Olga Bitxerova
Olga Bitxerova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1967ko urriaren 26a (56 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valentin Mogilny |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Jasotako sariak |
Olga Anatolievna Bitxerova — errusieraz: О́льга Анато́льевна Бичеро́ва — (Mosku, Errusia, 1967ko urriaren 26a) gimnasta artistikoa da, eta, Sobietar Batasunarekin lehiatuz, 1981ean munduko txapelduna izatea lortu zuen banakako lehiaketa orokorrean; beste bi aldiz, munduko txapelduna izan zen taldekako lehiaketan.[1][2]
1981
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko Moskuko Munduko Txapelketan, banakako jeneralean, urrea eskuratu zuen, Maria Filatova (zilarra) eta Elena Davydova (brontzea) herrikideen aurretik; gainera, urrea lortu zuen taldekakoan, Txinaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik.
1983
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983ko Budapesteko Munduko Txapelketan, urrea lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Natalia Jurtxenko, Tatiana Frolova, Olga Mostepanova, Natalia Ilienko eta Albina Shishova taldekide zirela.