Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Millwall Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Millwall FC» orritik birbideratua)
Millwall FC
Ezizena(k)The Lions
Sorrera1885
Futbol zelaiaThe Den
edukiera: 20.146 lagun
inaugurazioa: 1993
Presidentea AEB John Berylson
EntrenatzaileaIngalaterra Neil Harris
LigaChampionship (2.maila)
2018-1921.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Millwall Football Club, Ingalaterrako Londres hiriburuko futbol talde bat da, hain zuzen ere, hiriaren hego-ekialdean dagoen Bermondsey auzokoa. Gaur egun Football League Championship mailan lehiatzen da (2. maila) eta etxeko partiduak The Den estadioan jokatzen ditu.

1885ean Millwall Rovers izenez hiriko Millwall gunean sortua izan zen, eta 1910. urterarte Isle of Dogs eremuko gune hartan jokatu zuen, baina bere jatorrizko sorlekuaren izena gaurdaino mantendu du. Handik aurrera eta 1993. urterarte New Cross auzoko The Old Den estadioan jokatzera pasa zen. 1993an berriz ere lekualdatu eta gaur egungo Bermondsey auzoko The Den estadioan egoitza du.

Ingalaterran herrialde osoko zaletu bero eta maiz gatazkatsuenentakoak izatearen ospe txarra du, horietako asko muturreko hooliganak eta liskar eta istilu ugariren sortzaileak. Beren abestirik gogoko eta abestuenaren izenburua horren erakusgarri: "No one likes us, we don't care" ("Inork ez gaitu gogoko, bost axola").

Areriotasun nagusienak Londresko beste taldeekin dituzte, horregatik londrestar derbi hauek oso beroak izan hodi dira, bereziki West Ham United taldearen aurkakoak. Bestelako berezko arerioak Crystal Palace Football Club, Charlton Athletic Football Club, Leeds United Football Club, Portsmouth Football Club eta Gillingham Football Club dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]