Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Antzinako literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Literatura klasiko» orritik birbideratua)
Uholde handiaren pasartea Gilgamexen epopeian.
Homeroren bustoa.

Antzinako literatura edo Literatura klasiko kontzeptua antzinako zibilizazioetan sortutako literatura multzoa da. Literatura hauek ahozkoak zein idatziak izan daitezke, eta estetikaren ikuspuntutik garrantzitsuak izan behar dute. Antzinako literaturen adibideak Indiako literaturaren Ramayana edo Mesopotamiako Gilgamexen epopeia dira.[1]

Mendebaldeko kanona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanon europarrean, bestetik, batez ere "klasiko" kontzeptuarekin lotuta, antzinako grezieraz eta latinez idatzitako literaturak azaltzen dira. Kasu horretan kontzeptuak bi literatura horien lanak biltzen ditu eta, jakina, ez gaur egungo Grezia edo Italiarena. Literatura honek elementu komun asko ditu, erromatarrek greziarren ereduak eta mundu ikuskera imitatu baitzituzten. Egunez, mendebaldeko antzinako literatura Homeroren lanekin hasten da. Homerok ahoz aho jasotako narrazioak bildu zituen eta Greziako literaturaren aita izan zen. Adituen arabera bera da Mendebaldeko kanonaren lehenengo idazlea. Literatura horrekin literatura generoen kontzeptua sortzen da eta lehen idazle ezagunak.[2]

Greziarren eta erromatarren literaturaren ezaugarri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu komun batzuk aipa daitezke:

  • Lan askok kondairaren heroien abenturak goraipatzen dituzte. Horretan Homeroren eredua jarraitu zuten.
  • Literatura gaineko hausnarketa egiten da. Horrela generoak sortzen dituzte.
  • Antzerkian nagusitasuna tragediarena da. Gai asko komunak dira. Dena dela, komedia ere garatu zen.
  • Erromako literaturaren bereizgarri bat gisa, Grezian gutxi garatutako genero batzuk asko garatu ziren, esaterako erretorika eta didaktika literatura.

Antzinako literatura batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://literatura.rocks/historia/antigua/
  2. Bowra, C. M., Introducción a la literatura griega. Gredos argitaletxea, 2007.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]