Mehelin
Itxura
Mehelinak bi etxeen arteko harrizko horma bereziak ziren, gorantz igotzen diren heinean kanporago ateratzen zirenak. Erdi Aroan gune urbanoetan egurrezkoak izaten ziren etxeak, etxe batean sua sortuz gero oso erraza zen alboko beste etxeetara pasatzea eta horrela kale osoa erretzen zen. Horren kontra borrokatzeko erabili ziren mehelinak, sua ez hedatzeko harresi moduan. Hiri zaharretan horrelako asko ikusten dira gaur egunean ere.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «mehelin - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- ↑ «mehelin - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).