Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Nadine Labaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadine Labaki

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakنادين أنطوان لبكي
JaiotzaBaabdat (en) Itzuli1974ko otsailaren 18a (50 urte)
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Ezkontidea(k)Khaled Mouzanar  (2007 -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSaint Joseph University of Beirut (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea
Jasotako sariak

nadinelabaki.com
IMDB: nm1701024 Allocine: 156597 Allmovie: p518121
Facebook: NadineLabaki Twitter: NadineLabaki Instagram: nadinelabaki Youtube: UCUOB3sRAlv2_9nemXMwivLQ Edit the value on Wikidata

Nadine Labaki (arabieraz: نادين لبكي‎; Baabdat, 1974ko otsailaren 18a) libanoar aktore eta zinema-zuzendaria da.

Aktore lanetan hasi zen eta 2007an zuzendu zuen aurreneko filmea, Caramel, Cannesko Zinemaldian aurkeztu zena. 2018ko Capharnaüm filma Oscar sarietarako izendatua izan zen[1], hori lortzen duen lehenengo emakumezko zuzendari arabiarra izan zen Nadine Labaki.

Gaztaroa eta hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaki Libano Mendiko eskualdean jaio zen maronita familia batean. Gaztaroan Libanoko Gerra Zibila ezagutu zuen 1991an amaitu zenean 17 urte baitzituen[2]. Osaba hakawatia zuen, ipuin kontalaria, eta aitonak antzoki txiki bat zuen eta han zaletu zen Labaki zinemarekin. Libanoko Studio El Fan talent showean abiatu zuen aktore ibilbidea eta Beiruteko Saint Joseph Unibertsitatean ikus-entzunezko ikasketak egin zituen. Graduatzeko 11 Rue Pasteur film laburra zuzendu zuen 1997an eta Parisko Arabiar Munduko Institutuak antolatzen zuen Zinema arabiarreko biurtekoan film labur onenaren saria eskuratu zuen.

1998an Parisen ezarri zen Caroline Labaki ahizparekin, hura ekoizlea[3], eta Ekialde Hurbileko abeslarien bideoklipak eta iragarkiak egin zituen, eta hainbat sari eskuratu zituen. 2003rako ezaguna zen arabiar komunikabidetan eta Nancy Ajram abeslari libanoarraren bideoklipak zuzendu zituen. Bideotako batek polemika sortu zuen, "Akhasmak ah" ("Bai, borrokatuko dut zure aurka") bideoklipak, dantza sexualki iradokitzaileak agertzen zirelako[4].

Zuzendari lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Cannesko Zinemaldian izan zen sei hilabetez eta Caramel filmea idatzi zuen bitartean. 2007an atera zen, Labaki zuzendari eta protagonista zela. Cannesen egin zuen estrenoa eta mundu mailan hainbat sari jaso zituen.

2011n Et maintenant, on va où ? zuzendu zuen. Ekialde Hurbileko herrixka batean gerra garaian musulmanak eta kristauak daude, eta alde bietako emakumezkoak ahalegintzen dira gizonezkoak borrokan hasi ez daitezen[5]. Torontoko Zinemaldian film irabazlea izan zen[6] eta Donostiako Zinemaldian film europar onenaren saria jaso zuen, besteak beste[7].

Nadine Labakiren film arrakastatsuena Capharnaüm (euskaraz: «kaosa») izan zen. Oscar Sarietarako izendatua izan baitzen Nazioarteko film onenaren atalean[8]. Filmerako musika Khaled Mouzanar senarrak konposatu zuen[9].

Aktore lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburmetraietan agertzen hasi zen eta 2006an Bosta komedian aritu zen. Aktore lan garrantzitsuenak berak zuzenduriko filmetan egin ditu.

Zuzendari lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2003 Ramad Joanna Hadjithomas eta Khalil Joreige Laburmetraia
2003 The Seventh Dog Zeina Durra Laburmetraia
2003 Non métrage Libanais Nina Wissam Smayra Laburmetraia
2005 Bosta Alia Philippe Aractingi
2007 Caramel Layale Nadine Labaki aktorea eta zuzendaria
2010 Stray Bullet Noha Georges Hachem
2010 The Father And The Foreigner Ricky Tognazzi
2011 Et maintenant, on va où ? Amale Nadine Labaki aktorea eta zuzendaria
2013 Rock The Casbah Miriam Laïla Marrakchi
2014 Mea Culpa Alice Fred Cavayé
2014 Rio, I Love You Bere burua Nadine Labaki aktorea eta zuzendaria
2014 La Rançon de la gloire Noor Bricha Xavier Beauvois
2015 The Idol Hany Abu-Assad
2018 Capharnaüm Nadine Nadine Labaki aktorea eta zuzendaria
2019 1982 Yasmine Oualid Mouaness
2021 Costa Brava, Lebanon Soraya Mounia Akl
2022 Perfect Strangers May Wissam Smayra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Sullivan, Corinne. (2019-01-23). «Best Foreign Film Is a Hot Oscar Category This Year — Here's What to Know» POPSUGAR Entertainment UK (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  2. (Ingelesez) Armes, Roy. (2015-01-29). New Voices in Arab Cinema. Indiana University Press ISBN 978-0-253-01528-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  3. (Ingelesez) «Using the camera to see beyond war» thestar.com 2008-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  4. Nancy Ajram - Akhasmak Ah (Official Music Video) / نانسي عجرم - أخصمك آه. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  5. (Ingelesez) Simon, Alissa. (2011-05-18). «Where Do We Go Now?» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  6. «Toronto International Film Festival (2011)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  7. «San Sebastián International Film Festival (2011)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  8. (Ingelesez) Baughan2019-02-13T08:55:00+00:00, Nikki. «Nadine Labaki on how Oscar contender 'Capernaum' can "ignite some kind of change"» Screen (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  9. (Ingelesez) Keslassy, Elsa. (2018-05-10). «Sony Pictures Classics Nabs Nadine Labaki’s Palme d’Or Contender ‘Capernaum’» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]