Lolland (udalerria)
Lolland | ||
---|---|---|
Danimarkako udalerria | ||
Nakskov Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Seelandia eskualdea | |
Hiriburua | Maribo (6.023) | |
Alkatea | Stig Vestergaard | |
Herriburua | Maribo (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°46′10″N 11°25′28″E / 54.7694°N 11.4244°E | |
Azalera | 892 km² | |
Altuera | 2 m | |
Mugakideak | Guldborgsund | |
Demografia | ||
Biztanleria | 42.638 (2016) | |
Dentsitatea | 48 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 2007ko urtarrilaren 1a | |
http://www.lolland.dk/ |
Lolland Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Lolland uhartearen mendebaldea hartzen duena. Hiriburua Maribo bada ere herri handiena Nakskov da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria 2007an eratu zen Holeby, Højreby, Maribo, Nakskov, Ravnsborg, Rudbjerg eta Rødby udalerriak elkartzean.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira herri nagusiak:
- Nakskov (13.886 bizt.)
- Maribo (6.023)
- Rødby (2.206)
- Rødbyhavn (1.905)
- Holeby (1.597)
- Søllested (1.505)
Nakskov
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lollanden mendebaldean dago eta uharteko herri handiena da 13.886 biztanlerekin. Historian zehar nekazal eremu aberatsa izan da eta 1266an dagoeneko lortu zuen merkatal herria izateko eskubidea. XIX mendean herriaren inguruko padurak drenatu egin ziren eta gaur egun bizikleta eta trekking ibilbideak ezarri dira. Gaur egun beraz herri turistikoa bihurtu da.
Maribo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lolland udalerriko hiriburua da eta 6.023 biztanle ditu. Uhartearen erdialdean kokaturik dago Nørresø eta Søndersø aintziren artean. Santa Brigidaren ordena 1416an sorturiko monasterioan du sorrera Maribok. 1895ean Mariboko garagardotegia sortu zen, bertako industriaren erdigunea.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nakskov.
-
Mariboko katedrala.
-
Rødby.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala