Maral Yazarloo-Pattrick
Maral Yazarloo-Pattrick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | مارال یازرلو |
Jaiotza | Kelarabad (en) , 1981eko azaroaren 18a (43 urte) |
Herrialdea | Iran |
Hezkuntza | |
Heziketa | Teherango Unibertsitatea Savitribai Phule Pune University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, artista, motoziklista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maral Yazarloo-Pattrick (Kelarabad, Iran, 1981eko azaroaren 18a)[1] irandar artista eta moda diseinatzailea da, emakumeen eskubideen defendatzailea eta motibazio hizlari gisa lan egiten duena. Ezaguna da moto gidaritzarengatik, Motoziklismoko munduko txapelduna izan baitzen, lehen "Lady of Harley", ‘Indiako Superbikeen Erregina'.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yazarloo-Pattrick Kelarabaden jaio zen, Irango iparraldean dagoen hiri batean.[2] Iranen hazi eta jaso zuen heziketa. Teherango Kar Unibertsitatean lortu zuen Enpresa Garapeneko unibertsitate gradua (BBD). 2004an, Indiara joan zen Savitribai Phule Puneko Unibertsitateko Enpresen Administrazioko Masterra (MBA) eta Marketineko PhD lortzeko.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an Indiako 'Panchshil' higiezinen konpainian hasi zuen bere ibilbide profesionala eta 11 urtez izan zen txikizkako salmentaren eta marketinaren buru, 2017an alde egin zuen arte.[3]
Modako artea eta diseinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moda-diseinua ikasi zuen Milanen, eta 2012an bere moda-marka propioa kaleratu zuen: Maral Yazarloo etxea.[4] Moda-diseinatzaile gisa egin zuen debuta Parisko desfile batean,[5][6] eta Erroman, Londresen, Indian eta Dubain ere erakutsi zituen bere bildumak.[7][8][9][10][11] Arte zeramikoa eta oihalezko margoen bilduma ere erakutsi zuen Maralek Iranen eta Indian egindako bost erakusketatan. Bere flagship denda eta diseinu tailerra Indiako Pune herrian daude.[12]
Motoziklismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an, Yazarloo-Pattrick superbike delakoan egindako kilometroen erregistro handiena zuen, 250.000 km baino gehiagokoa. Motoziklismoan egindako lorpenek ‘Indiako Superbikeen Erregina' titulua irabaztera eraman zuten.
Bere lehen motozikleta Harley Davidson 48 bat izan zen eta Harley Night Rod Berezia.[13] Indiako eta munduko motozikleta-lehiaketa gehienetan parte hartu zuen lehen "Lady of Harley" izan zen, 5 urteko epean kilometro gehien egin zituena.[14]
Ducati & BMW GS motozikleten lehen jabea da Indian, PAL (Harley ugazaben taldea) enpresako arduraduna izan zen 2015ean eta Ducati Klubeko presidenteordea (2016).[15][16] "Ladies of Harley" taldea eta Indiako emakumezkoen lehen Superbike Kluba ere sortu zituen.[17]
Motoziklismoko banakako munduko txapelketa - 'Ride to be one'
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko martxoan, Yazarlook banakako munduko txapelketan parte hartu zuen zazpi kontinente bisitatuz (Asia, Australia, Ipar Amerika, Hego Amerika, Antartika, Afrika eta Europa), talde eta laguntzarik gabe.[18]
Lasterketa Indian hasi zen eta 18 hilabetez luzatu zen, Maralek 64 herrialde eta 110.000 km baino gehiago zeharkatu zituen. Motozikletan egindako ibilbide horrek estereotipoak apurtu zituen, eta emakume bikerren munduko erregistroa sortu zen Asian eta Ekialde Ertainean.[19]
Maralek kanpaina bat du martxan Irango emakumeek motoak gidatzeko baimenak eta lizentziak lor ditzaten.[20] Emakumeen bortxaketaren eta etxeko indarkeriaren inguruko kontzientziazioaren defendatzailea ere bada.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yazarloo-Pattrick hizlari izan da hainbat industria-forotan, hala nola Las Vegaseko Retail Foroan, LFSn (Luxua, Estiloa & Modakoa), Indiako Konklabean eta ADL Milanen. TEDx, SIUKirkee Pune, Catar-eko Virginia Commonwealth Unibertsitatea eta Symbiosis Unibertsitateko Nazioarteko Unibertsitatea foroetan ere izan da motibazio-hizlari.[21]
2017ko otsailean, Femina Magazine saria jaso zuen, ‘Pune's Most Powerful', Indian.[22] Urte bereko irailean, KIRN irrati kate estatubatuarrak Yazarloori egindako elkarrizketa bat emititu zuen, munduan zehar motorrean egindako bidaiaren inguruan. 2018ko uztailean, BBC Newsek elkarrizketa bat eskaini zion Yazarloori, munduan zehar egindako bidaiaz eta Irango emakumeei buruzko kontzientziazio kanpainaz. Urte horren amaieran, BBC Newsek '2018an munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragingarrien' zerrendan sartu zuen.[23]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an, Punen (India) jarri zen bizitzen Yazarloo. Mundu osoko 67 herrialdetan ibili zen. 2017ko urrian, Alexander William Pattrickekin ezkondu zen Peruko Machu Picchun, motorrean bidaia bat egiten zuen bitartean.[24] Motorrean bidaiatu zuen azken 6 hilabeteetan haurdun zegoen.[25] Alaba, Nafas Elizabeth Pattrick, 2018ko azaroan jaio zen. New Delhin bizi da, Indian.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017an, Femina Magazine saria, ‘Pune's Most Powerful', Indian.[22]
- 2018an, BBCk munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragingarrien' zerrendan sartu zuen.[23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Emakumeak teknologiaren historian - Gontzal Avila» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
- ↑ Maral Yazarloo. (6 de septiembre de 2016). video for TEDx Sep-16/India. .
- ↑ Who is Dr. Maral Yazarloo and why she's a total badass?. 6 de enero de 2018.
- ↑ «A Chat With Maral Yazarloo - FashionForRoyals» fashionforroyals.com.
- ↑ Maral Yazarloo. (27 de febrero de 2014). Maral Yazarloo - SUNRISE - Spring Summer Collection, Paris 2013. .
- ↑ Maral Yazarloo. (27 de febrero de 2014). Maral Yazarloo -SUNRISE - Paris 2013 - Interview. .
- ↑ Maral Yazarloo. (1 de octubre de 2015). DejaVu by Dr.Maral Yazarloo - London Fashion week 2015-Fashion Scout-SS16. .
- ↑ The Glass Pineapple. (19 de septiembre de 2015). Maral - House of Middle East & Asia Freemasons' Hall SS16 London Fashion Week 2015. .
- ↑ Maral Yazarloo. (26 de junio de 2015). Times Wedding Bridal Collection - Maral Yazarloo , June 2015. .
- ↑ Maral Yazarloo. 26 de julio de 2015.
- ↑ Maral Yazarloo. (30 de abril de 2015). Maral Yazarloo - FEVER Spring Summer Collection, Dubai-2015. .
- ↑ Maral Yazarloo. (29 de septiembre de 2014). Maral Yazarloo - Store Opening, JW Marriott, Pune-India. .
- ↑ Alam, Tanvir. (5 de octubre de 2016). Meet Maral Yazarloo: The woman who owns four superbikes including a Harley & a Ducati!. .
- ↑ The Gundi on the Night Rod. 1 de octubre de 2014.
- ↑ harleydavidsonindia. (13 de noviembre de 2013). The Freedom Stories -- Maral Yazarloo, Harley-Davidson owner, Seven islands chapter, Mumbai. .
- ↑ «In high gear» www.telegraphindia.com.
- ↑ 8 All-Women Biker Clubs That Are Blazing a Trail Across India. 5 de mayo de 2016.
- ↑ This Pune woman is biking solo across the 7 continents. 29 de marzo de 2018.
- ↑ «9 Indian Female Riders Who Are Breaking All The Stereotypes – Wheelstreet» www.wheelstreet.com.
- ↑ Tripathi, Shailaja. (2 de mayo de 2018). This woman rider travels across the world for her cause. ISSN 0971-751X..
- ↑ TEDx Talks. (4 de enero de 2017). Made of Dreams | Maral Yazarloo | TEDxSIUKirkee. .
- ↑ a b Unveiling the cover of Femina presents Pune’s Most Powerful 2016-17. .
- ↑ a b BBC 100 Women 2018: Who is on the list?. 19 de noviembre de 2018.
- ↑ «'Ride to be One' Part 7: Peru - Fastbikes india» fastbikesindia.com.
- ↑ Riders You Should Know: Dr. Maral Yazarloo-Pattrick. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]