Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Melanophyllum haematospermum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melanophyllum haematospermum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMelanophyllum
Espeziea Melanophyllum haematospermum
Kreisel, 1984
BasionimoaAgaricus haematospermus

Melanophyllum haematospermum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jan daitekeen perretxikoa. Oso urria.

Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero ganbila eta azkenik lau-ganbila titi apur batekin. Ertza soberakinekin eta errezel orokorreko hondarren ondorioz apendikulatua. Azala pikortsutik, hauts itxurako ezkatadunera, hasieran gris-horixka, baina zahartuaz iluntzeko joerarekin, tonu marroi ilunak edo marroi-tabako kolorekoak hartuz.

Orriak: Estu, libreak, urkilatuak eta tartekatutako orritxo ugarirekin; gaztetan arrosa-gorrixka koloreko tonuekin, pixkanaka tonu gorri-ardo kolore ilunera pasatuz.

Hanka: 3 - 6 x 0,2 - 0,4 cm-ko, zilindrikoa, gainazala kapelaren kolorekoa du, eta pruinaduna eraztun kortiniformearen gainetik dagoen eremuan eta eraztunetik behera hauts itxurakoa eta ezkatatsua.

Haragia: Gutxi, mehea, hauskorra, kapelarena zurixka zikin kolorekoa eta oinarena ilunagoa; usain ahula du, baina desatsegina, eta zapore meleka.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da sukaldaritzarako modukoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orri gorrixken koloreagatik ezagutzen da, gracilis formak Mycena generokoen itxura du, eta orri laranjatuak ditu eta ez gorrixkak.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, eta hostozabalen baso ilun eta hezeetako egurren detrituan agertzen da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Melanophyllum haematospermum desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 318 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]