QAnon
QAnon (Q + anonimoa = QAnon; ingelesez irakurtzen Kiu-anon) eskuin muturreko konspirazio teoria bat da, 2017tik puzten joan dena AEBetan, funtsean Donald Trump presidentearen aldeko narratiba bat eratuz joan dena.
Historia eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interneteko 4Chan foroan Q sinatzen zuen anonimo baten jarioan hasi ziren lehen zantzuak agertzen. Mezu horietan eta jarraitzaileek eratutakoetan Estatu sakonaren maniobra batzuk salatzen dira Trump-en kontra, eta hor nahasten dituzte eskuindarrek gorrotaturiko pertsonaia batzuk, hala nola George Soros inbertsore judu jatorrikoa edo Hillary Clinton. Ohiko antisemitismo eta anti-ezkertiar joerez gain, QAnon nabarmentzen da muturreko kontu sinesgaitzak gehitzen dituelako gorrotoaren zakura[1]. Esate baterako:
- Pizzagate eskandalua. Hillary Clintonen aldeko buruzagi demokrata batzuk pedofilia sare bat antolatua omen zeukaten, Washingtoneko pizzeria baten inguruan.
- Hollywood-eko izar ugari eta establishment liberaleko beste asko Satanen jarraitzaileak dira eta haurren sakrifizioan inplikaturikoak daude.
- John F. Kennedy presidentea ez zuten hil: bizirik dago, eta bitxia bada ere, Trump-en aldekoa da orain.
- Plan bat dago milaka estatubatuar atxilotu eta denak Guantanamora preso eramateko. Covid-19aren gaixotasun faltsua aitzakia gisa erabiliko dute horretarako.
2020ko QAnon konspirazioa lotu da Covid-19aren inguruko beste konspirazio-teoria batzuekin; eta bietan demonizatu dituzten pertsonaiak daude tartean, hala nola Soros bera edo Bill Gates[2]. 2020ko udan Twitterrek iragarri zuen QAnon-ekin lotutako kontu eta mezuak eteteko neurriak hartu zituela[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «QAnon konspiranoia eroa isilarazi nahi du Twitterrek» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
- ↑ (Ingelesez) Breland, Ali; Rangarajan, Sinduja. «How the coronavirus spread QAnon» Mother Jones (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
- ↑ «https://twitter.com/twittersafety/status/1285726278868402177» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).