenetik 17 urte bete arte. Txikitan bakarrik musika ebanjelikoa entzun zezakeen, haren amak "musika profanoa" deitzen zuena entzutea debekatuta zeukalako. Txikitan eskola erlijiosoetara eta kanpamentuetara joan zen, eta ikasi zuen dantza egiten birsortze eraikin batean, Santa Barbaran. Hainbat dantzarirekin ikasi zuen eta Swing, Lindy Hop eta Jitterbug-ekin hasi zen dantzatzen. Graduatua lortutakoan, eskola utzi eta karrera musikala hasi zuen. Perry abesten hasi zen: "nire haur denboran nengoen eta ahizpak egiten zuen guztia egiten nuen". Ahizpak kasete zintekin praktikatzen zuen, eta Perryk hartzen zizkion, bera ez zegoenean. Gurasoekin praktikatzen zuen, eta azkenean, kantuko klaseak hartzen hasi zen, 9 urte zituenetik 16 urte bete arte. Mendebaldeko musika eskolan sartu zen, Santa Barbaran eta italiar opera ikasi zuen denbora tarte labur batean.
15 urterekin elizan abesten ari zenean, Nashvilleko rock beterano batzuen arreta erakarri zuen. Geroago hara eraman zutenean, han demoak demoak egiten hasi zen. Red Hill Recordsekin kontratu bat izenpetu zuen.
Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katy Hudson (2001)
- One of the Boys (2008)
- Teenage Dream (2010)
- Prism (2013)
Zuzeneko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MTV Unplugged (2009)
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Smurfs (2011).
- Katy Perry: Part of Me (2012).
- The Smurfs 2 (2013).
- Brand: A Second Coming (2015).
- Katy Perry: The Prismatic World Tour (2015).
- Katy Perry: Making of the Pepsi Super Bowl Halftime Show (2015).
- Jeremy Scott: The People's Designer (2015).
- Zoolander 2 (2016).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Katy Perryren webgunea
- 1984ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Pop abeslariak
- Kaliforniarrak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Emakume abeslariak
- Kaliforniako musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aktibistak