Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Miriam Bravo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miriam Bravo
Bizitza
JaiotzaDeba1974ko irailaren 29a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14261934 Edit the value on Wikidata

Miriam Bravo Atxa (Deba, Gipuzkoa, 1974ko irailaren 29a) nutrizionista eta atleta da, lasterkaria. Deban jaioa, eta errioxarra berez.[1][2][3] Espainiako txapelduna izan da.[2] Nazioartekoa izan da eta Olinpiar Jokoetan ere hartu du parte.[4]

1974ko irailaren 29an Deban jaiotako atleta gipuzkoarra da. Errioxako Navarrete herrian bizi izan da. Errioxan ikasi ikasi zuen. Gorputz hezkuntzako irakasleak, Nuriak, “konektatu” zuen atletismoarekin —bere ustez predestinatuta zegoen mundu batekin— atletismo talderako neskak behar zituen lagun batekin entrenatzeko.[5]

Nutrizionista profesionala da eta kirolari ezagunen aholkulariak ere bai.[5] Alcaste-Las Fuentesen Logroñoko egoitzako 1992ko promozioko Alumini, gaur egun kirol, haur eta argaltze arloetan espezializatutako nutrizionista lanetan jardun du. Eskola horretan ikasten ari dira bere seme-alabak, Miren eta Lucas.[5]

Kirol ibilbidea eta lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako Federazioaren ordezkari gisa 9 aldiz Espainiako txapeldun geratu zen 400 metrotan (4 junior mailan, 1992an eta 1993an, aire libre eta pista estalian, 4 promesa mailan, 1995ean eta 1996an, aire libre eta pista estalian eta 1 absolutu zela 2002an pista estalian). 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 4x400 metroko erreleboan.[3] Markak: 53.29 (2000) eta 2.01.83 (2001) 400 eta 800 metrotan, 59.55 (1995) 400 metro hesietan. 23 aldiz gutxienez izan da nazioartekoa.

2001eko Mediterraneoko Jokoetan 800 metroetan bosgarren amaitu zuen, eta 2001eko Udako Unibertsitatean seigarren. 2002ko IAAFeko Munduko Kopan 400 metroetan bederatzigarren amaitu zuen.[2]

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia ordezkatuz joan zen Sydneyn (Australia) egin ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetara, 2000. hamarkadan bera zen 400 eta 800 metroko Espainiako txapeldun eta txapeldunordea. Espainiako 2002ko txapelduna izateaz gainera, nazioarteko hainbat txapelketa nagusitan ere hartu zuen parte eta 1997ko eta 2001eko Mediterraneoko Jokoetan.[6] Valentziako Valencia Terra i Mar taldean aritu zen.

Marka pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 800 metroetan 2:01,83 minutu, 2001eko ekainean Sevillan lortutakoak
  • 400 metroetan 53,29 segundo, 2000ko uztailean Madrilen.[2]
  • 400 metro hesietan 59.55

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. a b c d «Miriam Bravo Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  3. a b «Olympedia – Miriam Bravo» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  4. «BRAVO ACHA, Miriam - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Entrevista a Miram Bravo, una alumni olímpica - ALCASTE. (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  6. www.coe.es

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]