Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Lanbide-sekretu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lanbide-sekretua edo sekretu profesionala lanbide batzuetan dagoen beharra da, bezeroek emandako informazioa sekretuan gorde behar da nahitaez. Epaiketa batean ere gorde behar da sekretu profesional hau. Kasu tipikoena medikuena, abokatuena edota kazetariena da. 3 kasu hauetan nahitaez gorde behar da bezeroak emandako informazioa, betidanik egin den bezala.

Sekretu profesionalaren justifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekretu honen justifikazioa hurrengoa da: bere beharrak dituen eta langilearen arteko konfidantza absolutoa, hau da, bezeroaren eta profesionalaren arteko akordio bat. Abokatu bat ezin da lekuko bezala atera eta bere bezeroak esandako guztia kontatu, sekretu profesionala hautsiko bailitzateke horrela.

Badira kasu batzuk non ezin den kontatu sekretu profesional hau nahiz eta zure bizitza jokoan egon, adibide argiena apaizarena da. Apaizak konfesio bat jasotzen duenean konfesio hori berarentzat eta inor gehiagorentzat da. Ez lekuko bezala egonda ezta bere bizia arriskuan egonda ezin du sekretu hau kontatu, eta hemen dator arazo etikoa, eginkizun honen obligazioa guztiz morala da, eta ez juridikoa, eta ondorioz sekretu profesionala baino askoz gehiago abarkatzen du.