Plaza Barria
Itxura
(«Plaza Barri» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Bilboko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plaza Berria».
Plaza Barria | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′32.69″N 2°55′21.76″W / 43.2590806°N 2.9227111°W |
Plaza Barria Bizkaiko Bilbo hiriburuko Zazpikaleak auzoan dagoen plaza bat da. Plaza honetan Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Plaza Barria neoklasiko estilokoa da. Prozesu konplexu batek plazaren eraikuntza hirurogeitabost urtez luzatu zuen, denboraldi hau bi alditan banatu zelarik:
Plazak hiru egile ditu:
- 1821ean Silvestre Pérezek planoak altxatu zituen.
- 1825ean Antonio Etxebarriak eraikuntza lanen ardura hartu eta 1829an eta 1832an bi eraldaketa proiektu burutu zituen.
- 1840-1851 bitartean Avelino Goikoetxeak proiektuaren ardura jaso eta Etxebarriaren proiektua eraldatu zuen.
Plaza berri bat eraikitzeki ideia XVIII. mendeko bilbotar izaera ilustratuari zor zaio. Helburua antzinako solairua eremu funtzional, eroso, garbi eta eder batengatik ordezkatzea zen.
Gaur egun plaza honetan Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago.
-
Plazaren ikuspegi panoramikoa, aurrez-aurre Euskaltzaindiaren egoitza dagoelarik.
-
Plaza Barriaren aireko ikuspegia.
-
Plaza Barria eta Zazpikaleen ikuspegia.
-
Plaza Barriko giroa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Konstituzio plaza (Donostia)
- Plaza Berria (Gasteiz)
- Gazteluko plaza (Iruñea)
- Askatasunaren plaza (Baiona)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaza Barria |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |