Nella Larsen
Nella Larsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nellie Walker |
Jaiotza | Chicago, 1891ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Tompkinsville |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Brooklyn, 1964ko martxoaren 30a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Cypress Hills Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elmer Imes |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lincoln School for Nurses (en) Kopenhageko Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Fisk unibertsitatea (1907 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina, idazlea, liburuzaina eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | New York City Department of Health and Mental Hygiene (en) John A. Andrew Memorial Hospital (en) New Yorkeko Liburutegi Publikoa (1921 - 1926) Gouverneur Hospital (en) (1944 - 1961) Metropolitan Hospital Center (en) (1961 - 1964) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Harlemgo Pizkundea |
Nellallitea "Nella" Larsen, jaiotzez Nellie Walker, (Chicago, Illinois, 1891ko apirilaren 13a - Manhattan, New York, 1964ko martxoaren 30a) Harlemgo Pizkundeari atxikitutako eleberrigile estatubatuarra izan zen. Erizain eta liburuzain lanetan ere jardun zuen. Bi eleberri argitaratu zituen Larsenek, Quicksand (1928) eta Passing (1929), baita ipuin batzuk ere.
Nahiz eta bere literatur ekoizpena zabala izan ez, lortu egin zuen bere garaikideen errekonozimendua. XX. mendearen amaieraz geroztik eta bereziki arraza eta sexu identitateari buruzko gaiak aztertzen hasi zirenetik, berpiztu egin da interesa Larsenen idazkerarekiko. Bere lanak ikerketa akademiko ugariren xede izan dira eta oso goraipatua da gaur egun. Pertsonaia nagusitzat jotzen dute Harlemgo Pizkundeko eleberrigintzan nahiz AEBetako modernismoan.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larsenek zenbait ezizen erabili zituen bizitzan zehar. Chicagon jaio zen 1891ko apirilaren 13an eta Nellie Walker izena eman zioten. Haren ama daniar etorkina zen eta aita Karibe Britainiarrean jaioa. Gizon hura laster desagertu zen bien bizitzatik eta, ondoren, Nelliek aitaordearen abizena hartu zuen.[2][3] Nella Larsenen ordez aurki ditzakegu beste izen batzuk ere: Nellye Larson, Nellie Larsen, Nella Larsen edo Nella Larsen Imes.
Larsen Danimarkan bizi izan zen urte batzuetan amaren senide batzuekin.[4] Gero, 1907-08ko ikasturtean, ikastaro bat egin zuen Fisk unibertsitatean (Nasville, Tenessee), zeinetan ikasle afroamerikarrak, batez ere, onartzen ziren. Bota egin zuten handik, George Hutchinson biografoaren iritziz, ez errespetatzeagatik unibertsitateak ezarrita zeukan jokabide- eta janzkera-kode zorrotza.[5] Ondoren, beste lau urte eman zituen Danimarkan eta, azkenik, AEBetara itzuli zen.
1914an hasi zen Larsen erizaintza ikasten Lincoln Ospitalean, New Yorken, afroamerikarren eritzaintza eskolan. 1915ean gradua lortuta, Tuskegee-ra joan zen, Alabaman, eta bertako ospitalean erizainen buru izendatu zuten.[6] Erizainen lan baldintzak oso eskasak ziren - eurek garbitzen zituzten gelak eta arropa- eta Larsenek bertan behera utzi zuen lanpostua 1916an, New Yorkera itzultzeko eta bertan lan egiteko eritzaintzan. Hala ere, alde batera utzi zuen ogibide hori Espainiako gripe pandemia amaitu eta gero .[7]
Larsen 1919an ezkondu zen Elmer Samuel Imes fisikari ezagunarekin, berau Fisikako doktoregoa lortu zuen bigarren afroamerikarra. Harlem-era aldatu ziren senar-emazteak eta Larsenek idazteari ekin zion; 1920an argitaratu ziren bere lehen lanak. Borondatezko lanean hasi zen 1921ean New Yorkeko liburutegi publikoan (NYPL) eta prestatzen, aldi berean, gradu azterketetarako. 1923an lehen emakume beltza izan zen gradua eskuratzen NYPL Liburutegiaren Eskolan, Columbia Unibertsitateari atxikia. Liburuzain lanean aritu zen gero NYPL-n, batez ere, Harlem auzoko sailean.[8]
Ikerketa lanak eta arrakastak ospea eman zioten Elmer Imesi eta urrunarazi egin zuten fisikaria bere gizarte-mailatik. Horrek zaildu egin zuen harremana eta bikotea dibortziatu egin zen 1933an.[2] Dibortzioak ekarri zion diruak aukera eman zion Larseni lasai bizitzeko 1941era arte, senar-ohia zendu zen arte, hain zuzen ere.[9] Utzia zuen literatura ordurako eta erizaintzara itzuli behar izan zuen.
Nella Larsen 1964an zendu zen Brooklyn-en, 72 urte zituela.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larsenen bi eleberriek kritika ona bereganatu zuten eta hainbatek jo zuten idazlea eleberri afroamerikarraren izar berritzat, harik eta alde batera utzi zituen arte Harlem, ospea eta literatura.[10] Sarritan alderatzen dute Claude McKay eta Jean Toomer bezalako idazleekin, Larsonek ere idatzi baitzuen kultura- eta arraza-gatazkari buruz.[11] Haren pertsonaiak mestizoak dira, borrokan askotan euren identitatearekin. Nahiz eta batzuek uste izan identitate-gatazka hori ez zetorrela bat “New Negro” mugimenduarekin, askok irizten diote Pizkundearen erretratu gordin eta garrantzitsua, batez ere, Harlem bizi ziren emakumeena.
Hona hemen bere narrazio-lanak:
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quicksand (1928)
- Passing (1929)
Narrazio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Freedom" (1926)
- "The Wrong Man" (1926)
- "Playtime: Three Scandinavian Games," The Brownies' Book, 1 (1920ko ekaina): 191–192.
- "Playtime: Danish Fun," The Brownies' Book, 1 (1920ko uztaila): 219.
- "Correspondence," Opportunity, 4 (1926ko iraila): 295.
- "Review of Black Spade," Opportunity, 7 (1929ko urtarrila): 24.
- "Sanctuary," Forum, 83 (1930eko urtarrila): 15–18.
- "The Author's Explanation", Forum, Supplement 4, 83 (1930eko apirila): 41–42
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bone, Martyn. (2011). "Nella Larsen". in The Encyclopedia of Twentieth-Century Fiction, Wiley-Blackwell, 658-659 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Pinckney, Darryl. (2006ko uztailak 17). "Shadows" (review of In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line, by George Hutchinson), Nation 283, no. 3. , 26-28 or..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson, George. (2006). In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line. Harvard University Press, 19-20 or..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson, George. (2006). In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line. Harvard University Press,, 35 or..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson,, George. (2006). In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line. Harvard University Press, 15-16 or..
- ↑ (Ingelesez) Williams, Yolanda. (2007). Encyclopedia of African American Women Writers. , 351–352 or..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson, George. (2006). In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line. Harvard University Press, 7 or..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson,, George. ((2006). In Search of Nella Larsen: A Biography of the Color Line,. Harvard University Press, 6-9 or..
- ↑ (Ingelesez) D'Antonio, Patricia. (2010). American Nursing: A History of Knowledge, Authority, and the Meaning of Work. Johns Hopkins University: Johns Hopkins University Press, 3 or. ISBN 978-0801895654..
- ↑ (Ingelesez) Wall, Cheryl . doi:10.2307/2904554. ISSN 0148-6179. JSTOR 2904554. (1986). "Passing for what? Aspects of Identity in Nella Larsen's Novels".. Black American Literature Forum. 20 (1/2) doi:10.2307/2904554, 97–111 or. ISBN 0148-6179. JSTOR 2904554..
- ↑ (Ingelesez) Passing in Race – The Peopling of New York City". eportfolios.macaulay.cuny.edu. Retrieved 2019-05-21..