Sergei Diagilev
Sergei Diagilev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Selixtxi, 1872ko martxoaren 31 |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Bizilekua | Perm San Petersburgo San Petersburgo |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Venezia, 1929ko abuztuaren 19a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Familia | |
Aita | Pavel Diaghilev |
Ama | Q122363118 |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala (1890eko abuztua - 1896) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Nikolai Rimski-Korsakov |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-kritikaria, antzerki enpresaburua, kazetaria, editore-laguntzailea, arte-historialaria, ekintzailea eta koreografoa |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Errusiar Balletak |
Genero artistikoa | balleta |
Sergei Pavlovitx Diagilev (Selixtxi, Novgorod, Errusiar Inperioa, 1872ko martxoaren 31greg./martxoaren 19ajul. - Venezia, Italia, 1929ko abuztuaren 19a) arte arloko enpresaburua izan zen, Errusiar Balleten sortzailea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen San Petersburgon, eta zenbait artista gazteren lagun egin zen bertan. 1898tik 1904ra arte iraun zuen Mir Iskusstva (Artearen mundua) aldizkariaren zuzendari izan zen. Harrezkero, zenbait ikuskizun antolatu zuen, San Petersburgon eta Parisen, batez ere; Parisen, Boris Godunov obra aurkeztu zuen. Errusiara itzuli eta Antzerti Inperialeko dantzariekin ballet-talde bat eratu zuen. 1909. urtean Parisko ballet-denboraldia antolatu zuen, eta Silfideak, Armidaren pabiloia eta Igor printzea eta Kleopatra obra arrakastatsuak aurkeztu zituen han. Hasieratik lortu zuen bere garaiko poeten, musikagileen eta margolarien laguntza.
1910. urtean, Scheherazade, Suzko txoria eta Inauteriak obrak aurkeztu zituen, Parisen horiek ere. Bere konpainia sortu zuen hurrengo urtean. Garai hartan, Vatslav Nijinski dantzari eta koreografoa aurkitu zuen, eta bi ballet eman zituen ezagutzera: Udaberriaren eskaintza, Stravinskirena, eta Suak Debussyrena. Diagileven eta Nijinskiren artean izan zen hausturaren ondoren, Michel Fokine errusiar koreografo eta dantzariak parte hartu zuen Diagileven taldean. Mundu guztian ibili zen, harrezkero, bere ballet-konpainia handiarekin. Koreografo eta dantzari handiak ezagutzera eman zituen, 20 urtean zehar. 1916. urtetik hil zen arte, ballet hauek aurkeztu zituen, besteak beste: Aldarte oneko emakumeak, Hiru adarreko kapela, Renard, Ezteiak, Tren urdina, Marinelak, Katemea, Apolo Musageta, Dantza eta Seme hondatzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Diagilev |