Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Muxika

Koordenatuak: 43°17′20″N 2°41′29″W / 43.28883°N 2.69142°W / 43.28883; -2.69142
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika (argipena)».
Muxika
 Bizkaia, Euskal Herria
Muxikako Ugarte auzoa
Muxikako bandera

Muxikako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Muxika
AlkateaBegoña Enbeita (Bildu)
Posta kodea48392
INE kodea48067
Herritarramuxikar
Kokapena
Koordenatuak43°17′20″N 2°41′29″W / 43.28883°N 2.69142°W / 43.28883; -2.69142
Map
Azalera50,02 km²
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.517 (2023)
34 (2022)
alt_left 704 (%46,4) (%50,2) 761 alt_right
Dentsitatea0,3 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,9
Zahartze tasa[1]% 17,24
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,77
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,57 (2011)
Genero desoreka[1]% -4,89 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,28 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 89,58 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 73.61 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.muxikakoudala.com/

Muxika Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 2016. urtean 1.433 biztanle zituen.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxika ia osoa Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan dago, salbu eta Mauma auzoa, hego-ekialdean, zeina ez dagoen Oka ibaiaren harroan (Urdaibai funtsean hori delarik): Durangaldera doaz Magumako errekak, hegoalderantz.

Oiz (ekialdean) eta Bizkargi (mendebaldean) mendiguneen artean dagoen eremu bat da, Oka ibaiak hegoaldetik iparralderantza zeharkatua.

Mugakide ditu iparraldean Morga, Errigoiti eta Gernika-Lumo, hegoaldean Iurreta eta Berriz, ekialdean Ajangiz, Mendata eta Munitibar, eta mendebaldean Zornotza.

Auzo eta azpi-auzo ugari ditu Muxikak, batere ez Muxika izen bera daukana. Auzoen zerrenda bat ofizialtzea zaila, gune populatu batzuk besteen partetzat har daitezkeelako (Undabeitia, Undaren azpimultzo bezala), eta izenei dagokienez ere, forma batzuk dira ofizialak, Euskaltzaindiak EODAn beste batzuk ematen ditu euskarazko arauzkotzat, eta are mapetan ere forma desberdinetan ager daitezke[4][5][6][7].

1966an egungo udalerria sortu zenean, aurreko hiru elizateak elkarturik, auzo hauek batu ziren elizate bakoitzetik. Ugartetik:

Gorozikatik:

Ibarruritik:

1966an Muxikak Gorozika eta Ibarruri anexionatu zituen, udalerriaren hegoaldean.

Gehien bat nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Muxikak ez zuen gorabehera handirik izan biztanleen kopuruan XX. mendean zehar. 1966ko anexioen ondorioz populazioa handitu zen, baina XX. mendearen bigarren erdialdean beherakada txiki bat gertatu zen, herrietatik industriguneetara joandakoen ondorioz. XXI. mendearen hasieran hazkunde txiki bat gertatu zen biztanle kopuruan.

Muxikako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Muxikako udaletxea Ugarte auzoan.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Muxikako alkatea Bilduko Aitor Goldaraz da. Hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen irabazle, baina Bilduk Muxika Garbi Auzotarren Elkartearen zinegotziaren sostenguarekin alkatetza lortu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko zerrendak gehiengoa lortu zuen eta Aitor Goldarazek kargua berretsi zuen.

Muxikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
419 (% 51,29)
4 / 9
368 (% 38,02)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
367 (% 44,92)
4 / 9
411 (% 42,46)
Muxika Garbi Auzotarren Elkartea (MGAE)
1 / 9
171 (% 17,67)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
14 (% 1,71)
0 / 9
7 (% 0,72)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,62)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Bi garraiobidek transformatu zuten Muxikaren izaera 20. mendean. Trenbideak (21. mendean Euskotren-en E4 linea) eta Bi-635 errepideak ipar-hego ardatzean erdibitzen dute Muxika, gutxi gora-behera Oka ibaiak bezala, baina beste era bateko ondorioekin. Zornotza eta Gernika lotzen duten bideak dira, tarteko trafiko askorekin. Muxikako auzo batzuk guztiz erdibitzen ditu errepide horrek, eta 1970 eta 1980ko hamarkadetan, trafikoaren frekuentzia eta abiadura handitu zirenean, istripu askoren kausa ere izan zen[8][9].

Ardatz horrek aspaldiko beste bide batekin egiten du bat Kurtzero esaten zaion puntuan (gurutzebideagatik du izena auzoak), horik mendebalderantz Mungia eta Morgarako bidea. Oion-Bermeo ardoaren bidea da hori: garai batean Oion eta Bermeo ardo eta arrainaren merkataritzak lotzen zituen. Arabatik ardoa ekartzen zen Bizkaiko kostara eta bueltan arraina eramaten zuten haruntza. Bide horrek leku estrategikoa zuen garai hartan Muxikan[9].

21. mendean, enpresa eta zerbitzu esparruak Bi-635 errepidearen ondoetan daude, eta gune urbanizatuena ere bai, Kurtzero. Hala ere, elizate originalak eta auzo gehienak aparte geratzen dira, ia ikusezin, Muxika errepidez edo trenez zeharkatzen duenarentzat[10].

Trenbideak geltoki hauek ditu:

Baserri esplotazio dexente dago 21. mendean oraindik Muxikan. Gernikako piperra etxe atarietan zintzilik udazken partean, herriko erretrato enblematikoena da.

Mahasti sail zabalak ere badaude tarteka, batez ere Berroian eta Maguman.

Abeltzaintza ere bai; ardiak dituzten artzainen bat geratzen da (Maguman, bereziki), gazta egiten[9].

Muxikan basoa beste kultibo bat dela esan liteke. 20. mendearen hasierako argazkiak daude non Muxika basoz askoz soilagoa ikusten den, baina gizaldian zehar hori aldatzen joan zen[11].

Pinu sail bat hazten zuenak 20. mendean, hark emango zionarekin etxe bat eros zezakeen Gernikan. Pinuak eta, ondoren, eukaliptoak, logika ekonomikoa izaten segitzen dute, lurrak dituen baserritarrak etekin bat ateratzeko modu bat gehiago du horrela, eta eukaliptoaren landaketa bakarrarekin, hiru bider jaso daiteke egurra. Etekinek ez dute jada etxeak erosteko adina emango, baina basogintza eredu honek logika ekonomiko lokala dauka. Enpresa handiak negozioan sartu direnean, baserritarraren ikuspegitik beste eremu batera eraman dute logika ekonomiko hori[9].

Artadi guneren bat edo beste ere geratuzen da, sasoi batean ugariagoak izango ziren. Haien arrastoa, Besangizen, non arte bikain solte batzuk dauden, eta tartean bat monumentala, Urkietako Artea.

XX. mendearen bigarren erdi aldean egurra egiteko zerrategiak ireki ziren. Zugastietan bi egon ziren, Gorozikan, eta Muxikan hiru: Astelarran bat eta Kurtzeron bi. Ideia horrekin etorri omen zen FINSA izeneko enpresa Muxikara 1962an. Egun itxita dago lantegia eta herrian eztabaida handia sortu zuen haren hazkundeak eta gauzak egiteko moduak. Urte gogorrak izan ziren: lanpostuak eta ongizatea jarri ziren aurrez aurre. Orain egurra lantzen duen lantegi handi bat gelditzen da Ugarten: Ebaki.

Beste industria, dagoen apurra, Ugarte inguruan dago 21. mendearen lehen laurdenean: Arruti S.A., Chatarras Cifuentes eta Burnigai[9].

Ondare aberatseko eskualdea da Muxikarena[12]. Horietako zenbait kultura ondasun babestu gisa sailkatuak ditu Eusko Jaurlaritzak.

Ondare erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Muxikako Basilio San Anton[13] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[14][15] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Muxikako hizkera mendebaldeko euskararen aldaera bat da, tarteko hizkeran[14] kokatzen den Busturialdeko euskaran[15][16] dago katalogatuta. Herritarren % 90 baino gehiago da euskalduna eta herria UEMA mankomunitatearen kidea da.

Bertsolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) bertsolaria bertakoa zen. Berak hasi zuen bertsoen inguruan ondorengoek mantenduko zuten familia tradizioa: Balendin Enbeita, Abel Enbeita, Jon Enbeita, Oihane Enbeita eta Onintza Enbeita. Herrikidea dute Jon Lopategi bertsolaria.

XXI. mendean Urretxindorra Herri Eskola da lehen mailako herriko ikastetxea, Kurtzero auzoan kokatua. XX. mendean, auzo-ikastola edo baserri auzoetako eskola txikiak sortu zitenean, zenbait izan ziren Muxikan: Ugarte, Kurtzero, Areatza; Ibarrurin, Mauma eta Elexalden; Gorozikan Elexalde eta Zugastieta auzoetan... Mende berean itxi ziren denak. Ugartekoa eta Ibarruri Elexaldekoak izan ziren funtzionatzen azkena[9].

  • Ugarten, Maietz Pazkoak, jai mugikorra Mendekosteri lotua; eta San Bizente urtarrilean.
  • Gorozikan, Andre Mari irailekoa (irailak 8).
  • Ibarrurin, San Pedro eta Andre Mari abuztukoa (abuztuaren 15ekoa)
  • Aiurian, San Joan jaiak.
  • Maguman, San Lorentzo.
  • Areatzan, Santakurtze, irailaren 14an.
  • Besangiz-San Romanen, San Roman abuztuaren 1ean[9].

Muxikar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende hasierakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean bi bisita egin zituen egingo Muxika diren herrietara Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta hainbat argazki egin zituen:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  5. «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  6. «Muxikako Udala - Auzoak» Muxikako Udala 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  7. BFA, Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa. (2016). «Bizkaiko landaguneen zerrenda: Muxika» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  8. «Muxikako Ariatza auzoko plaza asfaltatzen ari dira» Busturialdeko Hitza 2014-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  9. a b c d e f g Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  10. Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  11. Ojanguren, Indalezio. (1919-07-12). Euskara: Muxikako Ugarte da. Datatzen zaila, Indalezio Ojangurenek ingurua bisitatu zuen 1918-1919an. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  12. "Muxika", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  13. «Euskaraz abesteagatik hila - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  14. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  15. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  16. «Muxika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]