Lena Dürr
Lena Dürr | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1991ko abuztuaren 4a (33 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Familia | |
Aita | Peter Dürr |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa eta aduana-agentea |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Lena Dürr (Munich, Alemania, 1991ko abuztuaren 4a) eskiatzaile alpino alemaniarra da. Peter Dürr eskialari ohiaren alaba eta Katharina Dürr-en arreba dena, eslalomean du arrakasta, bereziki. 2009an, Alemaniako txapeldun izan zen jeitsieran, eta, 2010ean, eslalom erraldoian, junior mailako munduko txapeldunordea. 2011ko abuztutik, Aduanako Administrazio Federaleko funtzionario da aduanako eski taldean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dürrek, 2006ko abenduan hartu zuen parte bere lehen FIS lasterketan. 2008ko urtarrilean lehen aldiz podiumean amaitu ostean, hilabete horren amaieran egin zituen lehen agerraldiak Europako Kopan, Lenggries-eko eslalometan. Lehen eslalomean, bederatzigarren sailkatu zen, eta, hurrengo egunean, podiuma galdu zuen gutxigatik, laugarren postuan sailkatu baitzen. Bi aste geroago, Munduko Kopan debutatu zuen, Zagrebeko eslalomean. Lehen txandako azkenaurreko gisa, ez zen bigarrenerako sailkatu. 2008an Formigaleko Junior mailako Munduko Txapelketan, eslalomeko bederatzigarren postua izan zen bere emaitzarik onena.
2008/2009 Europako Kopako denboraldian, Dürr lehen bosten artean sailkatu zen bi eslalom eta bi super-erraldoitan, lehen aldiz podiuma irabaziz, abenduaren 17an, Schruns-eko eslalomean. Horrek bederatzigarren postuan jarri zuen sailkapen orokorrean; laugarren, eslalomean, eta seigarren, super-erraldoian. Hala ere, 2009ko Garmisch-Partenkirchen-eko junior Munduko Txapelketan, super-erraldoiko 14. postuarekin eta 22. postuarekin eslalom erraldoian, ez zuen goiko posturik lortu. 17 urteko gazteak apirilaren 2009ko martxoaren 23an lortu zuen ordura arteko nazioko arrakastarik handiena, jaitsierako Alemaniako txapela jantzi baitzuen. Handik gutxira, super-erraldoiko txapeldunorde izan zen, eta hirugarren, super-konbinatuan.
2009/2010 Europako Kopako denboraldiaren hasieran, Dürrek podiuma lortu zuen bigarren aldiz estaliko eslalomean Alpincenter Hamburg-Wittenburg-en, eta 2009ko abenduaren 4an, lehen garaipena lortu zuen Kvitfjell-eko eslalom erraldoian. Soldeuko eslalom erraldoian beste garaipen batekin eta guztira bost podium lortuta, Europako Kopako sailkapen orokorra irabazi zuen, eta bigarren sailkatu zen eslalom erraldoian. 2009ko abenduaren 28an, Munduko Kopako bere bigarren lasterketan, Lienz-eko eslalom erraldoian, lehen puntuak lortu zituen Munduko Kopan 25. postuarekin, eta, hurrengo egunean, 21. amaitu zuen eslalomean. Hamar onenen arteko lehen sailkapena Mariborreko eslalom erraldoian lortu zuen 2010eko urtarrilaren 16an, bederatzigarren postuarekin. 2010eko junior mailako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen eslalom erraldoian, Federica Brignonerekin batera. Gainera, laugarren egin zuen super-erraldoian, eta bederatzigarren eslalomean.
2010/2011 denboraldian, Dürrek 20 onenen artean amaitu zuen Munduko Kopako bi eslalom erraldoitan. 2011ko Garmisch-Partenkirchen-eko Munduko Txapelketako eslalom erraldoian ere, 18. postua lortu zuen 20 onenen artean sailkatuz. Junior mailako Munduko Txapelketan, seigarren postuan geratu zen diziplina berean. 2011/2012 denboraldian, Dürrek, berriro, goiko 10en arteko zenbait emaitza lortu zituen Munduko Kopan, Ofterschwangeko eslalomeko bere seigarren postuarekin martxoaren 4an, ordura arteko Munduko Kopako emaitzarik onena. 2012/2013 Munduko Kopako denboraldiaren hasieran, Dürrek beste bi seigarren postu lortu zituen. 2013ko urtarrilaren 29an, Moskuko City Event-en parte hartu zuen (Viktoria Rebensburg ordezkatuz, irteera saltatu baitzuen) eta, harrigarriki, lasterketa irabazi zuen. 2013ko Schladming-eko Munduko Txapelketan, Munduko Txapelketako bere lehenengo domina irabazi zuen, brontzea, taldekako lehiaketan. Aste batzuk geroago, diziplina berean irabazi zuen denboraldiko amaieran, 2013ko martxoaren 15ean Lenzerheiden, baina lehiaketa horrek Nazioen Koparako baino ez zen kontuan hartzen. Dürr ez zen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu[1].
2014/2015 denboraldian, Dürrek ezin izan zuen bere aurreko emaitzak parekatu. Hala ere, 2015eko Munduko Txapelketarako izendatu zuten, non 13. postuan amaitu zuen eslalomean. Handik gutxira, Mariborreko eslalomeko bosgarren postuarekin, azken bi urte baino gehiagotan lortzen zuen lehen 10 onenen artekoa eta ordura arteko Munduko Kopako posturik onena lortu zuen diziplina horretan.
2021eko martxoaren 12an, Dürrek eslalomeko bere emaitzarik onena berdindu zuen Åre-n bosgarren postuarekin. Hurrengo eguneko eslalomean, Åren ere, emaitza hori jada gainditu zuen laugarren postuarekin. 2021/2022 denboraldian, neguko lehen eslalom lasterketan, hirugarren egin zuen Levin, eta, bere ibilbidean lehen aldiz, podiumera igo zen Munduko Kopako lasterketa batean[2]. Egun bat geroago, emaitza errepikatu zuen leku berean. 2022ko urtarrilaren 9an, Kranjska Gora-ko Munduko Kopako eslalomean laugarren postua lortu ostean, Dürr podiumera igo zen, berriro, bi egun geroago, Schladming-eko gaueko eslalomean lortutako hirugarren postuarekin[3]. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetanko eslalomean laugarren postuaz eta zazpi ehunengatik domina galdu ostean, zilarrezko domina irabazi zuen taldekako lehian, Emma Aicher, Julian Rauchfuss, Alexander Schmid eta Linus Straßer-rek zuzendutako alemaniar taldearekin. Méribelen, 2021/2022 eslalomeko Munduko Kopako azken lasterketan lortutako bigarren postuarekin, Dürrrek hirugarren postua lortu zuen diziplinako sailkapenean.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Zilarrezko erramu hostoa
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PyeongChang 2018: 5. talde lehiaketan
- Pekin 2022: 2. talde lehiaketan, 4. eslalomean
Munduko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garmisch-Partenkirchen 2011: 18. eslalom erraldoian
- Schladming 2013: 3. talde lehiaketan, 21. eslalomean, 30. super-erraldoian
- Vail/Beaver Creek 2015: 13. eslalomean
- St Moritz 2017: 18. eslalomean, 26. eslalom erraldoian
- Are 2019: 4. talde lehiaketan 11. eslalomean
- Cortina d'Ampezzo 2021: 3. talde lehiaketan, 14. eslalomean
Munduko Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 5 podium banakako lasterketetan, garaipen bat barne:
Data | Lekua | Herrialdea | Diziplina |
---|---|---|---|
2013-01-29 | Mosku | Errusia | Hiri-ekitaldia |
- 7 podium lortu ditu taldekako lehiaketetan, garaipen bat barne
Munduko Kopako balorazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Orokorrean | Super-erraldoia | Eslalom erraldoia | Eslaloma | Konbinatua | Paraleloa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailk. | Punt. | Sailk. | Punt. | Sailk. | Punt. | Sailk. | Punt. | Sailk. | Punt. | Sailk. | Punt. | |
2009/2010 | 88. | 45 | – | – | 32. | 35 | 49. | 10 | – | – | – | – |
2010/2011 | 69. | 73 | – | – | 24. | 55 | 44. | 18 | – | – | – | – |
2011/2012 | 28. | 291 | – | – | 23. | 88 | 12. | 197 | 32. | 6 | – | – |
2012/2013 | 24. | 314 | 33. | 22 | 34. | 36 | 11. | 216 | 10. | 40 | – | – |
2013/2014 | 90. | 27 | – | – | – | – | 35. | 27 | – | – | – | – |
2014/2015 | 55. | 113 | – | – | – | – | 21. | 113 | – | – | – | – |
2015/2016 | 62. | 105 | – | – | 43. | 13 | 22. | 92 | – | – | – | – |
2016/2017 | 42. | 180 | 49. | 8 | 42. | 10 | 19. | 130 | 18. | 32 | – | – |
2017/2018 | 51. | 163 | – | – | – | – | 18. | 163 | – | – | – | – |
2018/2019 | 51. | 136 | – | – | – | – | 16. | 136 | – | – | – | – |
2019/2020 | 50. | 121 | – | – | 35. | 21 | 15. | 84 | – | – | 27. | 16 |
2020/2021 | 27. | 244 | – | – | – | – | 6. | 235 | – | – | 22. | 9 |
2021/2022 | 17. | 473 | – | – | – | – | 3. | 437 | – | – | 7. | 36 |
Europako Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008/2009 denboraldia: 9. sailkapen orokorrean, 4. eslalomean, 6. super-erraldoian
- 2009/2010 denboraldia: 1. sailkapen orokorrean, 2. eslalom erraldoian, 6. eslalomean
- 2013/2014 denboraldia: 6. konbinaketa puntuazioan
- 2015/2016 denboraldia: 10. eslalom sailkapenean
- 2020/2021 denboraldia: 6. eslalom sailkapenean
- 11 podium, 3 garaipen barne:
Data | Lekua | Herrialdea | Diziplina |
---|---|---|---|
2009-12-04 | Kvitfjell | Norvegia | Eslalom erraldoia |
2010-02-24 | Soldeu | Andorra | Eslalom erraldoia |
2021-01-25 | Zell am See | Austria | Eslaloma |
Junior mailako Munduko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Formigal 2008: 9. eslalomean, 28. super-erradoian
- Garmisch-Partenkirchen 2009: 14. super-erraldoian, 22. eslalom erraldoian
- Mont-Blanc 2010: 2. eslalom erraldoian, 4. super-erraldoian, 9. eslalomean
- Crans Montana 2011: 6. eslalom erraldoian
Emaitza gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 7 bider Alemaniako txapeldun (jaitsieran 2009 eta 2012an, super-erraldoian 2012an, eslalom erraldoian2015ean, eslalomeam 2016an, konbinazioan 2010 eta 2012an)
- 2 garaipen Australiako Zelanda Berriko Kopan
- 3 podium Nor-Am Kopan
- 14 garaipen FIS lasterketetan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ski alpin: Höfl-Riesch vergibt Podestplatz in Flachau, spiegel.de vom 14. Januar 2014, abgerufen am 12. Januar 2022.
- ↑ Erster Podestplatz für Lena Dürr im Slalom, sportschau.de vom 20. November 2021, abgerufen am 20. November 2021.
- ↑ Dürr verpasst Podium knapp - Aicher mit Olympianorm, sportschau.de vom 9. Januar 2022, abgerufen am 12. Januar 2022.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lena Dürr Internationalen Skiverbands-en (En)
- Lena Dürr Ski-DBn (En)
- Lena Dürr Deutschen Skiverband-en
- Lena Dürr Bundeszollverwaltung-en