Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Klitomako (filosofoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klitomako» orritik birbideratua)
Klitomako (filosofoa)
scholarch of the Platonic Academy (en) Itzuli

K.a. 129 - K.a. 110
Karneades - Philo of Larissa (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋
JaiotzaKartago, K.a. 187
HerrialdeaAntzinako Kartago
Antzinako Atenas
HeriotzaAntzinako Atenas, K.a. 110 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
punikoa
Irakaslea(k)Karneades
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
MugimenduaPlatonismoa

Klitomako edo Kleitomako (grezieraz: Κλειτόμαχος, Kleitómakhos; K.a. 187/6-110/9[1]) kartagotar filosofoa izan zen, Atenasera joan zena K.a. 163/162 inguruan[oh 1][2][3], eta Karneades maisu izan zuen. Akademiaren zuzendari bihurtu zen K.a. 127/6 inguruan. Bere irakaslearen antzera, eszeptiko akademikoa zen. Ez da ezer iraun bere idazlanetatik, Karneadesen ikuspegiak ezagutzera ematera zuzenduak, baina Zizeronek, ordea, zenbait obra egiteko erabili zituen.

Klitomako Kartagon jaio zen K.a. 187/6an, Hasdrubal izenarekin (grezieraz: Ἀσδρούβας, Hasdroúbas; punikoeraz[4]: 𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋, ʿAzrubaʿal, Baalen Laguntza). K.a. 163/2an iritsi zen Atenasera, 24 urte inguru zituela[3]. Han, Akademia Berriko sortzailearekin, Karneades filosofoarekin, lotu zen eta haren gidaritzapean eskola honetako dizipulurik aipagarrienetarikoa izatera iritsi zen; baina aldi berean estoikoen eta peripatetikoen filosofia ere ikasi zuen. Kristo aurreko 127/6. urtean, Karneades hil eta bi urtera, Akademiaren benetako buru bihurtu zen. Atenasen irakasten jarraitu zuen K.a. 111 arte[oh 2][5]. K.a. 110/09 hil zenean, Filon Larisakoak ordezkatu zuen.

Bere lanetatik, 400 liburu inguru[6], izenburu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen. Idazteko bere helburu nagusia Karneades maisuaren filosofia ezagutaraztea izan zen, bere iritzietatik ez baitzen inoiz desadostasunik eman. Klitomako Atenasen bizi izan zen hil arte; baina bere jaioterriarekiko maitasun handiari eutsi zion, beraz, erromatarrek Kartago K.a. 146an menperatu eta suntsitu zutenean, zorigaiztoko herrikideak kontsolatzeko obra bat idatzi zuen. Idazki hau, Zizeronek berak irakurri zuena, Karneadesen diskurtso batetik atera zen, eta horren helburua zen filosofiak hondamen handienetan ere kontsolamendu ematen zuela erakustea[7]. Zizeronek asko estimatzen zuen lan hau[8], De Natura Deorum, De Divinatione eta De Fatoren zatiak oinarritzat hartu zituen Akordioaren etenaz izenarekin[oh 3] izendatzen zuen Klitomakoren lan batean oinarrituta[9].

Klitomakok ziurrenik filosofiaren historia tratatu zuen eskola filosofikoei buruzko lanean: Pentsamendu eskoletan (grezieraz: περί αἱρέσεων)[10].

Jakina da Klitomakok bi lan erromatar ospetsuei eskaini zizkiela, Gaio Luzilio poetari eta Luzio Marzio Zensorino kontsulari[11], horrek adierazten du bere lana Erroman ezaguna eta estimatua zela.

  1. Tiziano Dorandik (1999), ordea, Atenasera joan zenean berrogeigarren urtea bete zuela idatzi zuen, baina hori ez da fidagarria Woldemar Görler-en arabera (1994).
  2. Krasok urte hartan haren irakaskuntzak jarritu zituen.
  3. (latinez: De Sustinendis Offensionibus)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DORANDI (1999): 49 or.
  2. GÖRLER (1994): 898–914 or.
  3. a b DORANDI (1999), 33 or.
  4. HUSS (1985), 566 or.
  5. Zizeron: de Oratore, I. 11.
  6. LAERZIO (1999), 33 or.
  7. Zizeron: Tusculanae Quaestione, III. 22.
  8. Zizeron: Academica, II. 6, 31.
  9. Zizeron: Academica, II. 31.
  10. LAERZIO (1999), 92 or.
  11. Zieron: Academica, II. 32.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]