Kizzy Crawford
Kizzy Crawford | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1996ko apirilaren 25a (28 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
kizzymerielcrawford.com | |
Kizzy Crawford (Oxford, 1996ko apirilaren 25a), Kizzy mononimoz ere ezaguna, barbadostar jatorriko galestar egile abeslaria eta gitarra-jotzailea da[1]. Ingelesez eta galesez abesten du, iturri herrikoiak zein modernoak erabiliz.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kizzy Oxforden (Ingalaterra) jaio zen, baina 1999an gurasoak dibortziatu zirenean, Aberaeronera eta geroago Llandeilora joan zen amarekin, ahizparekin eta aitona-amonekin bizitzera, Merthyr Tydfilen finkatu aurretik. Aitaren familia Barbadoskoa da jatorriz eta 1950eko hamarkadan Readingera etorri zen. Kizzyk galestartzat du bere burua, baina barbadostar ondarea ere garrantzitsua da berarentzat[2].
Familiako bost seme-alabetatik zaharrena da. Haren ahizpa Eädyth Crawford ere abeslaria da[3].
26 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[4].
Musikari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an Arts Connecten egile abeslarien saria irabazi zuen eta Starling singlea grabatu zuen[3]. 2013ko abuztuan The Starling abestu zuen BBC Radio Wales kateko Bethan Elfyn saioan. 2013an zehar, Galesko telebista- eta irratsaio askotan agertu zen[5][6] eta hainbat ekitalditan parte hartu zuen, hala nola Focus Wales, Sŵn, Green Man musikaldia, Festival No 6 eta Galesko Eisteddfod Nazionala.
2014an, BDi Music diskoetxearekin kontratua sinatu zuen[7].
2014ko Sei Nazioen Txapelketan Calon Lân abestu zuen[8].
2014ko irailaren 20an Golden Brown eta Calon Lân abestu zituen BBC Radio 4ko Saturday Live saioan[9]. Urte hartan WOMEXen, Blissfieldsen, Hay Festivalen eta Cheltenhamgo Jazzaldian parte hartu zuen[10].
2016an, bere abestietako hainbat WJEC A Level Music Syllabusko parte izateko hautatu zituzten. Geroago Crawford gonbidatu zuten BBC Radio 4ko Woman's Hour saioan parte hartzera[11].
2017an, BBC National Orchestra of Walesekin jo zuen Cambridgeko Folk Musikaldian[12] eta bigarren mailako paper bat lortu zuen Keeping Faith telesailean[13].
2018an, Freestyle Records diskoetxearekin kontratua sinatu zuen, eta hurrengo urtean The Way I Dream diskoa kaleratu zuen[14].
2019ko irailean, Crawfordek Calon Lân abestu zuen Eädyth ahizparekin batera, Merthyr Tydfilen egindako Yes Cymru kanpainiako mitin batean, Galesen independentzia sustatuz[15].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Starling (2013)
- Temporary Zone (2013)
- Golden Brown (2014)
- Shout Out / Yr Alwad (2015)
- Pili Pala (2015)
- Imago (2015)
- Birdsong / Can Yr Adar (2018)
- The Way I Dream (2019)
- Rhydd (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Biography» Kizzy (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Bevan, Nathan. «Welsh singer racially abused at Laugharne festival» Wales Online 2014-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Smith, Mark. «Young singer Kizzy Crawford, from Merthyr Tydfil, wins Arts Connect Original Singer-Songwriter prize» Wales Online 2013-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Kizzy Crawford: Autism and Me» BBC Radio Wales 2021-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Galeseraz) «Noson Lawen Ers 1982» S4C (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Galeseraz) «Kizzy Crawford - Tyfu Lan» BBC 2013-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Kizzy Crawford» BDi Music (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Kizzy» BBC Wales 2014-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Abergavenny Food Festival» BBC Radio 4 2014-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Kizzy Crawford» BBC (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Kizzy Crawford, Online harassment, Young women not going to university» BBC 2016-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Cambridge Folk» FATEA 2017-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Keeping Faith. Episode 6» BBC 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Progression. Kizzy Crawford» Freestyle Records (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Welsh independence rally in Merthyr Tydfil draws thousands» BBC News 2019-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).