Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Mycena metata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena metata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena metata
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus metatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena metata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi duelako, ez da egokia sukalderako.

Sinonimoak: Agaricus collariatus, Agaricus metatus, Mycena collariata, Mycena filopes var. matata.

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, erdian titi batekin. Ertz ildaskatua kapelaren laurden bateraino. Azala higrofano samarra, marroi-beix kolorekoa, isla horixkekin.

Orriak: Apur bat adnatuak edo dekurrente samarrak, haragi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Mintzezkoa, iodo usainarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Tricholomataceae batzuen antzekoa, hala nola: Marasmius oreades, Gymnopus, Collybia, BaesporaMycena stipata delakoak, habitat lignikola du eta soropildua hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Klima lehorrean. Koniferoen azikuletan hazten da. Aleak hurbil, baina ez soropilduak.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Txile, Svalbard, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Errusia, Europa, Kaukasia, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Antartika.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Mycena metata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]