Ramón Otero Pedrayo
Ramón Otero Pedrayo (Ourense, 1888ko martxoaren 5a - 1976ko apirilaren 10a) galiziar idazle eta politikaria izan zen. Geografiako katedraduna izan zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Galiziako kulturaren pizkundea sustatu zuen; Nós aldizkariko kidea izan zen, eta Partido Galeguistako diputatua. Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen; eleberria, ipuina, antzerkia eta saiakera landu zituen. Oteroren idazkera barrokoa da, landua oso, kultura-aipamen asko dituena eta Galiziako tradizioarekin bat egiten duena. Idazlan nagusiak: Os camiños da vida (1928, Bizitzako bideak), hainbaten iritziz galegozko eleberririk onena; Arredor de sí (1930, Norberaren inguruan), autobiografia eta bere belaunaldiaren erretratua. Geografia eta historia ere landu zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pantelas, home libre (1925).
- O purgatorio de don Ramiro (1926).
- Escrito na néboa (1927).
- Os camiños da vida (1928).
- A lagarada (1928).
- Arredor de si (1930).
- Contos do camiño e da rúa (1932) .
- Fra Vernero (1934).
- Teatro de máscaras (1934).
- Devalar (1935).
- O mesón dos Ermos (1936).
- O desengano do prioiro (1952).
- Entre a vendima e a castañeira (1957).
- Bocarribeira. Poemas pra ler e queimar (1958) .
- Rosalía (1959).
- O señorito da Reboraina (1960).
- O fidalgo e a noite (1970) .
- Noite compostelá (1973).
- O Maroutallo (1974).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Otero Pedrayo |