Pinudi-onddo klorousain
Pinudi-onddo klorousaina / pinudietako behi-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus variegatus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus variegatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pinudi-onddo klorousaina edo pinudietako behi-onddoa (Suillus variegatus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzan arbuiagarria, zapore garratza eta lixiba edo kloro usain handikoa. Europako ekialdeko herrialdeetan merkaturatu egiten da eta oliotan kontserbatu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Ganbila, 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, gris-horixka, lasto kolorekoa, okre-marroi kolorekoa edo okre-arrosa. Azal hezea, estaldura iletsu uniformearekin, likatsua ez, gero plaka edo ezkata marroi-grisetan zatikatzen dena.
Tutuak: Nahiko motzak, Itsatsiak, horixkak, gero oliba-antzekoak, ukitzean apur bat urdindu egiten dira.
Poroak: Biribil-angelutsuak, gris-horixkak eta gero hori-oliba zikin kolorekoak. Tutuak bezala, apur bat urdindu egiten dira ukitzean.
Hanka: 4 - 9 x 1,5 - 4 cm-ko lodiera, zilindrikoa, pixka bat lodituta oinarrian, kapelaren kolore berekoa, leuna edo pixka bat iletsua behealdean.
Haragia: Lodia, biguna, horixka edo laranja zurbila, oinaren oinarrian gorrixka zikindua. Airearekin apur bat urdindu egiten da. Kloroaren usain azidoa eta zapore ahula.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko “su” “suis”, txerri-tik dator, bare zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Variegatus epitetoa ere latinetik dator "racheado" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du merezi dastatzea, oso jangarri kaskarra delako. Lixiba usaina areagotu egiten da prestatzean.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suillus plorans onddoarekin, kapela likatsuarekin, antz handia du, nahiz eta bost orratzeko "Pinus cembra" delakoaren azpian irteten den.
Lixiba usainak eta kapelaren itxura ezkatatsuak nahastezina egiten du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, pinu gorrietan eta beste konifera baso batzuetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 76 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 140 or. ISBN 140 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 517 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 48 or. ISBN 282-0865-4..